Legazpiko udaletxea

Legazpiko udaletxea Gipuzkoako Legazpi udalerriko Udalaren egoitza da. Euskal Herria plazan dago, Andre Mariaren Jasokundearen elizaren alboan.

Legazpiko udaletxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaLegazpi
Koordenatuak43°00′20″N 2°19′55″W
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1730
ErabiltzaileaLegazpiko Udala
Kontaktua
HelbideaEuskal Herri plaza, 1

    Historia

    1730an gaur ezagutzen duguna eraiki zuten. Auzokideek auzo lanean, herriko arotzei eta harginei laguntzen zieten. Herriak bizi zituen arazo ekonomikoak zirela eta, 20 urte kosta zitzaien eraikitzea. Egilea ezezaguna da baina Martin Carrera izan zela pentsa daiteke.

    Harlanduzko aurrealdeak, hiru arkuko ataria, Oñatiko Xabier Bikuñak eginiko Haraneko armarriak agertzen du. Barruan Alonso Cohomontek burdinean landuriko harmarria dago.

    Euskal Herria plaza, Andre Mariaren Jasokundearen eliza eta Legazpiko udaletxearen irudia.

    Ikus gainera

    Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
    Gipuzkoa
    • Gipuzkoako jauregi eta dorretxeen zerrenda

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.