Legarda (udalerria)

Legarda[3][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 16,6 kilometrora. Altuera 401 eta 763 metro artekoa da, eta 8,30 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 135 biztanle zituen.

Legarda
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Herria zeharkarrikatik, Garesko norabidean
Legarda (udalerria) bandera
Bandera

Legarda (udalerria) armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaIzarbeibar-Novenera
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaIruñea
Izen ofiziala Legarda
Alkatea
(1999-2023)
Silvestre Belzunegui Otano
(talde independente)
Posta kodea31133
INE kodea31147
Herritarralegardar
Geografia
Koordenatuak42°43′01″N 1°46′32″W
Azalera8 km²
Garaiera401-763 metro
Distantzia16,6 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria135 (2023:  −2)
alt_left 52 (%38,5)(2019) (%48,1) 65 alt_right
Dentsitatea16,27 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 31,02
Ugalkortasuna[1] 117,65
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 3,51 (2013)
Euskara
Eremuaeremu ez-euskalduna
Euskaldunak[1][2]% 7,30 (2018: %7,3)
Datu gehigarriak
Sorrera1846 (independentzia)
Webguneawww.legarda.es

Erreniega gainditu ondoren lehen herria errepidetik, Legardak Basongaitz ere hartzen du, Izarbeibarko kontzeju ohia eta gaur egun etxaldea dena. Erreniegako mendilerroaren hegoaldeko magalean dago, maldan behera, zeharkarrikaren gainean luzatuta. Armarriak adierazten duen bezala, ardoa ekoizten den lekua da, eta azalera txikiko gehienak mahastizaintzarako edo pinudietarako erabiltzen dira.

Bertako biztanleak legardarrak dira.

Izena

Legarda toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa modu bakarran agertu da historian zehar:[4]

  • Legarda (1027)
  • Legarda (1120)
  • Legarda (1266)
  • Legarda (1366)
  • Legarda (1534)
  • Legarda (1614)
  • Legarda (1802)
  • Legarda (1974)
  • Legarda (1994)

Etimologia

Legarda izena, ziur asko, "legarren edo kaskoen lekua" (legar + -eta) esan nahi duen euskarazko Legarreta hitzetik dator. Aukera horren arabera, jatorrizko izena bi bidetatik alda zitekeen; bata, t letra d bihurtzen duen erromantzearen berezko arau fonetikoak aplikatuz (Legarreta > Legarreda > Legarda), eta, bestea, euskal fonetika eraldatuz, bokalaren sinkopa eta t hizkia d hizkian sonorizatuz, r baten ondoren (Legarreta > Legarta > Legarda). Bi aukera horiek ilun samarrak dira, eta Koldo Mitxelena hizkuntzalariak -da atzizkia iradoki duen bezala, euskaraz ere antzina existitzeko aukera dago.

Badira beste Legarda batzuk Euskal Herrian barreiatuak (ikus Legarda).

Ezaugarriak

Armarria

Legardako armarriak honako blasoi hau du:[5]

« Hondo urdin batez eta aurrean mahats-mordo bat duen mahats-adar bat dago, hori guztia berezko kolorean.  »

Bandera

Legardako banderak Legardako armarria dauka hondo gorri baten gainean.

Geografia

Legarda Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Izarbeibar ibarrean.

Inguru naturala eta kokapena

Nafarroa Garaiko erdialdean dago da, Izarbeibarrean, Iruñerritik hegoaldera dagoen lehen haranean, eta Iruñeko merindadearen hegoaldean.

Klima eta landaredia

Klima udalerriaren gehienean mediterraneo motakoa da, eta udalerriko gunerik menditsuenetan ezaugarri azpimediterraneoak ditu. Urteko batez besteko tenperatura 10 gradukoa da iparraldeko mendietan, eta 13 eta 14 gradu bitartekoa hegoaldeko gune lauetan. Prezipitazioak, bestalde, 600 eta 800mm artekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira Legardako herrigunean, eta 100 edo gehiago iparraldean.

1989. urtean ez zen apenas jatorrizko zuhaitzik geratzen, eta gaur egun gizakiaren eragina dela eta, zuhaixkak baino ez daude antzinako basoak zeuden tokian. XIX. mendean hasitako birlandaketeei esker, 87 hektarea pinu beltz austriar eta pinu lariziar (Pinus nigra) hazten dira herriaren inguruko lurretan.

Estazio meteorologikoa

Legardan ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Gares pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 347 metrora, Nafarroako Gobernuak 1985ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]

    Datu klimatikoak (Gares, 1981-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.5 24.0 26.5 29.0 36.5 40.0 41.5 43.0 38.0 32.0 27.0 21.0 43.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.7 11.6 15.4 17.0 21.8 26.6 29.6 29.6 25.3 19.6 13.3 9.9 19.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.4 6.4 9.6 11.5 15.6 19.8 22.5 22.6 19.1 14.4 9.0 5.9 13.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.1 1.3 3.8 5.9 9.3 13.0 15.5 15.6 12.8 9.1 4.6 1.8 7.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.0 -10.0 -8.5 -3.0 -0.5 2.0 7.0 5.0 3.0 -0.5 -6.5 -10.0 -10.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 44.2 38.7 51.6 59.5 53.1 45.6 27.0 26.3 38.6 60.3 55.4 57.2 547.5
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 39.0 29.0 33.6 62.0 42.2 38.5 33.0 85.0 61.5 46.0 59.0 39.0 85.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11.6 10.3 8.8 11.2 11.1 7.2 5.4 4.9 7.8 10.5 11.5 12.8 113.0
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.3 1.4 0.9 0.2 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 1.2 5.1
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia

Nobleen jaurerriko antzinako hiribildua, bere titularrek Leireko monasterioari eman zioten 1188 baino lehen, orduan berretsi baitzioten. Eliza Iruñeko gotzainak eman zion abadia berari 1197an.

1064. urtean, Antso IV.a Nafarroakoak Legarda eta Arintzano hiribilduen artean dagoen zelai bat eman zion Iratxeko monasterioari, Ega ibaiaren ertzean. Testuaren beste toki batean Legarda "villula" gisa kalifikatzen da. 1172an, Alexandro III.a Aita Santuak, Iratxeko monasterioa eta bere abade Viviano bere babespean hartu zituen, eta bere monjeen prerrogatibak eta jabetzak berretsi zituen, hauen artean, Legardakoa bere ondasun guztiekin espresuki aipatzen delarik.[8]

1855eko maiatzaren 1eko desamortizazioari buruzko legea betez, 1863an Santa Zezilia karrikako 21. zenbakiko etxea saldu zen herri horretan.

XIX. mendearen amaieran, Legardako bizilagunek justizia aukeratzen zuten eta petxa ordaintzen zioten Garesko Gurutzifikaren komentuari, eta komentu horretako priorea Legardako parrokiako abadea zen eta bikarioa jartzen zuen. 1846an Izarbeibar administrazio-unitate gisa desagertu zenean, Legarda udalerri banandu gisa geratu zen.

Urte haietan, eskola batek 2000 erreal zituen; abadearen hornidura Itturriko komentuaren mende zegoen oraindik, eta parrokiak ere prior eta errege berak hornitzen zituen, oporrak hartzen zituen hilabetearen arabera.[9]

Demografia

2023 urteko erroldaren arabera 135 biztanle zituen Legardak.[10]

1842 1857 1860 1877 1887 1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2011 2021
390 422 394 375 373 395 391 355 350 311 256 228 187 137 98 73 90 119 124
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ekonomia

Historikoki ardogintza izan da herriko iharduera ekonomiko nagusia nekazaritzarekin batera. Dena den, XX. mendean mahastietan agerturiko gaixotasun batek, asko gutxitu zuen ardogintza, eta herriak biztanle asko galdu zituen. Gehienak Iruñerrira jo zuten baldintza hobeen bila.

Politika

Legardako udaletxea herrigunean dago. Udalbatza udalerriko alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Silvestre Belzunegui Otano da, Legardako Talde Independenteko hautagai gisa aurkeztu zena.

Udal hauteskundeak

Alderdia Legealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera
1979 1983 1987 1991 1995 1999 2003 2007 2011 2015 2019
Legardako Talde Independentea - - - - - 1 1 5 5 5 5
Nafar Herriaren Batasuna - - - - - 0 0 - - - -
Santa Cecilia 5 1 1 1 1 - - - - - -
Ezkerren Nafar Batasuna 0 - - - - - - - - - -

Foru hauteskundeak

Hauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:

2019ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Alderdia Bozak
guztira % +/-
 Navarra Suma 36 41,38 -
 Geroa Bai 17 19,54 8
 Nafarroako Alderdi Sozialista 11 12,64 5
 Euskal Herria Bildu 10 11,49 4
 Ahal Dugu 5 5,75 1
 Equo 2 2,30 2
 Izquierda-Ezkerra 1 1,15 1
 Nafarroako Ordezkaritza Kanabikoa 1 1,15 2
 Vox 1 1,15 -
2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Alderdia Bozak
guztira % +/-
 Nafar Herriaren Batasuna 30 40,00 ?
 Geroa Bai 9 12,00 ?
 Herritarrak - Herritarron Alderdia 7 9,33  ?
 Nafarroako Alderdi Sozialista 6 8,00 ?
 Euskal Herria Bildu 6 8,00  ?
 Nafarroako Alderdi Popularra 4 5,33 ?
 Ahal Dugu 4 5,33 ?
 Nafarroako Ordezkaritza Kanabikoa 3 4,00 ?
 Izquierda-Ezkerra 2 2,67 ?

Udala

Udalaren egoitza eta udaletxea herrigunean dago.

  • HELBIDEA: Kale Nagusia z/g

Egungo banaketa

Legardako Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Silvestre Belzunegui Otano da, Legardako Talde Independentea zerrendakoa. Zinegotziak 4 daude:

  • Alberto Bermejo Lopez (Legardako Talde Independentea)
  • Luis Fernando Joao Alastuey (Legardako Talde Independentea)
  • Maria Sagrario Barasoain Molinet (Legardako Talde Independentea)
  • Francisco Javier Antonio Larumbe Ansoain (Legardako Talde Independentea)

Bere idazkaria, Adios, Eneritz, Muruzabal, Obanos, Tirapu, Ukar eta Uterga Udaletako idazkari ere bada.

Alkateak

1979tik, Legardak 2 alkate izan ditu:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[11]
? 1979 1999 Santa Cecilia
Silvestre Belzunegui Otano 1999 jardunean Legardako Talde Independentea

Garraioa

La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka Aguilar Kodesko norantzan eta lau zerbitzu kontrako norabidean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Kultura

Euskara

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Legarda sailkatu zituen, Izarbeibarreko herri guztiekin, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[12]

Koldo Zuazok, 2010ean, Legarda ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[13]

Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da izarbeibarrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Orbaibarreko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Legarda eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %13,50k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 0,00 eta 2018n % 7,30k.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta eremu mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Legarda) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako Parlamentuan. Nafar Herriaren Batasuna ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, Nafarroako Alderdi Sozialistaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena.[14]

Jaiak

Ondasun nabarmenak

Ikus zerrenda: «Legardako kultura ondasunak»

Irudiak

Oharrak

  1. /leɣ̞áɾð̞a/ edo /léɣ̞aɾð̞à/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban edo zorrotza lehengoan eta kamutsa azkenean

Erreferentziak

  • Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1505-2.
  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. «Legarda - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  5. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1990). Heraldica municipal, merindad de Pamplona. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0276-7. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  6. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Gares» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  7. Garesko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  8. (Gaztelaniaz) «LEGARDA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  9. Nafarroako Entziklopedia Handia | LEGARDA. (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  10. «Adios» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  11. (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  12. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  13. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  14. Euskarakultur.com webguneko albistea.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.