Lee-Ann Curren

Lee-Ann Curren (Biarritz, 1989ko irailaren 23a) emakumezko surflari lapurtarra da.

Lee-Ann Curren
Bizitza
JaiotzaBiarritz, 1989ko irailaren 23a (34 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Familia
AitaTom Curren
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraksurflaria eta abeslaria
Pisua61 kilogramo
Altuera168 zentimetro
leeanncurren.blogspot.fr

Bizilekua Angelun du eta Tom Curren 3 aldiz WCT edo munduko txapelketa irabazi duenaren alaba da. "Lotia" ezizenez ezaguna da.

Biografia

10 urterekin surfean hasi zen. 3 urtez Europako ASPn lehian aritu zen; 2007ko txapelketa irabazi zuen. 2008an WQSko bere bigarren urtea izango da eta Junior mailan segitu zuen.

2009an WQSko 7. geratuta lekua irabazi du 2010eko ASP World Tourrerako, maila gorenean aritzeko alegia. Bere aitak hori lortu zuela 28 urte pasatu dira.

Surf mundutik at, Betty The Shark taldeko abeslaria da.

Palmaresa

  • 2009 : Europako ASPko txapelduna Justine Dupontekin berdinduta.
  • 2007 : Europako ASPko txapelduna.
  • 2006: 5.a Billabong World Championship Juniorrean Narabeenen (Australia).

2008ko helburuak

  • Top 5ean egotea Junior World Tourrean.
  • WQS probetan parte hartzea.

2008

Amaierako sailkapena:

  • Europako ASP: 6.a WQS eta 2.a Junior mailan.

Behin-behineko sailkapena:

  • ASP World: 20.a WQSn (5240 puntu).
  • 25.a Phillips Islanden (Australia) (WQS 6 izar: 875 puntu).
  • 17.a Soldier Beachen (Australia) (WQS 4 izar: 600 puntu).
  • 25.a Merewetherren (Australia) (WQS 6 izar: 875 puntu).
  • 25.a Margaret Riverren (Australia) (WQS 5 izar: 700 puntu).

2007

  • 1.a BPI Cascais Girls Pro-n (Portugal) (WQS izar bat).
  • 1.a Kana Miss Cup-ean Angelun (WQS izar bat).
  • 5.a Movie Star Pantín Classic-ean Pantimen (Galizia) (WQS 3 izar).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.