Ledeako erromatar villa
Ledeako erromatar villa Nafarroako Ledea herrian dagoen aztarnategi erromatarra da. Kristo ondorengo bigarren mendeko erromatar villa aberats bat zen.
Ledeako erromatar villa | |
---|---|
Villaren panoramika. | |
Datuak | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Ledea |
Koordenatuak | 42°37′20″N 1°18′14″W |
Historia | |
Garaia | II. mendean, IV. mendean |
Kultura | Erromatarrak |
Indusketa | |
Bisitagarria | Bai |
Historia
Antza denez, erromatarrak K. ondorengo I. mendean baskoien lurralde honetara heldu ziren. Klima eta lurra egokia zirela eta, laster Irunberriko arroilaren inguruan jendegune bat sortu zuten. Hemen aurkitu duten villaren aztarnak Behe Erromatar Inperiokoak dira eta, aztarnek erakusten dutenez, bi garaietan erabili izan zen. Lehen momentua II. mendean sortu zen. Badira sute handi baten eta biolentziaren aztarnak eta, horren arabera, lehenengo okupazioa horrela bukatu zela pentsa daiteke. Berriro ere berreraikia, IV. mendean bere funtzionamendu handiena ezagutu zuen.
Ezaugarriak
IV. mendean, une gorena ezagutu zuenean, hektarea bateko azalera izan zuen. Villak, erdian, peristilo edo erdiko patioa izan zuen; inguruan gelak eta beste dependentziak antolatu ziren, guztiak 50 baino gehiago izanik. Landa-etxea izanik, neurri handi batean buruaskitasuna zen eta horretako urmaela, dolarea, termak eta olio errota zituen. Villan landare mota asko landatzen ziren: zerealak, olibak, mahastiak. Ogia, ardoa eta olioa ekoizten zen eta abereak zituzten.
Gelek zoladura bereziak zituzten, mosaikoak alegia. Aurkitutako lanak Iruñeko Nafarroako Museoan ikus daitezke.[1]
Iruditegia
- Villa atzean arroila ikusten da.
- Putzua.
- Dependentzia ugari zituen villak.
- Aztarnategian informazio panelak daude.
Erreferentziak
Kanpo loturak
- Informazio turistikoa.
- (Gaztelaniaz):Maria Angeles Mezquirizek idatzitako Erromatar villaren mosaikoen ikerketa.
- (Gaztelaniaz):Bideoa Youtuben.
- (Gaztelaniaz):Aranzadi elkarteaten txostena.