Leasing

Leasinga (ingelesetik, leasing, «errentamendua») edo finantziazio errentamendua negozio juridiko bat da, zeinaren bitartez errentatzaileak, epe zehatz baterako eta modu atzeraezinean, hirugarren bati erositako ondasun erabilera lagatzen dion errentariari. Errentatzaileak gauza horren jabe izaten jarraitzen du.

Errentamendu hitzak erreferentzia egiten dio bi alderdien artean burutzen den kontratuari, zeinean, alderdietako batek beste alderdiari gauza, higigarri edo higiezin, baten erabilera eskualdatzen dio, diru kantitate baten truke. Finantzetakoa izateak kapitala trukatu egiten dela adierazten du.

Era horretan, beste alderdi horrek, errentariak, epekako interesak eta komisioa ere barneratzen duen errenta ordaindu beharko dio errentatzaileari, ezarritako epeak irauten duen bitartean. Epea igarota errentariak aukera izango du ondasuna itzultzeko, kontratua berritzeko errenta baxuago bategatik, edo objektuaren salerosketa gauzatzeko, gauzak duen salneurriari epeka ordaindutako kanona kenduz.

Hortaz, kontratuaren baldintzak beteta, errentariak ondasuna prezio baten truke eskuratzeko ahalmena izango du. Prezio edo kuota honi “hondakin” deritzo, izan ere, errentatzaileak ordaindutako jatorrizko prezioaren (baita interesen eta gastuen) eta  errentariak errentatzaileari ordaindutako kopuruaren arteko diferentziaren artean kalkulatzen da. Errentariak ondasuna eskuratzeko aukera hautatzen ez badu, errentatzaileari itzuli beharko dio ondasuna, salbu kontratua luzatzen bada.

Enpresentzat, finantziazio-errentamendua edo leasinga, finantzatzeko era edo modu berria da. Enpresak ondasun bat behar badu (kasu hauetan, makineria edo garraio- elementuak, batez ere) eta nahikoa finantziazio propioa ez badu, ondarea errentan har dezake, eta horretarako, finantziazio-errentamendu tresna erabili, hain zuzen.

Hitzarmen hau kontratu idatzi baten bidez zehazten da. Aldi berean, zerga-abantaila batzuk dauzka, besteak beste, salerosketaren BEZa ordaintzea (Leasing entitatearen kargura), eta Sozietateen gaineko Zergaren edo PFEZren (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga) zerga oinarria murriztea.

Bilakaera historikoa eta funtzio ekonomikoa

Bere jatorria K.a. 5.000 urtean kokatzen da sumertarren eskutik. Garai horretan lurren jabeak zirenak sistema honen bitartez, horien erabilera eskualdatzen zuten, lur horiek lantzeko eta hazteko zuten ezintasunarengatik. Beste aurrekari batzuk lurren errentamenduaren inguruko Hammurabi kodean aurki ditzakegu.

XX. mendean zehar, kontratuzko instituzio multzo bat, gehienak common law-ren jatorria izanik eta Ipar Amerikako testuinguruan perfekzionatuta, civil law edo tradizio kodifikatua duten herrialdeetara zabaldu ziren, zeintzuetan tipikotasun soziala lortuta eta zuzenbidearen kategoria tradizionaletan ikastea zaila izanik, horietako batzuk kontratu atipikoak kontsideratzen dira. Ezagunetarikoen eta gure inguruan eraginkortasun gehiago dutenen artean, honako hauek aipa daitezke: leasing, factoring, underwriting, franchising, know how, merchandising, swap, eta abar.

Testuinguru honen barruan leasing-ak espazio berezi bat irabazi du. Gaur egun, fenomeno ekonomiko singular batean datza, zeina bere garapena XIX. mendearen erdialdean kokatzen den trenbidearen hedapenarekin, Ingalaterran leasing-aren operazioak egiteko objektuarekin erantzukizun mugatuko lehenengo sozietateak sortu zirenean. Berdin- berdin gertatu zen Amerikako Estatu Batuetan.

1952. urtean, San Frantziskon, United States Leasing Corporation izeneko sozietate bat sortu zen, existitzen ziren finantziazio-teknika urriek, zeuden beharren aurrean eman ez zituzten erantzunak emateko.

“Leadership not ownership” (Buruzagitza ez jabetza) bezalako esloganak erabiltzen hasi ziren, zeinaren bitartez zabaldu nahi zen idea zen, garraioak, makinak eta industria- lokalak erabiltzen dituen enpresaburu batentzat, garrantzi gutxi izango du bere jabetzakoak izatea, bere xedapenera baldin baditu; edo “pay as you earn” (ordaindu irabazten duzunaren arabera) bezalako esloganak.

70 eta 80. hamarkadaren hasieran, leasing-a mundu osora zabaltzen da.

Izaera juridikoa

Kontratu atipikoa

Leasing-a kontratu atipikoa da, denboraren poderioz, zenbait legetan partzialki arautua izan dena. Alegia, kontratuak ez du gaur egun oinarrizko eraentza bat, beste kontratu tipikoekin gertatzen den bezala, baizik eta lege edo arau ezberdinek, duten objektuari begira, leasing horren arauketa berezia eta partziala jasotzen dute. Hortaz, ez da bideratzailea inolako kontratu tipikoetara, eta zehazki:

a)     Ez elkarrenganako- kontratuari. Izan ere, nahiz eta berariazko eta benetako finantziazio bat izan, itzultzeko obligazioa ez da ematen.

b)     Ez komodatu- kontratuari, kostubidezkoa izateagatik.

c)     Ez salerosketa- kontratuari, jabetzaren lekualdaketa ezagatik.

d)     Ez errentamendu- kontratuari, leasing-ean errentatzailea, errentamendu kontratuan ez bezala, beti jarduera profesionala burutzen duen sozietate bat delako.

Kontratu mistoa

Italiar doktrinak leasing-a kontratu misto bat dela kontsideratzen du, errentamendu eta errentatzailearen salmentako aldebakarreko promesaren bidez osatua.

Kontratu mistoa deritzo, subjektuen intentzio ekonomikoa berauei lotuta dagoelako eta egitura juridikoa, eskema tipikoarekiko diferentziak aurkezten dituelako.

Elementuak

1) SUBJEKTUAK: Leasing enpresa eta Bezeroa edo Erabiltzailea: Doktrinak baieztatzen duen moduan Leasing Kontratuak ALDERDI BIKO negozio juridikoak dira, ondorioz gauza fabrikatzen duen subjektua ez da negozio juridiko honen baitan sartzen. Hasiera batean, hirugarren figura hau ``hornitzaile´´ izendapean sartu zen subjektuak klasifikatzerako orduan, baina denboraren poderioz Leasing Kontratuen subjektuak modu klasikoago batean izendatzea erabaki zen (ERRENTATZAILE eta ERRENTARI).

a) Leasing Enpresa edo Errentatzailea: Normalean sozietate merkantil bat bezala sorturiko pertsona juridiko bat izaten da eta gauzaren erabilera ematen dio enpresa erabiltzaileari.

b) Erabiltzaile edo errentaria: Subjektu hau pertsona fisiko edo juridiko bat izan daiteke, ez dio axola; izan ere kontratuan bertan argi geratzen da erabiltzaile honen pertsonalitate eta ogibidea zein den. Guzaren erabileraren titularra da eta bere ekintza ekonomikoetarako erabiliko du kontratuan agertzen diren eskubideen jabe izango da.

2) OBJEKTUA: Gauza eta Prezioa: Erabiltzaileari ematen/uzten zaion gauza eta honi jartzen zioen prezioa, kontraprestazio edo ordain moduan.

a) Gauza: Leasing kontratuan eskaintzen den materiala da. Materiala edozein motatako ekipamendu bezala ulertu behar dugu. Kontratu mota honetan gauza materialaren deskripzioa, marka, modeloa eta makinariaren mota zehatza zehazten dira. Baina batez ere zehaztu beharrekoa da gauzaren xede edo betebeharreko helburua zein den; hau da, ondasun hau aktibitate profesional bat burutzeko erabiliko den gauza bat izan behar du, hau baita Leasing Kontratua ohiko alokairu kontratu batetik desberdintzen duen elementua.

b) Prezioa: Kontratuan zehazten den prezioa errentamendu osoarengandik hitzartutako kantitate totala bezala ulertua izan behar du. Total hau epeka ordaindu daiteke, kontratuan hitzartutako maiztasunaren arabera, baina gerta daiteke hilabeteren batean ordainketarik ez egitea hilabete horretan ez delako ekipamenduaren erabilerarik egin. Era berean, kontratu hauek nahiz eta printzipioz errentamendu izaera eduki, erosketarako aukera ematen dute Leasing Kontratuek.

Finantziazio- operazioa

Doktrinaren zati bat interpretatzen du leasing-a finantziazio-operazio edo eragiketa bat bezala, izan ere, errentatzailearen interesa soilik finantzarioa izatera igarotzen da eta bere inbertsioaren zenbatekoa, kapitalean, berreskuratzera mugatzen da.

Ezaugarriak

Kontratu honek ezaugarri batzuk ditu, zeintzuek alda daitezkeen herrialde bakoitzean indarrean dagoen legediaren arabera:

1.     Kontratua amaitzerakoan, finantziazio- errentatzaileak bere bezeroari (finantziazio- errentariari) ondasuna eskuratzeko aukera emateko obligazioa dauka. Ezaugarri hau ez da errentamendu- kontratuan ematen.

2.     Uría (hilda jada), Menéndez, Sánchez Calero eta beste doktore batzuen aburuz, ezin da errentamendu- kontratu bezala kalifikatu, izan ere, leasing kontratuaren funtzioa ez baita ondasun (higigarri edo higiezin) baten erabilera ematea, baizik eta ustiapena eta gozamena finantzatzeko aukera ematea.

3.     Kontratuaren bizitza osoan zehar, leasing-aren entitatea (finantziazio- errentatzailea) kontratuaren objektua den ondasunaren gaineko titularitatea mantentzen du, eta bera izango da ondasunaren narriadura eta galera pairatuko dituena.

4.     Kontratua ez da erabilerarako mailegua (komodatua deritzo kontratuari), nahiz eta antzekoak izan.

5.     Kontratu honetan klausula bat txertatu daiteke, zeinaren bidez, bezeroa, jabeak, ondasunaren gainean egin nahi dituen ikuskapenak jasatera behartuta egon daitekeen; edota zeinaren bidez, bezeroa, leasing entitateak ezarritako segurua ordaintzera behartuta egon daitekeen.

6.     Bezeroaren ez-betetzearen aurrean, leasing entitateak akzio deklaratibo edota exekutiboak burutu ditzake (bere eskubidea exekutatzeko izaera honetako titulu batez baliatzen bada). Gainera, kontratua konpondu edo ebatzi dezake eta epailea presatu, prozedimendu prozesal labur baten bidez, kontratuaren objektua den ondasuna berreskuratzeko.

7.     Enpresentzat izaera fiskaleko abantaila desberdinak dakartza, izan ere, leasing entitatea da ondasunaren zeharkako zergei (Balio erantsiaren gaineko zergari -BEZ-ari eta IGIC -Kanarietako Zeharkako Zerga Orokorrari) aurre egiten diena.

Kostua

Leasing-ean bi motatako kostuak daude, bata da balio-galeraren kostua (bi faktoreen artean garestiena da) eta diruaren maileguaren kostua (entitate errentatzailearen interes aplikagarri motaren arabera aldatzen den finantziazio- kostua da).

Leasing-aren kostua interes bat gehi ekipoaren amortizazioaren kalkuluan datza. Kostu hura onuragarria da kapital gutxi duten enpresentzat, dakartzan abantaila fiskalez gain.

Hilabeteko ordainketa totala kalkulatzeko ondorengo formula erabiltzen da:

https://wikimedia.org/api/rest_v1/media/math/render/svg/2673713c4005869129182d417814c2f95f9d47a7

R: Hilabeteko ordainketa

V: Ondasunaren egungo balioa

F: Ondasunaren amaierazko balioa edo hondakinezko balioa (erosteko aukera)

i: Interes tasa (hilabeteko epealdian)

N: Denboraldi edo hilerokoak

Erabilera

Pertsona edo enpresa bat ondasun zehatz bat behar du, baina ez dago hura bereganatzeko baliabideak bideratzeko baldintzetan. Beraz, ondasun hura eskaintzen duen leasing konpainiaren batekin edo finantziazio- erakunderen batekin harremanetan jartzen da, azken honek, interesatuak ezarritako zehaztapenekin eta eskakizun teknikoekin eskuratzeko. Ondoren, pertsonari entregatzen zaio diru kopuru bat entregatzearen truke zehaztutako epe batean erabili dezan (aldizkako kuotetan, beti balio berekoak edo goranzkoak).

Operazioa errentamendu- kontratu finantzario baten bidez egiten da, erosteko aukera egonik. Behin, adostutako epea beteta, bezero edo errentariak ondasuna bereganatu dezake, beti ere, kuota osagarri bat ordainduz zeinaren bitartez ondasunaren salerosketa ematen den.

Bi alderdien arteko akordioa atzeraezina da: ondasuna ezin zaio leasing konpainiari adostutako epea baino lehen entregatu. Abantaila fiskalak  lortzera iristeko, kontratuzko epea, gutxienez, bi urte iraun behar du ondasun higigarrien kasuan eta gutxienez hamar urte, ondasun higiezinen kasuan. Sistema honekin posiblea da eskuratzea ia edozein ekipo edo makineria (baita atzerrian merkaturatzen bada ere).

Figura hau batez ere, enpresak erabiltzen dute.

Normalean leasinga erabilia izaten da, epe ez hain luzera beren balioa galtzen edo zaharkitzen diren gauzen kasuan: ibilgailuak, ordenagailuak eta abar.

Abantailak eta desabantailak

Abantailak

-         Inbertsioaren %100ean finantzatu daiteke.

-         Libre mantentzen da bezeroaren zorpetzeko gaitasuna

-         Malgua da epe, kopuru eta zerbitzuen sarbidean

-         Salmentaren baldintzak kontserbatzea baimentzen du

-         Lanaren kapitalaren gutxieneko kontserbazioa

-         Berrikuntza teknologikorako aukera

-         Operazioan azkartasuna

-         Enpresaren jabetzaren mantenua baimentzen du.

Desabantailak

-         Ondasunaren jabetzara sarbidea dago, batzuetan kontratuaren amaieran, erosteko aukera burutzean.

-         Kontratuaren amaierara arte ezin da ondasuna entregatu.

-         Klausula penalen existentziaren aurreikuspena kontratuzko obligazioen ez-betetzeagatik.

-         Batzuetan beste finantziazio motak baino kostu handiagoa dakar, batez ere, interes motetan beherakadak gertatzen direnean.

-         Kontratuaren amaieran kopuru gehigarri bat kobratuko zaio, ondasunaren birsalerosketaren balioa gutxiesten duen guztiarengatik.

Leasing motak

Bost motatako leasing aurkitzen dira:

-         Leasing finantzarioa (higagarri edo higiezina):

Leasing-mota honetan, errentariak aldizka kuota batzuk ordainduko ditu, eta kontratu bukaeran errentariak bere erosketa-aukera erabiliko duela ziurra da. Kasu honetan, sozietate finantzarioak ondasun-fabrikatzailearen eta errentariaren arteko bitartekariaren zeregina betetzen du.

Mota honetako eragiketetan hiru pertsona hartzen dute parte: errentaria, ondasuna erabiltzeko eskubidea izango duena; leasing sozietatea edo errentatzailea, bezeroak behar duen ondasuna eskuratzen duena eta zehaztutako epe batez eskualdatzen diona hura erosteko aukerarekin; eta azkenik, hornitzailea, leasing sozietateari ondasuna saltzen diona, azken honek ondasuna bezeroari eskualdatu diezaion. Ondasuna higigarriak edo higiezinak izan daitezke.

Leasing finantzarioan helburua ez da ondasunak saltzea, baizik eta finantziazio zerbitzua eskaintzea.

Bi motatako leasing finantzario existitzen dira: leasing finantzario higigarria eta leasing finantzario higiezina.

o  Leasing finantzario higigarria: Bideratuta dago ekipoen, makineriaren, ibilgailuen elementuen, material informatikoen, medikuntza ekipoen, etab., finantzaketarako.

Kontratu honen gutxienezko epea bi urtekoa da.

o  Leasing finantzario higiezina: Bideratuta dago industria-nabeak, lokal komertzialak, bulegoak, etab. finantzatzera. Kontratu honen gutxienezko epea hamar urtekoa da.

-         Leasing operatiboa (edo leasing garbia): Errentamendu-kontratu arrunta da. Ondasuna errentariaren eskuetan egongo da balio-bizitza osoan, eta, gero, errentariak ez du erosteko asmorik; hots, ondasunaren erosketa-aukera ez du erabiliko (leasing finantzarioa baino hondakin- balio altuagoak dituelako).

Leasing-mota honetan sozietate finantzarioa (errentatzailea) ondasunaren fabrikatzaile bera izaten da, hortaz, hornitzailearen eta bezeroaren artean burutzen da kontratua. Epe motzeko (bat eta hiru urte bitarteko) leasing mota bat da. Soilik ondasun higigarrien finantziazioan erabiltzen da.

-         Leasing atxikimendu finantzarioarekin:  Errentaria eta errentatzaileaz gain, epe luzerako mailegu-emaile batek hartzen du parte modalitate honetan, zeinak eragiketan parte hartzen duen ondasunaren balioaren %80an.

-         Zeharkako leasing-a: Produktu baten saltzaileak (adibidez, ekipoen ondasunen fabrikatzaile batek),  kontaktuan jartzen ditu errentaria eta errentatzailea leasing kontratua burutu dezaten.

-         Retroleasing edo lease-back: Ondasun baten jabeak, ondasuna leasing sozietate bati saldu egiten dio, likidezia jaso egiten du eta errentari bezala ondasuna erabiltzen jarraitzen du errentamendu izeneko aldizkako errenta baten truke. Kontratua bukatzean, lehen jabea zena (oraingo errentaria) erosketaren aukera burutu dezake, eta berriz ere, ondasunaren jabe bihurtu.

Leasing kontratuaren adibidea

https://servicities.com/blog/wp-content/uploads/2015/03/CONTRATO-DE-LEASING.pdf

Eraentza espainiar ordenamenduan

Sozietateen gaineko Zergari buruzko Legea 27/2014, azaroaren 27koa

  • VII. TITULUA. Zerga Erregimen bereziak
    • XII. KAPITULUA. Finantziazio- errentamendu kontratu zehatzen erregimen fiskala
      • 106. Artikulua: Finantziazio- errentamendu kontratuak

Kreditu entitateen ordenazio, ikuskapen eta kaudimenari buruzko Legea 10/2014, ekainaren 26koa

  • XEDAPEN GEHIGARRIAK
    • Hirugarren xedapen gehigarria. Finantziazio- errentamenduaren eragiketak.

Ondasun higigarrien epealdiko salmentari buruzko Legea 28/1998, uztailaren 13koa

  • XEDAPEN GEHIGARRIAK
    • Lehenengoa. Finantziazio- errentamendua.

Ordenamendu ezberdinen eraentza

1) Frantzia: Frantzian bi motatako Leasing finantzario praktikatzen dira: higigarri eta higiezina. Kode Zibilean azaltzen den moduan, gauza baten lekualdatzea ematen den kontratuetan, alderdien borondateaz gain, beharrezkoa da honetatik sortzen diren obligazioak betetzea, non gauza jasotzen den subjektuak hartzaile izateaz gain ``jabe´´ ere bilakatzen da (K.Z. 1138 artikulua). Bere legedian, Leasing enpresek ekipamendu eta materialen ondasunen inguruan soilik jardun dezakete, kontsumorako bideratuak dauden ondasunak alde batera utziz. Gainera legedi frantsesak finantziazio entidade moduan Leasing enpresa espezifiko batzuk bakarrik onartzen ditu, eta ezaugarri espezifiko horiek barnebiltzen ez dituzten enpresak Sozietate Mertantil bezala kontsideratuko dira eta Zuzenbide arruntak arautuko ditu.

2) Italia: Kode frantsesaren ildoa jarraitzen du, baina matizazio gutxi batzuekin; esate baterako, Leasing Higiezin Kontratuak bi motetan bereizten ditu, EFEKTU ERREALETAKOAK (1376 artikulua) eta DERRIGORREZKO EFEKTUETAKOAK (1470 artikulua), eta Erregimen Fiskalaren inguruan, zerga desberdintza bat egiten du: zerga zuzenak eta zeharkako zergak.

3) Alemania: Ordenamendu alemaniarraren berrikuntza egintza xedatzailearen abstrakzioan datza. Titularitatea EMAN eta JASOTZEAREN hitzartzetik soilik dator, inter partes ekintza batetik, hain zuzen ere.

4) Nazioarteko ordenamendua: Leasing enpresak, eta hauen jardute orokorra, KREDITU ENTITATEEN araudi bereziaren mende daude. Europar Batasunean 1989ko abenduaren 15eko Kontseiluko 89/646/CEE Direktiba daukagu. Bertan, Leasing sozietateei ``finantziazio errentamendu´´ funtzio txertatzen zaie.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) EL LEASING, Carlos Vidal Blanco
  2. (Gaztelaniaz) Calegari de Grosso, Lydia E. El Contrato de Leasing, legislación y jurisprudencia.
  3. (Gaztelaniaz) Calegari de Grosso, Lydia E. (2001). El Contrato de Leasing, legislación y jurisprudencia.
  4. (Gaztelaniaz) Calegari de Grosso, Lydia E. (2001). El Contrato de Leasing, legislación y jurisprudencia.
  5. (Gaztelaniaz) Calculadora en línea para leasing
  6. (Gaztelaniaz) Pablo Contreras, LA PROPIEDAD Y LA TRANMISION DE LOS DERECHOS REALES
  7. (Gaztelaniaz) Coing, H, DERECHO PRIVADO EUROPEO
  8. (Gaztelaniaz) Dra. Mª Sierra Flores Doña. "El leasing internacional en el Tratado UNIDROIT"

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.