Lebedyngo gudua

Lebedyngo gudua 2022ko otsailaren 26an Lebedyn hirianSumy Oblastean– hasitako liskar-sorta bat izan zen, 2022ko Errusiako Ukrainaren inbasioaren parte den ipar-ekialdeko Ukrainako erasoaldiaren testuinguruan gertatutakoa eta Lebedyn hiriaren hiri-kontrola helburu zuena.

Lebedyngo gudua
Ukrainako inbasioa (2022)
Lebedyngo udaletxe-ohia, 2013ko irudi batetan.
Data2022ko otsailak 26apirilak 4
LekuaLebedyn, Sumy Oblasta (Ukraina)
Koordenatuak50°34′59″N 34°28′56″E
EgoeraUkrainak irabazi
Gudulariak
 Errusia

 Ukraina

Indarra
Errusiako Indar Armatuak Ukrainako Indar Armatuak
Galerak
ezjakina ezjakina
Gutxienez, 9 zibil hil

Denbora-lerroa

2022ko otsailak 26–27

Otsailaren 26ko arratsaldean, ukrainar indarrek Errusiako Indarrak hiriaren kanpoaldean mantendu zituzten; ustez, errusiarrek galera handiak izan omen zituzten egun hartan. Gaueko 22:45etan, borroka bat hasi zen inguruko Kamiane hirian.[2] Aurreko eguneko borroken ondorioz, bost soldadu eraman zituzten Lebedyngo ospitaleetara otsailaren 27ko goizean; Batiutenko kalean eta inguruetan zauritutakoak, ia guztiak. Bestalde, Larrialdietako Arreta eta Hondamendien Medikuntzako Eskualdeko Zentroaren arabera, ez zen zauritu zibilik iritsi.[3] Otsailaren 27ko gaualdean, Kapustyntsin jaiotako 37 urteko Olexandr Smilian izeneko zibila hil zen guduan.[4]

2022ko otsailak 28

Arratsaldean, Errusiaren ibilgailu militarren zutabe bat Trostianetsera joan zen, Lebedynen noranzkotik zetorrena. 18:00ak aldera, Ukrainako tropek Kulytxka hirian kokaturiko errusiar base militar bat suntsitu omen zuten, Lebedyn inguruan, Bayraktar TB2 motako drone batekin. Erasoan, 96 tanke, 20 Grad motako kohete jaurtigailu anitzeko sistema eta zortzi kamioi suntsitu omen zituzten. Hala ere, erasogune inguruan ez zegoen zibilik.[5][6] Hala ere, inguruko Xtepivka aldirian, bertako gizon bat hil zen minaturiko ibilgailu militar abandonatu batean sartu nahian.[7]

2022ko martxoak 1–3

Martxoaren 1 eta 2ko gauetan, Ukrainako Indarrek Errusiaren 100 ibilgailu militar inguru suntsitu zituztela esan zuten; batez ere tankeak eta soldaduen garraio blindatuak (APC), Lebedyn ondoko Bixkyn herrian.[8]

Martxoaren 3ko arratsaldean, Ukrainaren 93. Brigada Mekanizatu Independenteak Errusiako tropak neutralizatu zituen Lebedyn Barrutiko Moskovsky Bobryken,[9] non T-72B3 eta T-80U motatako tankeak zein hainbat APC desgaitu egin zituzten. Herrian zeuden bitartean, errusiarrek bertako dendak eta etxe partikularrak arpilatu zituzten, bai eta eta herri-alkatearen autoa erre zuten.[10]

Martxoaren 3ko gaueko 21:00ak aldera, Errusiar tropek Sumy hiriko zein Sumy Oblasteko beste toki batzuk bonbardatzen hasi ziren; bereziki, Nedryhailiv, Boromlia, Bezdryk eta Lebedyn.[10][11][12]

2022ko martxoak 4–7

Lebedynen argindarra erabat moztu zen martxoaren 4 zein 5ean. Martxoaren 5ean, goizeko 07:00etan, zibilek aire-erasoaren alarma entzun zuten hirian, errusiarrak hiria bonbardatzen hasi zirenean.[12] Bonbardaketen ondorioz, solairu anitzeko eraikinetako leihoak puskatu ziren. Gainera, artilleria-erasoek egun osoa iraun zuten ere.[9] Denetara,azpiestazio elektriko bat, Lebedyngo okindegia eta gasolindegi bat ere suntsitu ziren errusiar bonbadaketetan.[13]

Martxoaren 5eko arratsalderako, errusiarrek zibilak harrapatu zituztela adierazi zen, autoz landa zeharkatzen zutenenean. Dmytro Zhyvytsky-k, Administrazio Militarreko Buruak, adierazi zuen jendeak ezin zuela Lebedyn, Sumy, Okhtyrka eta Trostianets hirietatik atera, "errusiako tropek ukrainar baketsuen autoak lapurtzen eta, noizean behin, horien kontra tiro egiten zutelako".

Martxoaren 5eko arratsaldean oraindik, Errusiaren tanke-zutabe bat iritsi zen Lebedynera, bidean Trostianets ondoan dagoen Stanove herria okupatu eta gero. Ondorioz, hiriaren kale nagusia zein albo-kaleetako patio guztietan tankeak jartzen zituzten. Administrazio Militarreko Buruaren arabera, errusiarrek jendeari mugikorrak kendu zizkioten. Gainera, errusiarrak etxeetan sartu ziren janaria eta bainatzeko eskatzen zuten. Horrela, ia egun osoan zehar giza-ezkutu batekin babesten ari ziren.[14]

Administrazio Militarraren arabera, Errusiako artilleria-erasoek eta martxoaren 6ko aire-erasoek Lebedyneko biztanle asko argindarrik gabe utzi zituzten. Egun hartan ere, Fiskaltzak ikerketa bat abiatu zuen Errusiaren hegazkin militarren erasoek Lebedyngo okindegia suntsitzeagatik.

Martxoaren 7an, partzialki berrezarri zen elektrizitate-horniduraLebedynen.[15]

2022ko martxoak 8–9

Martxoaren 8tik 9rako gauean, Errusiako Aireko Indarrek Lebedyn eraso zuten, erasoetan Xevtxenka kaleko bi etxe hondatuz. Ondorioz, bost pertsona –horien artean bi ume– hondakinetatik atera behar izan zituzten. Gau hartan, Estatuko Suhiltzaile eta Salbamenduko 5. Brigadako agenteak martxoaren 9ko gaueko 01:45etik aurrera lanean aritu ziren bertan.[14]

2022ko martxoak 10-11

Martxoaren 10ean, Lebedyn Barrutiko Vorozhba herria okupatu zuten Errusiako Indarrek. Dmytro Zhyvytsky-ren arabera, Administrazio Militarreko Burua, errusiar soldaduek jendea kalera eraman, lapurtu, arpilatu eta bertako etxeei su eman zieten. Errusiarrek, gainera, jendea ezkutuan zeuden upategietatik atera zituzten ere. "Bertako [zibilekin] babesten ari dira Bayraktaren [erasoen] aurrean", esan zuen Zhyvytskyik.[9]

Martxoaren 11ko gauean, Errusiako tropek etxeak bonbardatu zituzten Kerdylivstxynan; ondorioz, bertako bi biztanle hil zituzten: Vasyl Masliuk eta Valerii Sukhanov.[14]

2022ko martxoak 12-13

Ebakuaziorako "korridore berdeak" Sumy Oblastean funtzionatu zuten martxoaren 12an. Korridore horiek erabilita, jendea Sumy, Trostianets, Konotop, Lebedyn, Velyka Pysarivka eta Krasnopilliatik Romnyra eta, bertatik, Poltavaraino joan zitekeen. Dmytro Zhyvytsky-ren arabera, azkenean, errusiarrekin Lebedyni buruzko akordioa lortzea lortu zuten, momentu horretan ez zuena ez elektrizitaterik ez komunikaziorik. Goizeko 09:00etan, garraio pribatuek eta autobusek osaturiko zutabe bat elkartu zen Lebedyngo udaletxearen aurrean. Ibilbidea Lebedynen hasi zen, Xtepivka, Nedryhailiv, Korovyntsi, Romny, Andrijaxivka, Lokhvytsia, Lubny eta Poltavaraino. Orotara, 83 zibil barne zituen 28 ibilgailu eta lau autobus beste 52 zibilekin irten ziren Lebedyndik.[16][17]

Martxoaren 13rako, Sumy Oblasteko 22,500 zibilek ez zuten elektrizitaterik. Administrazio Militarraren arabera, Okhtyrka, Trostianets, Lebedyn eta Sumyko linea elektrikoak kalteturik zeuden bonbardaketen ondorioz.[18]

2022ko apirila

Apirilaren 4an, Zhyvytsky Gobernadoreak adierazi zuen tropa errusiarrek jada ez zutela hiri edo herririk okupatzen Sumy Oblastean, eta soldadu gehienak erretiratu egin zirela. Zhyvytskyren arabera, Ukrainako tropak lanean ari ziren gainerako unitateak kanporatzeko.[19] Lau egunen ostean, apirilaren 8an, tropa errusiar guztiek Sumy eskualdetik alde egin zutela adierazi zuen.[20]

Erreferentziak

  1. https://dip.org.ua/en/news-of-the-mfa-of-ukraine/russian-troops-withdraw-from-sumy-region-in-eastern-ukraine/
  2. (Ukraineraz) Христенко, Лілія. (2022-02-27). «Ворожа техніка через Сумщину продовжує курс на Київ. Тривають бої» Суспільне | Новини.
  3. (Ukraineraz) Скрипняк, Анна. (2022-02-27). «До Лебединської лікарні на Сумщині госпіталізували п'ятьох військових» Суспільне | Новини.
  4. (Ukraineraz) Марковська, Юлія. (2022-02-28). «У бою під Лебедином загинув військовий з Роменщини» Суспільне | Новини.
  5. (Ukraineraz) Суспільне. (2022-03-05). «В Охтирці продовжують розбирати завали обстріляної ТЕЦ» Суспільне | Новини.
  6. (Ukraineraz) Zaxid.net. «ЗСУ знищили на Сумщині базу росіян із 96 танків і 20 «Градів»» ZAXID.NET.
  7. (Ukraineraz) Суспільне. (2022-03-08). «21 людина загинула від авіаудару в Сумах - обласна прокуратура» Суспільне | Новини.
  8. (Ukraineraz) Суспільне. (2022-03-03). «Військове вторгнення Росії в Україну: що відбувається на Сумщині. ОНЛАЙН» Суспільне | Новини.
  9. (Ukraineraz) Суспільне. (2022-03-10). «Військове вторгнення Росії в Україну: події на Сумщині. Тиждень другий. Онлайн» Суспільне | Новини.
  10. (Ukraineraz) Суспільне. (2022-03-03). «Біля Московського Бобрику на Сумщині артилерія знищила танкову колону РФ» Суспільне | Новини.
  11. (Errusieraz) «"Територія пекла". Окупанти почали масове бомбардування Сумської області» РБК-Украина.
  12. (Ukraineraz) Суспільне. (2022-03-08). «Сумчани допомагають українським бійцям облаштовувати блокпости» Суспільне | Новини.
  13. (Ingelesez) «Casualties in battle near Sumy» Ukrayinska Pravda.
  14. (Ukraineraz) Суспільне. (2022-03-06). «Російські війська окупували Тростянець на Сумщині: що відбувається в місті» Суспільне | Новини.
  15. (Ukraineraz) Суспільне. (2022-03-10). «Військове вторгнення Росії в Україну: події на Сумщині. Тиждень другий. Онлайн» Суспільне | Новини.
  16. (Ukraineraz) Суспільне. (2022-03-20). «Закупи у Сумах: що можна придбати на ринках міста» Суспільне | Новини.
  17. (Ukraineraz) Суспільне. (2022-03-12). «Понад 10 тисяч людей поїхали з Сумщини «зеленим коридором» 12 березня» Суспільне | Новини.
  18. (Ukraineraz) Суспільне. (2022-03-16). «Військове вторгнення Росії : що відбувається на Сумщині. Тиждень третій. Онлайн» Суспільне | Новини.
  19. (Ingelesez) «Russian troops no longer hold any settlements in Ukraine's Sumy region, says governor» National Post 2022-04-04 (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  20. (Ingelesez) «Sumy region liberated from Russian troops» Ukrayinska Pravda (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.