Legutio
Legutio edo Legutiano (tradiziozko erabileran, Billerle) Arabako iparraldeko udalerria da, Zuiako Kuadrillakoa, Bizkaia eta Gipuzkoarekin mugan dagoena. Bilbo eta Gasteiz artean dago.
Legutio | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Araba, Euskal Herria | |||||||||||
Legutioren ikuspegia. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Gorbeialdea | ||||||||||
Izen ofiziala | Legutio | ||||||||||
Alkatea | Nerea Bengoa Garcia de Cortazar (Euzko Alderdi Jeltzalea) | ||||||||||
Posta kodea | 01170 | ||||||||||
INE kodea | 01058 | ||||||||||
Herritarra | legutioar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°58′52″N 2°38′48″W | ||||||||||
Azalera | 45,85 km2 | ||||||||||
Garaiera | 568 metro | ||||||||||
Distantzia | 16 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 2.048 (2023) 31 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,04 biztanle/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 21,29 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 28,54 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 41,06 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 78,54 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 17,64 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 10,22 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 37,02 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 19.83 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera data | 1333 | ||||||||||
Webgunea | http://www.legutiano.net/euskara.asp |
Haren erdigunean dago izen bereko herria, udalerriko herriburua, eta beste lau kontzejuak hauek dira: Elosua-Ollerieta ipar-mendebaldean, Urrunaga-Nafarrate hego-mendebaldean, eta Urbina eta Goiain hegoaldean.
2016an 1.732 biztanle zituen. Bigarren udalerririk populatuena da Gorbeialdeako eskualdean, Zuiaren atzetik eta Zigoitiaren aurretik.
Etimologia
Villarreal de Álava deitu izan zaio gaztelaniaz, azken urteotan deitura hori baztertuta badago ere. Inguruko eskualde osoan, euskaraz, Bilerle deitu izan zaio tradizioz. Halaber, Legutiano izena ere erabili izan da euskaraz nahiz gaztelaniaz, baina gaur egun Legutio hartu du udalak izen ofizialtzat (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2010-03-10), Euskaltzaindiaren irizpenarekin bat eginez.[4]
Geografia
Inguru naturala
Santa Engrazia, Legutio eta Urrunagako urtegien ondoan dago, Bizkaiko mugaren ondoan. Legutioko herriburuaren ekialdean Arlaban mendilerroa dago, Albertia mendia (868 m) gainean duela.
Udalerri mugakideak
- Iparraldean: Bizkaiko Ubide eta Otxandio.
- Hegoaldean: Arratzu-Ubarrundia.
- Ekialdean: Aramaio eta Gipuzkoako Leintz-Gatzaga.
- Mendebaldean: Zigoitia.
Bidegurutzea
Legutio hiru probintzien arteko bidegurutzean dago kokatuta. Gasteizekin (17 km-tara) lotuta dago N-240 errepidearen bidez. Arrasaterekin (22 km-tara), bestela, A-2620 errepidez Aramaiotik edo AP-1 autopistaz Lukutik komunikatuta dago.
Bilborekin (60 km-tara), azkenik, bi bide nagusi daude: Barazar mendatekoa, Ubide eta Arratiatik N-240 errepidez, edo bestela Urkiola mendatekoa, Otxandio eta Durangotik, N-623 errepidez. Hirugarren bidea, AP-68 autopistaz izango litzateke, Murgiatik.
Auzoak
Udalerriaren iparraldean, Etxebarri auzoa mendebaldean, urtegiaren gaineko zubia zeharkatuta, eta ekialdean Goikoetxe auzoa daude. Hegoaldean, aldiz, Kurutzalde eta Mendikotxe auzoak daude. Kurutzalde dago Zabalain parkearen penintsula eta Gasteizerako errepidearen arteko bidegurutzean.
Herrigunean, Carmen kalea da ardatz nagusia, A-2620 errepidearekin jarraitzen duena, Aramaiorantz. Kale honetan udaletxea dago, La Unión enparantza gurutzatzen du eta, iparraldeko muturrean, Elixoste plaza dauka, San Blas parrokiaren ondoan dagoena. Carmen kalearen ekialdean eta paraleloki Erdiko kale dago eta hurrengoa, ekialderago, Goikuri kalea. Kale nagusiaren mendebaldean, aldiz, Beheko kalea dago.
Historia
1333. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Legutioko herria. Urte horretan bertan jaso zuen hiri gutuna Alfontso XI.a Gaztelako eta Leongo erregearen eskutik. Hurnaga, Goiain, Urbina, Anguello, Nafarrate eta Elosuko herrixkak bertara batu ziren orduan. 1371an Abendañoko Jaunen eskuetara pasatu zen. 1471an Haroko Kondeak Gasteiz hartu zuen, eta handik Villarreal de Alava-rantz abiatu zen, herri hau ere okupatzeko asmoz. Hala ere, Pedro de Abendaño ganboatarraren alde egin zuten soldadu bizkaitarrek eta Trebiñuko Kondeak, eta alde egin behar izan zuten Harotarrek Balmaseda alderantz.
XVI. mendean auzi ugari zeukan hiribilduak inguruko kontzejuekin: Santa Engrazia ibaia zela-eta Zigoitiarekin, Quetura mendiagatik Otxandiorekin, Mendiguren, Abetxuko, Durana, Nafarraterekin, ... María Ladrón de Guevara y Abendaño, Escalanteko kondesa, Villarrealgo Jaurerriaren azken jabea izan zen. Valladolideko Kantzilertzak Real Carta Executoria eman zuen 1682an, hiribildua eta kondesaren arteko ika-mika bideratzeko. Ordutik aurrea, villa realenga da.
1795eko uztailaren 13an, Dessein jeneral frantziarrak Villarreal bereganatu zuen Konbentzioaren Gerran. Ia ehun urte geroago, Bigarren Karlistaldian, Araba zortzi "Comandancias de Armas"-etan banatuta zegoen, haietako bat Villarreal zen, garrantzi handiko herria baitzen (1877an 1.500 biztanle zituen). 1875eko uda aldean, herriak nozitu zituen ekintza gogorrak eta sute handiak liberalen aldetik.[6]
Espainiako Gerra Zibilaren garaian gudu latzak gertatu ziren herriaren inguruan, Legutioko gudua izenekoa, 1936ko udazkenean.[7]
Banaketa administratiboa
Legutioko udalerria bost herriz osatua dago:
- Elosu
- Goiain
- Legutio (udalburua)
- Urbina
- Urrunaga-Nafarrate
Demografia
Legutioko biztanleria |
---|
Politika
2023-2027 legegintzaldia
2023ko hauteskundeen ondorengo Legutioko udalbatza | |||||
Alderdia |
2023ko maiatzak 28 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 5 / 11 |
||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 4 / 11 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 2 / 11 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 11 |
||||
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz) |
Alkateak
Hauek izan dira Legutioko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[8] | |
Pedro Goikoetxea Arruabarrena[8][9][10] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Pedro Goikoetxea Arruabarrena[8][9] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Pedro Goikoetxea Arruabarrena[8] | 1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Pedro Goikoetxea Arruabarrena[8] | 1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Pedro Goikoetxea Arruabarrena[8] | 1995 | 1995 a | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Juan Maria Gallastegui Sistiaga[8] | 1995 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Ramon Lopez de Bergara Astola[8][11] | 1999 | 2003 | Euskal Herritarrok | |
Francisco Retegui Ayastuy[8] | 2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna | |
Pedro Julian Berriozabal Arregi[8][12][13] | 2007 | 2011 | Eusko Alkartasuna | |
Jon Iñaki Leza de la Llera[8][14][15] | 2011 | 2015 | Bildu | |
Nekane Garaigordobil Bengoa[8][16] | 2015 | 2019 | Euskal Herria Bildu | |
Cesar Fernandez de Gamarra Egurrola[8][17][18][19][20] | 2019 | 2019 b | Euskal Herria Bildu | |
Jon Zuazo Cubero[8][21][22][23][24] | 2019 | 2022 c | Euskal Herria Bildu | |
Juan Cruz Jainaga Inziarte[8][22][23][24][25] | 2022 | 2023 | Euskal Herria Bildu | |
Nerea Bengoa Garcia de Cortazar[26] | 2023 | Jardunean | Euzko Alderdi Jeltzalea |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
b 2019ko Urrian Cesar Fernandez de Gamarra Egurrola Alkateak dimisioa aurkeztu zuen.
c 2022ko Otsailean Jon Zuazo Cubero Alkateak dimisioa aurkeztu zuen.
Ekonomia
Legutioko udalerrian Goiaingo industrialdea dago, batez ere Arabako eta Debagoieneko enpresak biltzen dituena.
Garraioa
Araba Bus sareko eta lineak zerbitzua ematen diote udalerri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:
|
Kultura
Euskara
Luis Luziano Bonapartek bizkaieraren baitan sailkatu zuen Legutioko euskara. Gaur egungo sailkapenaren arabera, ordea, Otxandio inguruko euskara[29][30] genuke, mendebaldeko euskararen sartalde eta sortaldeko azpieuskalkien artekoa.
1981eko erroldan, 794 erdaldun, 267 euskaldun (osorik alfabetatuak 121, partzialki alfabetatuak 80 eta ez alfababetatuak 66) eta 244 elebidun hartzaile zeuden.
Gaur egun, goraka doa bertako euskaldunen kopurua, eta bertso-eskola bat ere badute.
UEMAren arabera 2016an biztanleen % 53,4 euskaldunak ziren eta euskararen erabilera % 9,2 zen[31].
Kirolak
- Larrabeako Golf-Kluba
- Estropadetarako Nazioarteko Eremua
Jaiak eta ospakizunak
- San Blas, otsailaren 3an.
- Kofradien jaia, iraileko Ama Birjinaren egunaren hurrengo igandean.
Ondasun nabarmenak
- San Blas parrokia, XVI-XVIII. mende bitartekoa.
- Euskal Buztingintza Museoa, Ollerietan kokatua.[32] Han dago Ollerieta baserriko labea ere, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatua.
Argazki galeria
- San Blas eliza.
- Doctor Ortiz de Zarate plaza.
- Harresiko atea
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- Euskal Onomastikaren Datutegia.
- «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
- Legutioko historia Auñamendi entziklopedian.
- Lur entziklopedietatik hartua.
- (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
- «Legutiano» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- (Gaztelaniaz) Cañamero Redondo et al., Antonio. (1982). Enciclopedia Histórico Geográfica de Álava. Haranburu Editor, (IV. Liburukia) 133 or..
- (Gaztelaniaz) «PNV y EA fuerzan un pleno en Legutiano para condenar el atentado» El País 2000-10-03 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-04-13).
- (Gaztelaniaz) «El alcalde de Legutiano es el primero que se niega a firmar las expropiaciones de la 'Y'» El Diario Vasco 2007-06-20 (Noiz kontsultatua: 2023-04-13).
- (Gaztelaniaz) «Azkarraga: "Esta batalla la vamos a ganar"» Público 2008-05-14 (Noiz kontsultatua: 2023-04-14).
- (Gaztelaniaz) «El alcalde de Legutiano denuncia que construir un nuevo cuartel de la Guardia Civil "dividirá en dos el pueblo"» 20 minutos 2015-03-05 (Noiz kontsultatua: 2023-04-14).
- (Gaztelaniaz) «Antxon Belakortu abandona la política y Salgado le sustituye en Juntas» Gasteiz Hoy 2019-10-25 (Noiz kontsultatua: 2023-04-14).
- (Gaztelaniaz) «EH Bildu gobernará en nueve municipios de Álava durante la presente legislatura» 20 minutos 2015-06-13 (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
- (Gaztelaniaz) «EH Bildu repite victoria en Legutiano, uno de sus feudos» El Correo 2019-05-27 (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
- (Gaztelaniaz) «Encaje de bolillos municipal» Diario de Noticias de Álava 2019-06-10 (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).
- (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
- (Gaztelaniaz) «Dimite el alcalde de Legutio, César Fernández de Gamarra (EH Bildu), cuatro meses después de tomar posesión» Cadena SER 2019-10-22 (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
- (Gaztelaniaz) «Jon Zuazo (EH Bildu) será el nuevo alcalde de Legutiano (Álava)» Diario de Noticias de Álava 2019-10-28 (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
- (Gaztelaniaz) «Juan Cruz Jainaga sustituye a Jon Zuazo como alcalde de Legutio» Gasteiz Hoy 2022-01-07 (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
- (Gaztelaniaz) «Juan Cruz Jainaga (EH Bildu) tomará el testigo de Jon Zuazo en la Alcaldía de Legutio» Naiz 2022-01-07 (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
- (Gaztelaniaz) «Legutio elige al tercer alcalde de esta legislatura» Diario de Noticias de Álava 2022-02-04 (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
- «EH Bilduren aginte makila kolokan da Legution - Gorbeialdea» Alea 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).
- (Gaztelaniaz) «Estos son los 53 alcaldes de los pueblos de Álava» Gasteiz Hoy 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
- «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-05).
- Ahotsak Ahozko Ondarea. (2017-04-07). Legutioko Ahotsak. (Noiz kontsultatua: 2018-06-05).
- «Otxandio ingurukoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-05).
- «Legutio - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-05).
- Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. 2021-02-10 (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
- Euskal Buztingintza Museoaren webgunea
Ikus, gainera
- Arabako udalerrien zerrenda
- Gorbeialdea
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- Legutioko Udalaren webgune ofiziala, legutio.eus
- Urrunagaren webgune ofiziala, urrunaga.com
- (Gaztelaniaz) Legutio, Auñamendi Eusko Entziklopedia, euskomedia.org