Ledicia Costas
Ledicia Costas Álvarez (Vigo, Galizia, 1979ko irailaren 19) idazle galiziarra da. 2014an Haur Literaturako Merlin Saria jaso zuen Escarlatina a cociñeira defunta liburuarekin eta 2015ean Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala eskuratu zuen liburu berarekin. Urte hartan, Lazarillo Literatur Sorkuntza Saria ere irabazi zuen Jules Verne e a vida secreta das Femmes Plante lanarekin.
Ledicia Costas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vigo, 1979ko irailaren 19a (44 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Vigoko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | galiziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Lantokia(k) | Galizia |
Jasotako sariak | |
lediciacostas.com | |
Bizitza
Oso gazte zela hasi zen literaturan, bere lehen nobelak nerabezaroan idatzi baitzituen. Zinemagintzako eta ikus-entzunezko gidoilari lanetan ibili da. Hainbat dokumentaletan hartu du parte eta A miña vida é unha caixa de zapatos film laburra zuzentzeaz gain, bertako protagonista ere bada. [1] Zeregin horiek hainbat errezitaldirekin, literatur sorkuntzarekin eta abokatutza lanekin uztartzen ditu. Galiziako Haur eta Gazte Literaturako Criaturas aldizkari digitalaren koordinatzaileetako bat da. [2]
Sariak
- Concello de Marín poesia saria. (2005)
- Ohorezko aipamena GZ Crea sarian, Aparición de triste lanagatik. (2006)
- Vigoko Unibertsitateko poesia lehiaketako lehen saria. (2007)
- Vigoko Unibertsitateko ipuin lehiaketako lehen saria. (2010)
- Modesto R. Figueiredo Sariko Accesita, Frío azul lanagatik (2011).
- Galiziako Editoreen Elkartearen Ánxel Casal Saria 2012ko Haur eta Gazte Literaturako libururik onenari, O corazón de Xúpiter lanagatik. (2012)
- Miguel González Garcés Sariko Accesita, Satén lanagatik. (2012)
- AELG Saria Haur eta Gazte Literaturako lanik onenari, O corazón de Xúpiter lanagatik.
- Martín Sarmiento Saria (DBHko 1. eta 2. mailakoa), Mortos de ningures lanagatik, Pere Tobaruelarekin batera. (2013)
- Haur Literaturako XXIX Merlín Saria, Escarlatina. A cociñeira defunta lanagatik. (2014)
- Fervenzas Literarias Saria Haur Literaturako libururik onenari, Escarlatina. A cociñeira defunta lanagatik. (2014)
- Premio Xosé Neira Vilas da Asociación Galega de Editores ao mellor libro infantil e xuvenil de 2014, por Escarlatina, A cociñeira defunta.
- Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala, Escarlatina, a cociñeira defunta lanagatik. (2015)
- Lazarillo Literatur Sorkuntza Saria, Jules Verne e a vida secreta das Femmes Plante lanagatik. (2015)
- Fervenzas Literarias saria urteko egileari. (2015)
Lanak
Haur eta Gazte Literatura
- Unha estrela no vento. (2000)
- O corazón de Xúpiter. (2012)
- Xardín de inverno. (2012)
- Recinto Gris. (2014)
- Escarlatina, A cociñeira defunta. (2014)
- Inmundicia e Roñoso. (2015)
- Esmeraldina, a pequena defunta. (2016)
Narratiba
- Un animal chamado néboa. (2015).
Erreferentziak
- Asociación de escritoras/escritores en lingua galega. (Noiz kontsultatua: 2016-04-14).
- «www.criaturas.gal» Criaturas (Noiz kontsultatua: 2016-04-14).