Leccinum duriusculum
Leccinum duriusculum Boletaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kalitate oneko jangarria da, baina ez da iristen Leccinum quercinum delakoaren kalitatera.
Leccinum duriusculum | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Boletaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Leccinum | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Leccinum duriusculum Singer, 1947 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
Kapela: 8 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, subglobosoa gaztetan, gero ganbila, nahiko erregularra, arre ilun kolorekoa edo arre-marroi kolorekoa tonu gorrixkekin. Azala bereizgarria du, feltroduna, lehorra, denbora hezearekin lubrifikatua.
Tutuak: Luzeak, Itsatsiak, grisaxkak.
Poroak: Oso txikiak, biribilak, zuriak, gero gris-horixkak.
Hanka: 12 eta 14 cm bitarteko luzerakoa eta 4 cm-ko lodierakoa, trinkoa, goialdean mehetua, erdialdean lodixeagoa, sustrai antzeko batekin, Lurperatu samarra, zuri-grisaxka kolorekoa, sare luzangaz nabarmen apaindua.
Haragia: Lodia, gogorra, zuria, airearekin kontaktuan arrosa bilakatzen da, gero grisa eta bukaeran beltzaxka, zapore eta usain atseginekin, gaztetan sarkorra.[2]
Etimologia: Leccinum hitza latinetik dator, arte azpian hazten, esan nahi du. Duriusculum epitetoa ere latinetik dator, txikia eta gogorra esan nahi du. Karpoforoaren formagatik.
Jangarritasuna
Jangarri ona.[3]
Nahasketa arriskua
Kapelaren kolore uniforme arre-gorrixkak, oinaren sare hain nabarmenak eta oin sendoak nahastezina egiten dute. Hala ere bada Leccinum quercinum, kapela gorrixkagoarekin, gainazala tomentu fin-fin batekin eta haragi trinkoagoarekin, jateko hobea da, eta haritzen azpian ateratzen da.
Sasoia eta lekua
Udazkenean, zurzuri eta urkien azpian.[4]
Banaketa eremua
Europa, Errusia, Kazakhstan.
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 82 or. ISBN 84-404-0530-8..
- (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 386 or. ISBN 84-505-1806-7..
- (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 40 or. ISBN 84-282-0865-4..