Agirre lehendakariaren etorbidea (Bilbo)
Agirre lehendakariaren etorbidea Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen pasealeku bat da. Etorbide luze honek Deustu barrutiko Doneperiaga, Ibarrekolanda eta San Ignazio auzoak alderik-alde zeharkatzen ditu. Behin Deustuko unibertsitatearen norantzan Deustuko zubia igaro eta San Pio X.aren plaza hasi eta Katalunia kalean amaitzen da.
Agirre lehendakariaren etorbidea | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Probintzia Udalerria |
Euskal Herria Bizkaia Bilbo | ||||
Bilbo erdigunea
| |||||
Koordenatuak: | 43.2739056°N 2.9575278°W |
Eraikin eta eskultura interesgarriak
Agirre lehendakariaren etorbidearen inguruan honako eraikin eta eskultura nabarmen hauek daude:
- EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, "Sarriko"
- Santa Maria Laguntzailearen eliza (Salesiartarrak)
- Deustuko Salesiar Ikastetxea
- Ertzaintzaren komisaldegia
- Bidarte jauregia
- Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, "Komertziala"
Argazki galeria
- Santa Maria Laguntzailearen eliza (Salesiartarrak)
- Deustutuko Salesiar Ikastetxea
- Ertzaintzaren komisaldegia
Garraiobideak
Bilboko metroa
Bilboko metroaren 1. eta 2. lineek Agirre Lehendakariaren etorbidea zeharkatzen dute, bidean hiru geltoki dituztela:
Gainera, etorkizunean Metroaren 4. linea ere etorbidetik pasako da, Deustuko Unibertsitateko geltokia gaineratuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.