Leda Valladares
Leda Nery Valladares (Tucumán, Argentina, 1919ko abenduaren 21a - Buenos Aires, 2012ko uztailaren 13a) argentinar abeslaria, kantautorea, literatura idazlea, poeta, musikologoa eta folklorologoa izan zen.[1]
Leda Valladares | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Leda Nery Valladares Frías |
Jaiotza | San Miguel de Tucumán, 1919ko abenduaren 21a |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Buenos Aires, 2012ko uztailaren 13a (92 urte) |
Heriotza modua | : Alzheimerra |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | National University of Tucumán (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, musikaria, etnografoa eta folklorista |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Leda y María (en) |
Izengoitia(k) | Ann Kay |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Biografia
Leda Valladares Tucumánen jaio zen 1919an. Bere aita tukumaniarra izan zen, bere ama, Felix Friasen birbiloba, "Patricia" santiagueña bat zen. Nerabezaroa, blues, jazz eta bere aitak entzuten zuen musika klasikoaren artean igaro zuen.
Tucumán-eko Unibertsitate Nazionalean filosofia irakasle titulua lortu zuen eta gero Hezkuntza Zientzietan ere lizentziatu zen.
Hogei urte bete baino lehen, bere lehen musika taldea osatu zuen, lagun batzuekin: FIJOS (Folklorikoa, Intuitiboa, Jazz, Jatorrizkoa eta Surrealista). Ann Key pseudonimoarekin, jazz abesten hasi zen. Baina garai hartan, musika ia jolas bat zen, eta Ledak, ingelesez abesten zuela kontatzen du fonetikagatik (Argentinako folklore musikarekiko bere pasio murriztezina gora-behera, bere bizitza osoan zehar jazzarekiko pasio handia mantendu zuen, hamalau urte zituenetik musika honen zale amorratua izanik).[2]
Baguala
21 urterekin baguala aurkitu zuen eta hortik aurrera eten gabe ekin zion Argentinako ibar eta mendietako abesti anonimo hori berreskuratzeari.[3]
Han, melodia horiek grabatu eta Argentinako Mapa Musikala egiteko erabakia hartu du.[4] «Nire grabagailu xumearekin, folklorea jaso nuen Ekuadortik Santiago del Esteroraino. Eta horrela, pazientzia handiz, herrialdeko mapa musikala berreraikitzen joan nintzen, eta kalezulo, arrantxo, haran, haustura edo kortetako kantu horiek erauzten ». Honela deskribatu zuen bere burua:
« |
Ez naiz kantatzen duen ikertzaile bat, ikertzen duen kantari bat baizik |
» |
1950eko hamarkadaren hasieran Frantzianra joan zen bizitzera, Parisera.1952an, María Elena Walsh ezagutu zuen eta Leda y María duo folklorikoa osatu zuten.
[5] Europako hainbat lekutan aritu ziren kantuan.1956an, biak euren herrialdera itzuli ziren, Argentinan 1960an birak egin eta diskoak grabatu zituzten, horien artean, Canciones del tiempo de María Castaña izenekoa (antzinako kantu folkloriko espainiarren bilduma).
1960an aurkeztu ziren Necochean Haurraren Mundu Berriko Jardunaldietan,"Canciones para mirar" "Begiratzeko abestiak" kantatuz.
60ko hamarkadan, Arteen Funts Nazionalaren beka bat lortu zuen bere ikasketa dokumentalak jarraitzeko, eta, horrela, grabatzaile xume batekin, Teresita Cruz, Marta Córdoba de Terán, Pepita Córdoba de Ramos Padilla edota Gallo Cruz bezalako koplarien ahotsa, musika eta kantu tradizionala bildu zituen.
1970eko hamarkadan, musikari gazteen eta landa-kantarien arteko zubiak eraikitzen hasi zen, eta gero eszenatokiak partekatu eta diskoak grabatu zituen Argentinako rock nazionaleko musikariekin.
Ondoren Afrikako, Amerikako eta Asiako musika etnikoen ikerketara dedikatu zen.
Olga Orozco poeta, Guillermo Magrassi antropologoa eta Adolfo Ábalos, Enrique Villegas, Ariel Ramirez eta Margot Loyola, bere neba Hugo eta Rolando bidez izan zituen lagun.
- 1984an eta 1994an Konex saria merezimenduen diploma lortu zuen.
Erretiroa
1999an jarduera artistikotik erretiroa hartu zuen eta ospitaleratu egin zen Alzheimer gaixotasuna zela medio, endekapenezko memoria galtzean oinarritutako gaixotasuna, halere kazetaritzako artikulu batzuetan agertu zen
90 urte betetzean, Miriam Garcia 20 bat kideko konpartsa baten buru izan zela, agurtzera eta kantatzera hurbildu zitzaion.
2005ean Konex sarien aipamen berezia jaso zuen Argentinako kulturari egindako ekarpenagatik.
Heriotza
Leda Valladares 2012ko uztailaren 13an zendu zen, 92 urte zituela.[6]
Diskografia
Leda Valladaresek, bere aldetik, 1960 eta 1974 artean hainbat disko dokumental egin eta argitaratu zituen: Mapa musical argentino izenez ezagunak. Egile osoa duten lan diskografikoak ere egin ditu, besteak beste:
- Canticuento -haurrentzako musika- (1968)
- Igual rumbo - Margot Loyolarekin- (1985)
- Folklore de rancho y rascacielos -Anastasio Quirogarekin- (1972)
- El reñidero - Sergio De Ceccoren antzerkirako musika-;
- Grito en el cielo (1989),
- Grito en el cielo II (1990) y
- La Cocinerita (1992).
Bere lanagaik Leda Valladares UNESCO erakundeko ohorezko kidea izan zen.
María Elena Walsh-ekin (Leda eta María)
- 1954: Chants d’Argentine (Le Chant du Monde LDY-M-4021).
- 1955: Sous le ciel de l’Argentine [Bajo los cielos de la Argentina] (London International FS 123619/WB 9113).
- 1957: Entre valles y quebradas, vol. 1 (Disc Jockey Estrellas 10071).
- 1957: Entre valles y quebradas, vol. 2 (Disc Jockey LD 15052).
- 1958: Canciones del tiempo de Maricastaña (Disc Jockey 77076).
- 1959: Leda y María cantan villancicos (EP) (Disc Jockey TD 1007).
- 1960: Canciones de Tutú Marambá (EP) (Disco Plin s/n)
- 1962: Canciones para mirar (Disco Plin 102).
- 1962: Doña Disparate y Bambuco (EP) (Disco Plin 103).
- 1963: Navidad para los chicos (EP) (con Roberto Aulés) (Abril Fonorama Bolsillitos 502).
Filmografia
Interpretatzailea:
- 1976:El canto cuenta su historia.
Musika:
- 1969: Medardo Pantoja ( Jorge Preloranek zuzendutako film laburra).
- 1965: Cerro Coloradoko piktografiak (film laburra).
Musika aholkuak:
- 1967: Hermógenes Cayo (Imaginero), Jorge Preloran (1933-2009) film dokumentala.
- 1985: Ushuaia-tik La Quiaca estudioko kantaria, León Gieco kantagile argentinarraren eskutik, Gustavo Santaolalla musikari eta ekoizlearekin lankidetzan.
Erreferentziak
- Orquera, Fabiola. (2017). «Leda Valladares, poeta: misticismo existencial en un campo literario de provincia» Acta Poética 38 (2): 101–122. ISSN 0185-3082. (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
- «CANCIONES ESCRITAS POR LEDA VALLADARES» CANCIONEROS.COM (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
- (Gaztelaniaz) Clarín.com. «Leda Valladares en las entrañas de América» www.clarin.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
- (Gaztelaniaz) Www.teinteresa.es, -. «Muere a los 92 años poetisa y cantante argentina Leda Valladares» www.teinteresa.es (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
- (Gaztelaniaz) lainformacion.com. (2012-07-13). «Murió la cantante Leda Valladares, pareja artística de María Elena Walsh» La Información (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
- (Gaztelaniaz) «Murió Leda Valladares» www.lanacion.com.ar 2012-07-13 (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).