Lebitazio magnetiko

Lebitazio magnetikoa, ingelesezko Maglev akronimoarekin ere ezaguna, objektu bat eremu magnetiko baten eraginez bakarrik mantentzen duen metodoa da. Beste era batera esanda, presio magnetikoak grabitatearen aurka egiten du. Esan beharra dago edozein objektu lebitatu daitekeela, eremu magnetikoa nahiko indartsua den bitartean. [1]

Lebitazio magnetikoaren erakustaldia.

Earnshaw-en teoremak frogatzen du ferromagnetismo estatikoa bakarrik erabiliz ezinezkoa dela objektu bat grabitatearen aurka egonkor lebitatzea, baina material diamagnetikoak, serbomekanismoak edo supereroaleak erabiltzeak posible egiten du lebitazio hori.

Lebitazio magnetikoaren aplikazio ohikoenak Maglev trenak, errodamendu magnetikoak eta erakusteko produktuen lebitazioa dira. Etorkizunean, eta fusio nuklearra kontrolatzea lortzen badugu, lebitazio magnetikoaren beste erabilera bat plasmaren lebitazioa izan daiteke. Hori izango litzateke posible den modu bakarra, fenomeno hori gertatzen den milioika gradutan edozein edukiontzi urtuko luketelako.

Erreferentziak

  1. K. H. Lundberg, K. A. Lilienkamp and G. Marsden, “Low-Cost Magnetic Levitation Project Kits”, IEEE Control Systems Magazine, Octobre 2004, pp. 65 - 69.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.