Lee Iacocca
Lee Iacocca (Allentown, Pennsylvania, 1924ko urriaren 15a - Bel Air, Los Angeles, Kalifornia, 2019ko uztailaren 2a) estatubatuar enpresaburua izan zen.
Lee Iacocca | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1979 - 1992
1978 - 1992
1978 - 1992
1970 - 1978 | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Lido Anthony Iacocca | ||||||||
Jaiotza | Allentown, 1924ko urriaren 15a | ||||||||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||||||||
Heriotza | Bel Air, 2019ko uztailaren 2a (94 urte) | ||||||||
Heriotza modua | : Parkinsonen gaixotasuna | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Princetongo Unibertsitatea Lehigh University (en) : Ingeniaritza industrial William Allen High School (en) | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | ekintzailea, autobiografialaria, eguneroko-idazlea, managerra eta enpresa exekutiboa | ||||||||
Enplegatzailea(k) | Ford Motor Company (1946ko abuztua - 1978) Q12306354 (1978 - 1992) | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa | ||||||||
leeiacocca.com | |||||||||
Ingeniaritza industriala ikasi zuen Princetonen. 1946an, ingeniari gisa hasi zen lanean Ford Motor konpainian, eta, lan batzuetan eta besteetan aritu ondoren, 1960an enpresaren lehendakariorde eta zuzendari nagusi egin zuten. 1964an, Mustang modeloa kaleratu zuen, eta izugarrizko arrakasta izan zuen. 1970ean, Ford enpresaren lehendakari izendatu zuten. 1978an, kargutik kendu zuten, Henry Ford II.arekin zituen desadostasunen ondorioz. Orduan, Chrysler Corporationen lehendakari eta zuzendari exekutibo izendatu zuten. Enpresa oso egoera larrian zegoen, baina Iacoccak gobernuaren laguntza lortu zuen, eta aurrera atera zuen. 1984an diseinatu zuen monobolumena Estatu Batuetan inoiz gehien saldu den ibilgailua izan da.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lee Iacocca |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.