Lehen Italo-Etiopiar Gerra

Lehen Italo-Etiopiar Gerra (italieraz: guerra di Abissinia edo campagna d'Africa orientale) Italiak eta Etiopiak (Errusia eta Frantziaren laguntzarekin) 1895etik 1896ra borrokatu zuten. Wuchaleko Itunak eragin zuen, izan ere, italiarren arabera, Itunak herrialdea italiar protektoratu bihurtu zuen. Gerran zehar, etiopiarrak, zenbakiz eta suzko arma modernoekin ongi armatuak, nagusi ziren. Etiopiarrek Errusia eta Frantziaren laguntza jaso zuten: boluntarioak, aholkulari militarrak, armadaren entrenamendua eta armen salmenta. Italia, aldiz, nazio gaztea eta gehienbat pobrea zen, eta arma zaharkituez hornitua zegoen.[3]

Lehen Italo-Etiopiar Gerra
Afrikaren banaketa
Data1895-1896
LekuaEtiopia
EmaitzaEtiopiarren garaipena
Gudulariak
 Italiako Erresuma
 Etiopiako Inperioa
 Errusiar Inperioa
 Frantzia
Eritrear matxinoak
Buruzagiak
Italiako Erresuma (1861-1946) Hunberto I.a
Italiako Erresuma (1861-1946) Oreste Baratieri
Italiako Erresuma (1861-1946) Antonio Baldissera
Etiopiako Inperioa Menelik II.a
Errusiar Inperioa Nikolai Leontiev
Indarra
25.000 soldadu 150.000 soldadu
Galerak
9.000 hildako[1] 17.000 hildako[2]

Eskala handiko gerra, 1895ean lehertu zen: Eritrea Italiarreko tropa kolonialek hasiera batean arrakasta izan zuten, baina, Etiopiako tropek, italiar posizioak kontraeraso eta Mekeleko italiar gotorlekua setiatu eta errenditu zuten. Italiako porrota Adwako guduaren ondorioz gertatu zen, non Etiopiako armadak kolpe erabakigarria eman zien kopuruan oso gaindituak zeuden italiarrei eta eritrear askariei. Eritrear batzuk, etiopiarrek traidoretzat hartuak, harrapatu eta mutilatu zituzten. Addis Abebako Itunak gerra amaitu zuen. Mendebaldeko metropolien gaineko lehen garaipen afrikarra izan ez zen arren, gerra hau panafrikanismoaren ikur nagusi bihurtu zen, eta, gerrari esker, Etiopiak bere burujabetza ziurtatu zuen 1936ra arte.[4]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Warfare and Armed Conflicts: A Statistical Encyclopedia of Casualty and Other Figures, 1492-2015. (4. argitaraldia).
  2. (Ingelesez) Etemad, Bouda. (2007). Possessing the World: Taking the Measurements of Colonisation from the 18th to the 20th Century. , 87 or..
  3. Mekonnen, Yohannes. (2013). Ethiopia: the Land, Its People, History and Culture. New Africa Press, 76–80 or..
  4. Kinfe Abraham. (2006-2-8). The Impact of the Adowa Victory on The Pan-African and Pan-Black Anti-Colonial Struggle. in: Address delivered to The Institute of Ethiopian Studies. Addis Ababa University.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.