Lehman Brothers
Lehman Brothers Holdings Inc. 1850ean sortutako Estatu Batuetako finantza zerbitzuen konpainia globala izan zen. Inbertsio-bankuak, finantza-aktiboen kudeaketa eta errenta finkoko inbertsioak, merkataritza-bankuak, inbertsioen kudeaketa eta, oro har, banku-zerbitzuak nabarmentzen ziren.[1]
Lehman Brothers | |
---|---|
Datuak | |
Mota | investment bank (en) , negozioa eta kapital irekiko enpresa |
Jarduera sektorea | Inbertsioa, finantza-zerbitzua eta financial service activities, except insurance and pension funding (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Kidetza | Initiative Finanzstandort Deutschland (en) |
Eskumendekoak | Trilantic Capital Partners (en) |
Enplegatuak | 28.556 (2007ko azaroaren 30a) |
Ekoizpena | inbertsioko banka eta aktiboen kudeaketa |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Richard S. Fuld (en) |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | kapital irekiko enpresa |
Zeren jabe | Federal Cartridge (en) |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 19.257.000.000 $ (2008) |
Irabazi garbia | 4.000.000.000 $ (2006) |
Balore-burtsa | New Yorkeko burtsa |
Historia | |
Sorrera | 1850 |
Sortzailea | Henry Lehman (en) Emanuel Lehman (en) Mayer Lehman (en) |
Sorlekua | Montgomery |
Desagerpena | 2008 |
webgune ofiziala |
Haren zuzendari exekutiboak, Goldman Sachs, AIG, Bear Stearns, Merrill Lynch eta Magnetar-ekoekin batera, Ig Nobel Ekonomia sari parodikoa jaso zuen 2010ean, 2008ko finantza-krisian egindako kudeaketagatik.
Taldeko enpresak
Taldeko enpresa nagusiak hauek ziren: Lehman Brothers Inc., Neuberger Berman Inc., Aurora Loan Services Inc., SIB Mortgage Corporation, Lehman Brothers Bank, FSB eta Crossroads taldea. Holdinga New Yorken zuen egoitza; lurraldeko egoitzak Londresen eta Tokion zueden. Halaber mundu osoan zituen bulegoak.
2008ko krisialdia
2008ko irailaren 15ean, Lehman Brothers multinazionalak porrot egin zuen AEBetan eta finantza sistema osoan porrot katea eraginda, mundu osora zabaldu zen 1929koaren ostean ezagutu den krisirik bortitzena, hasieran finantzetakoa eta laster ekonomia osoa astindu zuena. Krisi honen kudeaketak pobreen eta aberatsen arteko arrakala sakondu zuen bazter gehienetan: gobernuek bankuak erreskatatzeko sekulako dirutzak mobilizatu zituzten eta, ordainetan, langileen eskubide eta herritarren zerbitzu sozialetan murrizketa itzelak egin.[2]
2008an porrota deklaratu aurretik, Lehman Brothers Estatu Batuetako laugarren inbertsio banku handiena zen (Goldman Sachs, Morgan Stanley eta Merrill Lynchen atzetik) eta 680 mila milioi dolar estatubatuar zituen aktiboetan.[3][4]
Erreferentziak
- https://cincodias.elpais.com/companias/2023-09-15/lehman-brothers-15-anos-ya-de-una-quiebra-que-cambio-el-mundo.html
- https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/lehman-brothers-multinazionalak-porrot-egin-zuen-aebetan-eta-finantza-sistema-osoan-porrot-katea-eraginda-mundu-osora-zabaldu-zen-1929koaren-ostean-ezagutu-den-krisirik-bortitzena-hasieran-finantzetakoa-eta-laster-ekonomia-osoa-astindu-zuena
- https://elpais.com/diario/2008/09/16/economia/1221516004_850215.html
- https://www.investopedia.com/articles/economics/09/lehman-brothers-collapse.asp