Lecanoromycetes

Lecanoromycetes Ascomycota dibisioko onddo mota bat da[1]. Klaseak 13.500 espezie inguru ditu eta, beraz, onddo motarik ugariena da. Espezieak likenak sortzen dituzten onddoak dira[2].

Lecanoromycetes
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
AzpierreinuaDikarya
Klasea Lecanoromycetes
O. E. Eriksson & K. Winka

Deskribapena

Espezie gehienek gorputz emankor gisa osatzen dituzte apotezioak. Espora zakuak, orokorrean, egitura konplexukoak dira, baina Caliciaceae, Porinaceae eta Coenogoniaceae familietan egitura ezberdina dute. Espora-poltsa batzuek 100 espora baino gehiago dituzte, baina zenbaki hori klasearen araberakoa da. Familia batzuk, Porinaceae eta Thelenellaceae kasu, peritezioak ere osatzen dituzte gorputz emankor bezala.

Parafisiak sinpleak edo adarkatuak dira, eta, askotan, goiko aldean puztu egiten dira. Himenioa, askotan, gelatinosoa da. Anamorfoak dira eta, horregatik, ugalketa asexuala da.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Hibbett, David S.; Binder, Manfred; Bischoff, Joseph F.; Blackwell, Meredith; Cannon, Paul F.; Eriksson, Ove E.; Huhndorf, Sabine; James, Timothy et al.. (2007-05-01). «A higher-level phylogenetic classification of the Fungi» Mycological Research 111 (5): 509–547.  doi:10.1016/j.mycres.2007.03.004. ISSN 0953-7562. (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).
  2. Miadlikowska, Jolanta; Kauff, Frank; Hofstetter, Valérie; Fraker, Emily; Grube, Martin; Hafellner, Josef; Reeb, Valérie; Hodkinson, Brendan P. et al.. (2006-11-01). «New insights into classification and evolution of the Lecanoromycetes (Pezizomycotina, Ascomycota) from phylogenetic analyses of three ribosomal RNA- and two protein-coding genes» Mycologia 98 (6): 1088–1103.  doi:10.1080/15572536.2006.11832636. ISSN 0027-5514. (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.