Le Voyage dans la Lune

Le Voyage dans la Lune (euskaraz: «Ilargirako Bidaia») 1902ko Georges Méliès frantziar zinema zuzendari, gidoigile, ekoizle eta aktorearen fantasia eta zientzia-fikziozko film bat da. Jules Verne idazlearen Lurretik Ilargira eta Ilargiaren Itzulinguruan eleberrietan oinarritua dago, bai eta 1901eko H. G. Wells idazlearen First Men in the Moon ("Lehengiziko Gizakiak Ilargian") eleberrian ere. Bertan, Georges Méliès, Bleuette Bernon, François Lallement eta Henri Delannoy aktoreek antzeztu zuten.

Le Voyage dans la Lune
Jatorria
Sortzailea(k)Georges Méliès
Argitaratze-data1902
IzenburuaLe Voyage dans la Lune
Jatorrizko hizkuntzabaliorik ez
frantsesa
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikziozko filma, eleberri batean oinarritutako filma, film mutua eta film komikoa
Iraupena16 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaLurretik ilargira
Around the Moon (en) Itzuli
The First Men in the Moon (en) Itzuli
Kokapena
BildumaNew Yorkeko Arte Modernoaren Museoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Georges Méliès
Gidoigilea(k)Georges Méliès
Antzezlea(k)
Georges Méliès
Bleuette Bernon (en) Itzuli
Jehanne d'Alcy (en) Itzuli

[[Kategoria:Bleuette Bernon (en) Itzuli antzeztutako film laburrak]]
[[Kategoria:Jehanne d'Alcy (en) Itzuli antzeztutako film laburrak]]
Ekoizpena
EkoizleaGeorges Méliès
Konpainia ekoizleaStar Film Company (en) Itzuli
[[Kategoria:Star Film Company (en) Itzuli ekoitzitako film laburrak]]
EdizioaGeorges Méliès
Ekoizpen-diseinatzaileaGeorges Méliès
Bestelako lanak
MusikagileaGeorges Méliès
Argazki-zuzendariaLucien Tainguy (en) Itzuli
Jantzi-diseinatzaileaJehanne d'Alcy (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaIlargia

IMDB: tt0000417 Filmaffinity: 363136 Allocine: 18450 Rottentomatoes: m/le_voyage_dans_la_lune Allmovie: v149709 TCM: 401809 TV.com: movies/le-voyage-dans-la-lune Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

Film hau zinemaren historiako lehenbiziko zientzia-fikziozko filma izan zen.

Argumentua

Sei astronauta edo espazio-bidaiari ausartek espazio-kapsula baten barnean Lurretik Ilargira bidaiatuko dute.

Atalak edo koadroak

XX. mendeko hasierako zine guztian bezala, film hau antzerkia eszenaratzeko erabiltzen ziren lege espazialetara mugatzen da, hau da, koadro estatikoen segidak baino ez ziren. Hala, pertsonaiak alboetatik sartzen eta irteten ziren, eremu sakontasunik ia ez zegoen, kamera geldirik mantendu ohi zen, antzoki batean eserita dagoen ikuslearen antzera ikusteko produktuak ziren.[1]

Le Voyage dans la Lune zinearen historiako lehen super ekoizpenetako bat izan zen. Ondorengo sekuentzia edo koadrotan antolatua dago:[2]

  1. Astronomo talde batek ilargira bidaia egitea planeatzen du.
  2. Bala formako ontzi bat eraikitzen dute.
  3. Lantzamendua prestatzen dute.
  4. Kainoi batekin egiten dute lantzamendua.
  5. Ontziak ilargiaren begian lurreratzen da.
  6. Bidaiariak ontzitik irten eta Lurra ikusten dute urrutira. Eztanda bat gertatzen da. Lotara etzaten dira eta kometan bat pasatzen ikusten dute. Emakume arpegidun izarrak agertzen dira emakumeez populatutako beste espazioko elementu batzuekin batera. Elurra botatzen hasten da.
  7. Bidaiariak haitzulo batetik sartzen dira eta gauza miresgarriak ikusten dituzte: perretxiko erraldoi baten berehalako ernetzea. Estralurtarrak agertzen dira karramarro oskol batzuekin jantzita eta bidaiaren atzetik doaz segika.
  8. Harrapatzen dituzte eta gorte moduko batera eramaten dituzte. Ihes egitea lortzen dute.
  9. Ihesaldian borroka bat gertatzen da.
  10. Bidaiariak amildegi baten ertzean dagoen ontzira iristen dira eta bertan sartzen dira.
  11. Ontzia Lurreko itsasora erortzen da eta hondoratzen da. Azalera irteten da berriro eta itsasontzi batek lurrera atoatzen du.

Aktoreak

  • Georges Méliès: Barbenfouillis irakaslea
  • Bleuette Bernon: Febe, ilargiaren jainkosa
  • François Lallement: Marineen ofiziala
  • Henri Delannoy: suziriaren kapitaina
  • Jules-Eugène Legris: desfileko liderra
  • Victor André, Delpierre, Farjaux, Kelm eta Brunnet: sei astronauta edo espazio-bidaiariak
  • Châtelet antzokiko ballet dantzariak: izarrak
  • Folies Bergère kabareteko akrobatak: selenitak

Iruditegia

Erreferentziak

  1. Harkaitz, Cano. (2008). Zinea eta literatura. Begiaren ajeak. Elkar, 26 or. ISBN 978-84-9783-652-4..
  2. (Gaztelaniaz) Sánchez Noriega, José Luis. (2018). Historia del Cine. Alianza, 232 or. ISBN 978-84-9181-203-6..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.