Legenar
Legenar, legen beltza edo Hansen gaixotasuna eritasun infekziosoa da, historikoki garrantzi handia izan zuena geure inguruan baina gaur egun Amerika, Afrika eta Asiako leku batzuetan bakarrik aktiboa dagoena. Izan ere, pobrezia da gaitzarekin lotutako faktore nagusia.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Legenar | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | infekzio bakteriano primarioa, mycobacterium infectious disease (en) , gaixotasun oftalmologikoa, neuropatia periferikoa, testicular disease (en) , upper respiratory tract disease (en) , ahaztutako gaixotasun tropikala eritasuna |
Espezialitatea | infektologia |
Arrazoia(k) | Mycobacterium leprae Mycobacterium lepromatosis |
Sintoma(k) | polineuropatia, hypoesthesia (en) , depigmentation (en) , parestesia, muscle atrophy (en) , contracture (en) , mutilation (en) , lagophthalmos (en) , Keratitisa, nasal septal perforation (en) , Sudurreko odoljarioa dystrophy (en) |
Patogenoaren transmisioa | ukitzeen bidezko kutsapen |
Asoziazio genetikoa | Zerrenda
|
Honen izena darama | Gerhard Armauer Hansen (en) |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | clofazimine (en) , dapsone (en) , ofloxazino, Errifanpizina, minocycline (en) , Azitromizina, Klaritromizina eta prednisolona |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | A30 eta A30.9 |
GNS-9-MK | 030 eta 030.9 |
OMIM | 607572, 609888 eta 613407 |
DiseasesDB | 8478 |
MedlinePlus | 001347 |
eMedicine | 001347 |
MeSH | D007918 |
Disease Ontology ID | DOID:1024 |
2006an 600.000 pertsonak legenarra zuten munduan oraindik ere, GKEen zenbakien arabera. Horietatik, 280.000 Indian bizi dira. Herrialde garatuetan urriak dira legenarraren kasuak.
Euskal Herrian aitortu beharreko gaixotasuna da. Gurean oso kasu gutxi agertzen dira (kasu bana 2003. eta 2004. urteetan, eta bat ere ez 2005. urtean EAEan)
Etiologia
Mycobacterium leprae izeneko bakterioak eragiten du, tuberkulosiaren eragilearen familiakoa dena.
1874an Gerhard Hansen mediku norvegiarrak aurkitu zuen bakterio hori, eta bere ohorez Hansen-en baziloa izenarekin ere ezaguna da legenarraren eragilea.
Infekzioa
Legenarra kutsakorra da, baina uste denaren aldean kutsapena ez da erraz gertatzen, gaixoarekin harreman intimoa eta iraunkorra behar baita kutsapen hori gauzatzeko.
Bakterio patogenoa azalean eta sudur-mukosan kokatzen da. Kutsapen bide nagusiak bi hauek dira:
- airetik, gaixoaren sudur-jariakinak arnastuz. Sudur jario horiek milioika bakterio patogeno dute.
- azaletik, gaixoaren ultzerazioekin kontaktu egiterakoan. Hartzaileak azaleko zauria badu, gaixoaren bakterioak sar daitezke larruazaletik.
Larruazaletik edo arnas bidetik sartuta, infekzioaren arrakasta hartzailearen erantzun immunearen menpe dago. Tuberkulosiaren antzera, erantzun immunea egokia duten pertsonek ez dute gaitza garatuko, T linfozitoek eta makrofagoek bazilo patogenoak suntsituko dituztelako.
Legenarra motak
Bi dira: legenarra tuberkuloidea, gaitzaren alderik arinena, eta legenarra lepromatosa, larriena dena. Bata ala bestea garatu, goian azaldu denez, immunitate-sistemaren jarduerarekin lotuta dago.
Legenarra tuberkuloidea ez da kutsatzen.
Sintoma klinikoak
Bakterio eragilea, Mycobacterium guztien antzera, oso motel hazten denez gaixotasunaren inkubazio epea oso luzea da, urtebete baino gehiago (batzuetan 10 urte).
Gaitzak larruazala, nerbio-sistema eta barrunbeak jotzen ditu.
Legenarraren lehenengo agerpenak larruazaleko orban zuriak dira. Larruazala minduta dago hasieran, baina gero sentikortasuna galtzen du, nerbio periferikoak kaltetzen baitira. Gaitzaren progresioa lepromak sortzen ditu, nodulu gorri ultzeratuak, gorputzeko toki askotan agertzen direnak. Larruazaleko lesioak nabariak dira, eta aurpegian itxura oso zatarra hartzen dute ("facies leonina"; ikusi goiko argazkia). Lepromen inguruan hezurrak eta kartilagoak kaltetu eta apurtzen dira ere.
Tratamendua
Luzea da, eta terapia konbinatuan datza (bi edo hiru sendagai batera).
Gehien erabiltzen diren antibiotikoak errifanpizina eta klofazimina dira. Hauekin batera sulfonak ematen dira ere (sufrearen konposatu organikoak)