Learning-by-doing

Learning-by-doing ingelesez edo eginez ikasten euskaraz ekonomian sortutako kontzeptua da, gerora hezkuntzara zabaldu dena. Langileek produktibitatea hobetzeko duten berezko ahalmenari egiten dio erreferentzia, baldin et aukera baldin badute. Produktibitatea hobetzeko aukera handia da baldin eta langilearen ideiak eta proposamenak praktikan jartzen badira. Hezkuntza munduan ikasketa-prozesu aktiboagoa garatzeko metodologia gisa erabili da.

Batzuek nahiago izaten dute makina bat erabiltzen hasi baino lehen argibideen eskuliburua goitik behera ondo ikasi. Beste batzuek makina erabiliz ikasiko dute; makina erabiltzen.
Eredu on bati jarraiki, eginez ikasten da.

Learning-by-doing ekonomian

Kenneth Arrow ekonomialariak learning-by-doing erabili du bere hazkunde endogenoaren teoria garatzeko, aldaketa teknikoen eta berrikuntzen ondorioak azalduz. Robert Lucasek (1988) lelo berbera bereganatu zuen giza baliabideen inguruan aritzeko. Bestalde, toyotismoaren eta kaizen kalitate-hobekuntzaren oinarrizko ezaugarria da learning-by-doing.

Learning-by-doing hezkuntzan

Learning by doing hezkuntza mundura zabaldu da. Aspaldidanik zenbait ikertzailek, William Glasser kasu, psikologian egindako ikerketetan, frogatutzat ematen zuten zenbat eta aktiboagoa ikasleen lana orduan eta sakonagoa haien ikasketa prozesua. Informazio baten aurrean entzute hutsak irakurketa aktiboa baino emaitza kaskarragoak ematen omen zituen informazio hori eskuratu edo ikasteko. Esperimentatzea, eztabaidatzea, praktikatzea, irakastea, zenbat eta aktiboago, orduan eta emaitza hobeak ikasketa prozesuan[1]. Roger Schank eta David Marsh pedagogoek ere "egiten ikasten dela" beste edonola baino hobeto defendatu dute.

Learning-by-doing ikaskuntza sistemak John Dewey filosofoaren heziketa-teoria bati egiten dio erreferentzia. Jakintzara hurbiltzean, ikasleek ingurunearekin harremanak izan behar dituzte, ingurugirora egokitzeko eta ingurugirotik ikasteko. Deweyk ideia hau landu zuen Chicagoko Laborategi Eskolako unibertsitatean ezarriz. Esate baterako,Learning-by-doing teoria Richard DuFourek onartu zuen eta ikasketa profesionalen komunitateen garapenari aplikatu zuen.

« Irakasleek benetako bizitzako arazoak aurkeztu behar zizkieten haurrei, eta gero ikasleak arazoa konpontzera bideratu behar zituzten, esku bat emanez... Sukaldean aritzea eta jostea eskolan irakatsi behar ziren, eta errutina izan. Irakurketak, idazketak eta matematikak irakatsi behar ziren ikasgai horien eguneroko bidean. Eraikuntzak, sukaldaritzak eta josteak eskola-osagai horiek zituzten, eta jarduera horiek eguneroko bizitza irudikatzen zuten ikasleentzat.  »

John Dewey, My Pedagogic Creed.

« Irakasleek benetako bizitzako arazoak aurkeztu behar dizkie haurrei, eta gero ikasleak arazoak konpontzera bideratu behar ditu, laguntza eskainiz eta emanez... Sukaldean aritzea eta jostea eskolan irakatsi beharko lirateke, eta eguneroko errutina izan. Irakurketak, idazketak eta matematikak irakatsi beharko lirateke irakasgai horien eguneroko bizitzan txertatuta. Eraikuntzako ofizioak, sukaldaritzak eta josteak eskola-osagai horiek zituzten, eta jarduera horiek eguneroko bizitza irudikatzen zuten ikasleentzat.  »

—Peggy Hickman[2]

Bibliografia

  • (Ingelesez) John Dewey: "Education". [1911]. In: The Middle Works of John Dewey, 1899–1924. Vol. 6, Southern Illinois University Press, Carbondale, 1978, (426-450. or.).
  • (Ingelesez) John M. DUTTON & Annie THOMAS, "Treating Progress Functions as a Managerial Opportunity" The Academy of Management Review 9, no. 2 (April 1984), (235-247 or.).
  • (Ingelesez) William GLASSER, The Effect of School Failure on the Life of a Child, 1971
  • (Ingelesez) William GLASSER, The Identity Society, 1972 ISBN 0-601-15726-5
  • (Ingelesez) William GLASSER, Schools Without Failure, 1975 ISBN 0-06-090421-6
  • (Ingelesez) William GLASSER, Positive Addiction, 1976 ISBN 0-06-091249-9
  • {{en} }William GLASSER, Stations of the Mind, 1981 ISBN 0-06-011478-9
  • (Ingelesez) William GLASSER, Take Effective Control of Your Life, 1984 ISBN 0-06-015342-3
  • (Ingelesez) William GLASSER, Control Theory, 1985 ISBN 0-06-091292-8
  • (Ingelesez) William GLASSER, Control Theory in the Classroom, 1986 ISBN 0-06-095287-3
  • (Ingelesez) William GLASSER, Control Theory in the Practice of Reality Therapy: Case Studies, 1989 ISBN 0-06-055174-7
  • (Ingelesez) William GLASSER, The Quality School, 1990 ISBN 0-06-095286-5
  • (Ingelesez) William GLASSER, The Quality School Teacher, 1992 ISBN 0-06-095285-7
  • (Ingelesez) William GLASSER, Reclaiming Literature, 1994 ISBN 0-275-94959-1
  • (Ingelesez) William GLASSER, The Control Theory Manager, 1995 ISBN 0-88730-719-1
  • (Ingelesez) William GLASSER, Staying Together, 1996 ISBN 0-06-092699-6
  • (Ingelesez) William GLASSER, Choice Theory, 1997 ISBN 0-06-093014-4
  • (Ingelesez) William GLASSER, Choice Theory in the Classroom Revised, 1998
  • (Ingelesez) William GLASSER, Choice: The Flip Side of Control, 1998
  • (Ingelesez) William GLASSER, The Quality School Teacher: A Companion Volume to The Quality School, 1998
  • (Gaztelaniaz) William GLASSER, Teoria de La Eleccion, 1999
  • (Ingelesez) William GLASSER, Reality Therapy in Action, 2000 (Re-issued in 2001 as Counseling with Choice Theory)
  • (Ingelesez) William GLASSER, Counseling with Choice Theory, 2001 ISBN 0-06-095366-7
  • (Ingelesez) William GLASSER, Unhappy Teenagers: A Way for Parents and Teachers to Reach Them, 2002 ISBN 0-06-000798-2
  • (Ingelesez) William GLASSER, For Parents and Teenagers: Dissolving the Barrier Between You and Your Teen, 2003 ISBN 0-06-000799-0
  • (Ingelesez)William GLASSER, WARNING: Psychiatry Can Be Hazardous to Your Mental Health, 2004 ISBN 0-06-053866-X

Bideoak

  • (Gaztelaniaz) Roger Schank (Eduard Punsetek Roger Schanki egindako elkarrizketa, zortzi minutuko bideoa)
  • (Ingelesez) (+ gaztelaniazko azpitituluak) Roger Schank (Roger Schank Balzac.tv telebistan elkarrizketatua, 8 min)

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Piccardo, Enrica. «Piccardo, E. (2010). From Communicative to Action-oriented: New Perspectives for a New Millennium. CONTACT TESL Ontario, 36(2), 20-35.» CONTACT TESL Ontario, Vol. 36(2), pp. 20-35 (Noiz kontsultatua: 2019-05-20).
  2. (Ingelesez) «D is for John Dewey: His Approach To Education» The Positive Encourager 2012-08-30 (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.