Lehuntze
Lehuntze Lapurdiko iparraldeko udalerri bat da, Lapurdi Beherekoa.
Lehuntze | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lapurdi, Euskal Herria | |||||||||||
Lehuntzeko eliza eta herrigunea. | |||||||||||
| |||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Herrialdea | Euskal Herria | ||||||||||
Lurraldea | Lapurdi | ||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Frantzia | ||||||||||
Eskualdea | Akitania Berria | ||||||||||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||||||||||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||||||||||
Barrutia | Baiona | ||||||||||
Kantonamendua | Errobi-Aturri | ||||||||||
Izen ofiziala | Lahonce | ||||||||||
Auzapeza | David Hugla ( DVC) + (abertzale)Pettan Gillemotonia (2008-2014)[1] | ||||||||||
Posta kodea | 64990 | ||||||||||
INSEE kodea | 64304 | ||||||||||
Herritarra | lehunztar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°28′57″N 1°23′28″W | ||||||||||
Azalera | 9,47 km2 | ||||||||||
Garaiera | 0 - 96 metro | ||||||||||
Distantzia | 10 km (Baionatik) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 2.462 (2018: 132) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 225,87 biztanle/km² | ||||||||||
Zahartzea[2] | % 22,47 | ||||||||||
Ugalkortasuna[2] | ‰ 34,66 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera[2] | % 71,78 (2011) | ||||||||||
Desberdintasuna[2] | % 6,52 (2011) | ||||||||||
Langabezia[2] | % 6,02 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak | % 9,02 (2010) | ||||||||||
Erabilera | % 0,46 (2011) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.ville-lahonce.fr/ |
Geografia
Ingurune naturala
Aturri ibaiak udalerria iparraldetik mugatzen du. Aturrik berak uharte bat sortzen du udalerri honetan, gaur egun Lehuntzeko uhartea deitzen dena; uhartea sortzen duen Aturriren adarrak l'Aiguèta[3] du izen. Kondistegi errekak, Ardanabia ibaiaren ibaiadar batek, udalerriaren hegoaldea zeharkatzen du[4].
Udalerrian altuerak oso apalak dira: Aturriren ibarra itsasoaren mailan dago eta punturik altuena 97 metroko muinotxo bat da, Mugerrerekiko mugatik hurbil. Herri-barnea 70 bat metrotan dago.
Udalerri mugakideak
Aturriren hegoaldeko auzokide lapurtarrak:
Aturriz bestaldera, mendebaldetik ekialdera:
- Baiona.
- Tarnose eta Sent Martin de Senhans udalerri okzitaniarrak; Senhans eskualdekoak, administratiboki Landetan daude.
Etxetalde eta auzoak
- Eliza
- Tarre Behere
- Tarre Garai
Herri-elkargoak
Lehuntze zenbait herri-elkargoren kidea da, haien artean:
Historia
Udalerri honetan Nabasia izeneko aztarnategia (musteriar eta aurignaciar garaikoa) dago.
Lehuntzeren historiaren leku nagusia Premontretarrak kongregazio katolikoaren abadetxea da, 1227an eraikia, gaur egun parrokia-eliza dena[5][6].
Demografia
Herri txikia zen Lehuntze XIX. mendean, 600 biztanle ingurukoa. Ez zuen hazkunde nabarmenik izan 1960ko hamarkadara arte; orduan hasi zen populazioa emendatzen, Baionaren inguruko udalerri guztietan bezala, eta bilakaera horrek aurrera segitu zuen XXI. mendearen hasieran, 2.000 biztanleen maila gaindituta.
Lehuntzeko biztanleria |
---|
Datuen iturburua: INSEE |
Politika
Azpiegiturak
Errepideak
Udalerria departamendu mailako errepide hauek zeharkatzen dute:
- D 312: Aturriren ertzetik Lehuntzeko mendebaldeko bazterretara lehen eta hegoaldeko muga, Kondistegi errekaren parean gero pasatzen ditu Beskoitzerako bidean.
- D 261: Aturriren bidea segitzen du. Mugerreko Portua auzotik Ahurtirako bidean, beraz, iparraldeko auzoak zeharkatzen ditu.
- D 257: Hiru Elizateak (Milafranga, Mugerre, Hiriburu) mugarritik iparralderantz jota, D 312 gurutzatu, herri-barnera heldu eta hor ekialderantz abiatzen da, Urketarantz.
- D 161: herri-barnetik iparralderantz D 261ekin lotura egiteko, elizatik pasatuta.
Garraiobideak
Gaur egun desagertu diren bi garraio-motak azpimarra daitezke:
- Aturrin ontzi mota desberdin batzuen (batez ere galuparen) bidezkoa. Orain Port de l'Aiguèta izeneko portutxo bat geratzen da, aisialdiarekin eta eskala txikiko arrantzarekin lotuta.
- Tolosa-Baiona trenbideak eman zion kolpe handia ibaiaren bidezko garraioari. Herriak geltokia izan zuen baina hori ere desagertu zen, autoen erabileraren garapenarekin.
- Gaur egun, beraz, garraiobide publiko bakarra autobusa da.
Kultura
Hezkuntza
Herrian Ama Eskola eta Lehen Hezkuntzako eskola publikoa dago; 2009-2010 ikasturtean 195 ikasle zituen eta adar elebiduna ere badu[8].
Elkarteak
Lehuntzen elkarte ugari dago[9]; denak Entente lahonçais delakoan biltzen dira. Haietako batzuk:
- Eskulari (esku pilota) eta Lehunztarrak (pala).
- "Atxik eta segi"[10] eta ACPG-CATCM zaharren elkarteak.
- Football Club Lahonce-Urcuit-Briscous futbol taldea. Zelaia Lehuntzen dago.
- Hik hasi: euskara eskolak eta kantua.
- Lehuntze kantari.
- Ttirrittak: dantzak (mutxikoak...).
Igandero antolatzen den merkatua ere azpimarratzekoa da[11].
Ondasun nabarmenak
- Andre Mariaren eliza, XII. mendekoa.
- Premontretar abadia, egun Jasokundearen eliza dena.
- Eliza eta herrigunea
- Eliza eta pilotalekua
- Herriko Etxea
Lehunztar ezagunak
- Jean Pierre Darrigol (1790 - 1829) idazlea.
Kartografia
- IGNko 1344 OT (Bayonne Anglet Biarritz) 1:25.000 eskalako mapa.
Erreferentziak
- Frantsesez Pierre Guillemotonia. Euskarazko izena hemen irakurgai.
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Okzitanierazko toponimoa da, "ur txikia" esan nahi duena. Frantsesez ofizialki l'Aiguette.
- Lehuntze Sandreren webgunean.
- Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque.
- Abadetxea Kultura Ministerioaren webgunean.
- Albistea Euskal Herriko Kazetan.
- Hezkuntza Herriko Etxearen webgunean.
- Elkarteak Herriko Etxearen webgunean.
- Frantsestutako grafian Atchik.
- Iganderoko merkatua Herriko Etxeko webgunean.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Lapurdi |
- (Frantsesez) Lehuntzeko Herriko Etxe edo udalaren webgunea.
- (Frantsesez) Lehuntzera bisitaldia Fred Fort idazlearen eskutik Euskal Herriko Kazetan.