Lee Harvey Oswald
Lee Harvey Oswald (New Orleans, Louisiana, 1939ko urriaren 18a - Dallas, 1963ko azaroaren 24a) estatubatuar marinea izan zen. Ofizialki, 1963ko azaroaren 22an John F. Kennedy hil zuela onartzen da.
Lee Harvey Oswald | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New Orleans, 1939ko urriaren 18a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Parkland Memorial Hospital (en) , 1963ko azaroaren 24a (24 urte) |
Hobiratze lekua | Shannon Rose Hill Memorial Park (en) |
Heriotza modua | giza hilketa: bala zauria |
Hiltzailea | Jack Ruby |
Familia | |
Aita | Robert Edward Lee Oswald |
Ama | Marguerite Oswald |
Ezkontidea(k) | Marina Oswald Porter (en) (1961eko apirilaren 30a - 1963ko azaroaren 24a) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Warren Easton High School (en) Arlington Heights High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa errusiera |
Irakaslea(k) | Stanislav Xuxkevitx |
Jarduerak | |
Jarduerak | langilea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Horizont (en) (1959 - 1962ko maiatza) |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputza |
Hamazazpi urterekin marineekin bat egin zuen. 1956an Sobietar Batasunera desertatu eta errusiar emakume batekin ezkondu zen. 1962an Estatu Batuetara itzuli zen bere familia berriarekin eta Dallasen kokatu ziren. 1963ko azaroaren 22an John F. Kennedy presidentea hil bide zuen Dallasen. Handik gutxira, J. D. Tippett polizia hil zuen eta egun horretan bertan atxilotu zuten. Bi egun geroago, Jack Rubyk hil zuen Dallasko polizia-etxean.
Nikolái Leónov KGBko agente sartu zen 1958an, eta Mexikoko enbaxadan lan egiten zuen; hor elkartu zen, hain zuen, Oswaldekin Kennedyren hilketa baino hilabete lehenago. Leónoven arabera, harekin hitzordua izan zuenean, Oswald "pertsona ahul eta gaixotia" zen, eta dardarti zebilen. Oswald irmo sinetsita zegoen jazartzen zutela eta, horregatik, pistola zeraman. Leónovek ezinezkotzat jo du elkarrizketetan hark Kennedy hil ahal izatea.[1]
Kanpo estekak
Artikulu hau Louisianako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- (Gaztelaniaz) Exsubdirector del KGB: "Me reuní con Oswald antes del asesinato de Kennedy" | La República EC. 2017-10-29 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).