Le Monde diplomatique
Le Monde diplomatique Frantziako hilabetekaria da, 1954an Hubert Beuve-Méryk sortua eta Parisen argitaratutakoa. Munduko politikari, kulturari eta gaurkotasunari buruzko azterketa eta iritzi dokumentatuak eskaintzen ditu. Ezkertiar joera politikoa duen hedabidetzat hartzen dute.
Le Monde diplomatique | |
---|---|
Mota | egunkari |
Fitxa teknikoa | |
Lehen zenbakia | 1954 |
Hizkuntza | frantses |
Argitaratze lekua | Paris |
Formatua | Berliner (en) |
Argitaletxea | Le Monde Diplomatique SA (en) |
Banaketa | |
Banatze-eremua | ezker politiko |
Maiztasuna | 1 hilabete |
Historia | |
Ideologia | ezker politiko |
Sortzailea | Hubert Beuve-Méry eta François Honti (en) |
Editore-burua | Benoît Bréville (en) , François Honti (en) , Serge Halimi (en) , Ignacio Ramonet (en) eta Claude Julien (en) |
Identifikadoreak | |
ISSN | 0026-9395, 1950-6260 eta 2491-5866 |
monde-diplomatique.fr eta mondediplo.com | |
Bere artikuluak luzeak dira, adituek sinatuak eta ondo definitutako iritziak defendatzen dituztenak. Aldizkariak, bereziki, globalizazioak munduan eta bertako biztanleengan dituen ondorioei buruzko ikuspegi kritikoa du. Bere frantses irakurleek Le Diplo ezizenez ezagutzen dute.
Jatorrizko frantsesezko edizioak 350.000 ale inguru saltzen ditu. 31 edizioek beste 26 hizkuntzatan 2,4 milioiko tirada egiten dute guztira mundu osoan.
Kanpo estekak
- (Frantsesez) Egunkariaren webgunea
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.