Lee Trevino

Lee Buck Trevino (Dallas, Texas, Estatu Batuak, 1939ko abenduaren 1a) estatubatuar golf jokalaria da.

Lee Trevino

Bizitza
JaiotzaDallas, 1939ko abenduaren 1a (84 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jarduerakgolf-jokalaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputza

Jatorri mexikar estatubatuarrekoa, Trevinok (jatorrizko idazkera zuzena Trebiño da) oinarrizko eskolan bakarrik ikasi zuen eta geroago Ameriketako Estatu Batuetako Marinen Gorputzean aritu zen. Handik gutxira, hainbat lan egin zituen, besteak beste, El Pasoko (Texas) golf zelaietako laguntzaile profesionala. 1967an ustekabean bosgarren sailkatu zen AEBetako Irekian, hurrengo urtean irabaziko zuen txapelketan.

1971n AEBetako Irekia, Britainia Handiko Txapelketa Irekia [1] eta Kanadako Golf Irekia irabazi zituen lehen jokalaria izan zen urte berean. 1972ko British Open golf titulua eta 1974ko PGA Txapelketa ere irabazi zituen. Bere loria igaro eta gero, hainbat ebakuntza egin zizkioten bizkarrean, baina PGA txapelketa irabaztera itzuli zen 1984an.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.