Lee Strasberg
Lee Strasberg, Israel Lee Strassberg jaioa (Budzanów, Austriar Polonia, 1901eko azaroaren 17a - New York, 1982ko otsailaren 17a) estatubatuar antzezle, zuzendari eta antzerkiko irakaslea izan zen. Polonian jaio zen, familia judu batean, eta haiekin batera joan zen New Yorkera. Laster hasi zen antzezlanetan antzezten. 1923an New Yorken Konstantin Stanislavskiren antzerki taldearen lana ikusi ahal izan zuen eta American Laboratory Theatren ikasi zituen bere teknikak. 1931n Group Theatre eta "metodo" izeneko teknika sortu zituen New Yorken. 1947an zenbait kidek Actors Studio sortu zuten eta Strasberg zuzendari bihurtu zen 1951n. Aktore ugariren irakasle izan zen: Anne Bancroft, Dustin Hoffman, Montgomery Clift, James Dean, Marilyn Monroe, Jane Fonda, Paul Newman, Ellen Burstyn, Al Pacino, Robert De Niro, Geraldine Page, Eli Wallach...
Lee Strasberg | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Budaniv (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | New York, 1982ko otsailaren 17a (80 urte) |
Hobiratze lekua | Westchester Hills Cemetery (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Paula Strasberg 1966) Anna Strasberg (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Maria Ouspenskaya Ryszard Bolesławski |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, errealizadorea eta irakaslea |
Jasotako sariak | ikusi
|
methodactingstrasberg.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Filmografia
- Parnell (1937)
- China Venture (1953)
- The Godfather Part II (1974)
- The Cassandra Crossing (1976)
- ...And Justice for All. (1979)
- Boardwalk (1979)
- Going in Style (1979)