Legorreta

Legorreta Gipuzkoako herrialdeko udalerri euskaldun bat da, Goierri eskualdekoa. 2021. urtean 1440 biztanle zituen.

Legorreta
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Legorretako ikuspegi orokorra.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaGoierri
Izen ofizialaLegorreta
AlkateaZelai Amenabarro
Posta kodea20250
INE kodea20052
Herritarralegorretar
Ezizenapikuk
Kokapena
Koordenatuak43°05′06″N 2°08′55″W
Map
Azalera8,62 km²
Garaiera115 m
Distantzia37 km Donostiara
Demografia
Biztanleria1.464 (2023)
32 (2022)
alt_left 701 (%47,9) (%48,9) 716 alt_right
Dentsitatea169,84 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 8,75
Zahartze tasa[1]% 19,43
Ugalkortasun tasa[1] 49,84
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 77,54 (2011)
Genero desoreka[1]% 15,89 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,03 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 71,64 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 57.69 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1615
Webguneahttps://www.legorreta.eus/
Legorretako Udaletxea

Izena

Etimologia

Izenaren etimologia oso eztabaidatua da, argia ez delako. Badirudi, Legorretak <<leku lehorra>> esan nahi duela. Hasiera duen legor izenak, lehorra dena adierazten du, eta amaieran duen kasuak -eta tokia edo lekua esan nahi du.[3]

Herritarrak

Legorretako herritarrak legorretarrak dira. Halere, Goierriko kultura herrikoian, pikuak edo herriko hizkeran pikuk deitzen zaie.

Geografia

Mugakideak

Mugakide ditu iparraldean Albiztur eta Tolosa, ekialdean Ikaztegieta, Orendain eta Baliarrain, hegoaldean Altzaga eta mendebaldean Itsasondo udalerriak.

Inguru naturala

Oria ibaiak udalerria zeharkatzen du, eta horrekin bat egiten dute Zubiña, Zazpiturrieta eta Aldabe ibaiadarrek.

Klima

Legorretan, udak erosoak dira, neguak oso hotzak eta bustiak, eta urte osoan lainotuta egoten da. Urtean zehar, tenperatura normalean 3 ° C-tik 25 ° C-ra aldatzen da, eta oso gutxitan jaisten da -2 ° C-tik behera edo 31 ° C-tik gora igotzen da.[4]

Historia

Sorrera

1399an Ordiziarekin batu zen, eta bien arteko lotura 1615 arte luzatu zen.[5]Azkenean, 1615. urtean Legorretak Ordiziarekin zuen batasun hori hausten du. Eta hala bere historia berekaxa egiten hasten da. Legorretak "Herri Noble eta Leial" titulua jaso zuen 1615eko otsailaren 4ko Errege pribilegioaren indarrez. Horretarako, bertan bizi ziren 108 familien artean 25 dukat ordaindu behar izan zizkioten Erregeari eta beste 150 eskriturengatik (Serapio Mujika historialariak kalkulatu zuenez 7.425 pta, baina 1918ko pezeta).[6]

Aro Garaikidea

1845ean alkateak eta sei zinegotzik osatzen zuten udalbatza.

Politika XX. Mendean

XIX. Mendearen amaiera aldera Legorretako hauteskunde perfila, erdibana banaturik zegoen aukera monarkiko alfonsinoen (alderdi liberal konstituzionala eta alderdi liberal kontserbadorea) eta aukera tradizionalisten artean (aukera karlista eta integristak). Alderdi Liberala izango da Legorretan botoen gehiengoa lortuko duena.

1918. urteko hauteskundeetan, Eusko Alderdi Jeltzalea (Comunión Nacionalista Vasca izenpean) irtengo da indarrez Bizkaian eta Gipuzkoan. Legorretak 55 boto emango dizkio, Karlisten atzetik. Hurrengo urtean, Legorretan lehen indarra izatera helduko da.

II. Errepublika

Primo de Riveraren diktaduraren ondoren, Alfonso XIII.ak egoera baretzeko, 1931ko Apirilaren 12an, udal hauteskundeak ospatuko dira. Udal hauteskunde horietan, Errepublikarren gehiengoak hiri garrantzitsuenetan Alfonso XIII.a Espainiatik kanporatzea eragin zuen, honenbestez, 1931ko apirilaren 14an Espainiako II Errepeublika aldarrikatu zen.

Legorretako emaitzek ez zuten Errepublikarren gehiengoa isladatu, izan ere, eskubi monarkikoek 6 zinegotzi lortu zituzten eta integristek bat.

Gerra Zibila

1936-1939ko Gerra Zibilak, bere eragina izan zuen Legorretan. Legorretako udal demokratikoaren azken bilera, Uztailaren 6an izan zen.

Hilaren 26an Berastegi hartu ondoren, tropa nazionalek bere erasoa Zaldibia, Abaltzisketa eta Gaintzara zuzendu zuten. Abuztuaren 5ean, Aldaba jada kontrolatua zuten, eta Abuztuaren 11rako eskualde osoa menpean hartu zuten. [7]

Azpiegiturak

Hezkuntza

  • Ugaro ikastetxea[8]

Kultura

Demografia

2020. urtean Legorretak 1.421 biztanle zituen. Horietatik %22,00k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %12,06 ziren.[11]

Legorretako biztanleria

Ekonomia

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %1,5. Bigarren sektorea %63,3. Hirugarren sektorea %32,4. Zerbitzuak %2,8.[11]

Politika

2003ko Udal Hauteskundeak

2003ko maiatzaren 25ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Legorretako Alkatea, EAJko Xabier Iraola izan zen.

Legorretako udalbatza

Alderdia

2003ko Maiatzaren 25a

Zinegotziak Boto kopurua
EAJ-EA
8 / 9
519 (% 83.04)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1 / 9
66 (% 10.56)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 9
40 (% 6.40)
Boto Nuloak
228
Datuen iturria: https://www.datoselecciones.com/elecciones-municipales-2003/pais-vasco/gipuzkoa/legorreta

2007ko Udal Hauteskundeak

2007ko maiatzaren 27ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Legorretako Alkatea, EAEko Iñaki Oiarbide izan zen.

Legorretako udalbatza

Alderdia

2007ko Maiatzaren 27a

Zinegotziak Boto kopurua
Eusko Abertzale Ekintza
5 / 9
381 (% 44.88)
EAJ
4 / 9
333 (% 39.22)
EA
0 / 9
74 (% 8.72)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 9
28 (% 3.30)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 9
20 (% 2.36)
Datuen iturria: https://resultados.elpais.com/elecciones/2007/municipales/14/20/52.html

2011ko Udal hauteskundeak

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Legorretako alkatea Bilduko Bakartxo Mendez izan zen.

Legorretako udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua
Bildu
5 / 9
476 (% 54.28)
Legorreta Bizirik
4 / 9
346 (% 39.45)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 9
20 (% 2.28)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 9
15 (% 1.71)
Datuen iturria: https://resultados.elpais.com/elecciones/2011/municipales/14/20/52.html

2015ko Udal hauteskundeak

2015ko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Legorretako alkatea EH Bilduko Zelai Amenabarro Goikoetxea izan zen[12][13].

Legorretako udalbatza

Alderdia

2015ko maiatzaren 24a

Zinegotziak Boto kopurua
EHBildu
5 / 9
367 (% 46.93)
EAJ-PNV
4 / 9
351 (% 44.88)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 9
20 (% 2.56)
Datuen iturria: orrialdean

2019ko Udal hauteskundeak

2019ko maiatzaren 26ko hauteskundetako emaitzen ondorioz Legorretako alkatea berriro ere, Zelai Amenabarro Goikoetxea izan zen.[14][15]

Legorretako udalbatza

Alderdia

2019ko Maiatzaren 26a

Zinegotziak Boto kopurua
EHBildu
5 / 9
452 (% 54.59)
EAJ-PNV
4 / 9
334 (% 40.34)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 9
24 (% 2.9)
Datuen iturria: https://resultados.elpais.com/elecciones/2019/municipales/14/20/52.html

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 452 boto. EAJk 334 boto. PSE-EEk 24 boto.[16] Zelai Amenabarro izendatu zuten berriro alkate.[17] 2020ko apirilean Garikoitz Maizek hartu zuen alkate kargua behin behinean, Amenabarroren haurdunaldi baja zela eta.[18]

Udal hauteskundeen jarraipen historikoa

Alderdi politikoa 2019[19] 2015[20] 2011[21] 2007[22] 2003[23] 1999[24] 1995[25] 1991[26] 1987[27] 1983[28] 1979[29]
Bozak% Zinegotziak Bozak %ZinegotziakBozak %ZinegotziakBozak %ZinegotziakBozak %ZinegotziakBozak %ZinegotziakBozak %Zinegotziak Bozak%Zinegotziak Bozak% Zinegotziak Bozak% Zinegotziak Bozak% Zinegotziak
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) / Bildu 54,59 5 46,93 5 54,28 5 - - - - - - - - - - - - - - - -
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) 40,34 4 44,88 4 - - 39,22 4 - - - - 53,41 5 37,25 4 34,84 3 33,54 3 40,96 4
Partido Socialista de Euskadi-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) 2,9 0 2,56 0 2,28 0 3,03 0 10,31 1 5,79 0 - - - - - - 3,72 0 - -
Legorreta Bizirik (LB) - - - - 39,45 4 - - - - - - - - - - - - - - - -
Partido Popular (PP) - - - - 1,71 0 2,36 0 6,25 0 4,49 0 - - - - - - - - - -
Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV) - - - - - - 44,88 5 - - - - - - - - - - - - - -
Eusko Alkartasuna (EA) - - - - - - 8,72 0 - - - - 18,29 2 - - - - - - - -
Euzko Alderdi Jeltzalea/Eusko Alkartasuna (PNV/EA) - - - - - - - - 81,09 8 47,58 5 - - - - - - - - - -
Euskal Herritarrok (EH) - - - - - - - - - - 38,96 4 - - - - - - - - - -
Herri Batasuna (HB) - - - - - - - - - - - - 24,02 2 26,45 2 29,39 3 19,40 2 - -
Euskadiko Ezkerra (EE) - - - - - - - - - - - - - - 36,19 3 35,77 3 43,34 4 - -
Legorretako Herri Ekintza (LHE) - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - 32,77 3
Organización Revolucionaria de Trabajadores (ORT) - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - 20,90 2
Euskadiko Partidu Komunista (EPK) - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - 5,37 0

Alkateak

Hauek izan dira Legorretako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[30]
Antonio Amondarain Esnaola[30][31] 1979 1983 Legorretako Herri Ekintza
Vicente Esnal[31] 1983 1987 Euskadiko Ezkerra
Ceferino Zunzunegi Aranburu[32] 1987 1991 Euskadiko Ezkerra
1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
1995 1996 a Euzko Alderdi Jeltzalea
1996 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Xabier Iraola 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Xabier Iraola[33] 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Iñaki Oiarbide[33] 2007 2009 b Eusko Abertzale Ekintza
Iñaki Oiarbide[33] 2009 2011 Ez esleituak
Bakartxo Mendez[33] 2011 2015 Bildu
Zelai Amenabarro Goikoetxea[12][13] 2015 2019 Euskal Herria Bildu
Zelai Amenabarro Goikoetxea[17][34][18] 2019 2020 c Euskal Herria Bildu
Garikoitz Maiz[18] 2020 Jardunean Euskal Herria Bildu

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Eusko Abertzale Ekintzaren hautagai bezala.

c 2020an Zelai Amenabarro alkateak haurdunaldi baja hartu zuen.

Euskara

2016an herritarren %72,26 euskalduna zen.[11]

Legorretako euskara[38] gipuzkeraren[39] aldaera bat da. Zehatzago esanda, sartaldeko gipuzkeran[40] kokatzen den Goierriko euskara[41] da herrikoa. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.

Ondasun nabarmenak

Legorretar ospetsuak

Argazki galeria

Erreferentziak

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «ACK STORM S.L.» dialnet.unirioja.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
  4. (Gaztelaniaz) «El tiempo en Legorreta en el otoño, temperatura promedio (España) - Weather Spark» es.weatherspark.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).
  5. Udala, Legorretako. «Historia» Legorretako Udala (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
  6. Udala, Legorretako. «Historia» Legorretako Udala (Noiz kontsultatua: 2020-11-18).
  7. Aguirre Sorondo, Antxon. (2004). Legorreta, bizitza ibaiaren biragune batean. .
  8. «UGARO HERRI IKASTETXEA, LEGORRETA - ugaro» www.ugaro.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
  9. Udala, Legorretako. «Udal zerbitzuak» Legorretako Udala (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
  10. «Legorreta - Udal Liburutegia» www.euskadi.eus 2017-11-30 (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
  11. «Web Eustat. Legorretako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
  12. «Zelai Amenabarro: "Inbertsioak ez, giza baliabideei helduko diegu gehiago"» Goierriko Hitza 2015-10-22 (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
  13. (Gaztelaniaz) «Zelai Amenabarro nueva alcaldesa, con los cinco votos de EH Bildu» El Diario Vasco 2015-06-13 (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).
  14. (Gaztelaniaz) PAÍS, Ediciones EL. «Resultados Electorales en Legorreta: Elecciones Municipales 2019» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2021-12-10).
  15. «Goierriko hamar alkatek jarraitu egingo dute agintaldi honetan» Goierriko Hitza 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2021-12-10).
  16. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
  17. «Makilak aldatu dira eskuz» Goierriko Hitza 2019-06-17 (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  18. «Garikoitz Maiz izango da Zelai Amenabarro alkatearen ordezkoa hurrengo hilabeteetan» Goierriko Hitza 2020-04-03 (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
  19. (Gaztelaniaz) PAÍS, Ediciones EL. «Resultados Electorales en Legorreta: Elecciones Municipales 2019» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
  20. (Katalanez) «Resultats eleccions municipals Legorreta 2015», Ara.cat.
  21. (Gaztelaniaz) «Resultados elecciones municipales Legorreta 2011», Espainiako Barne Arazoetako Ministerioa.
  22. (Gaztelaniaz) «Resultados elecciones municipales Legorreta 2007», Espainiako Barne Arazoetako Ministerioa.
  23. (Gaztelaniaz) «Resultados elecciones municipales Legorreta 2003», Espainiako Barne Arazoetako Ministerioa.
  24. (Gaztelaniaz) «Resultados elecciones municipales Legorreta 1999», Espainiako Barne Arazoetako Ministerioa.
  25. (Gaztelaniaz) «Resultados elecciones municipales Legorreta 1995», Espainiako Barne Arazoetako Ministerioa.
  26. (Gaztelaniaz) «Elecciones Municipales 1991: País Vasco / Gipuzkoa / Legorreta» www.datoselecciones.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-11).
  27. (Gaztelaniaz) «Elecciones Municipales 1987: País Vasco / Gipuzkoa / Legorreta» www.datoselecciones.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  28. (Gaztelaniaz) «Elecciones Municipales 1983: País Vasco / Gipuzkoa / Legorreta» www.datoselecciones.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  29. (Gaztelaniaz) «Elecciones Municipales 1979: País Vasco / Gipuzkoa / Legorreta» www.datoselecciones.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  30. (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).
  31. (Gaztelaniaz) «LEGORRETA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).
  32. (Gaztelaniaz) «Zunzunegi Aranburu, Ceferino - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).
  33. (Gaztelaniaz) «La dimisión de dos concejales deja a Bildu en minoría en Legorreta» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).
  34. Udala, Legorretako. «Antolaketa politikoa» Legorretako Udala (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  35. «Esnaola Esnaola, Santos - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  36. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  37. «Gaztelaniaz egiteak prestigioa ematen zuen - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  38. «Legorreta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-10).
  39. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-10).
  40. «Sartaldekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-10).
  41. «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-10).
  42. «Legorreta» turismoa.euskadi.eus 2006-10-17 (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
  43. «San Salbador eliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
  44. «Santikurutze Kalbarioa. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
  45. «Berostegiko Santa Marina baseliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
  46. «Santa Ana baseliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
  47. «Guadalupeko Ama Birjinaren Ermita. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
  48. «Zubizaharra zubia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
  49. «Oriar etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
  50. «Etxeaundi baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
  51. «Ola errota. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
  52. «Torreko Zubia / Torre Auzo / Guadalupe zubia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).

Ikus, gainera

  • Gipuzkoako udalerrien zerrenda

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.