Le Moine (2011ko filma)

Le Moine (euskaraz Fraidea) 2011ko Dominik Moll frantziar zinema zuzendariaren filma bat da. 1796an Matthew Lewis ingeles idazleak idatzitako The Monk eleberri gotikoan oinarritua dago. Filma honetan honako aktore hauek antzeztu zuten: Vincent Cassel, Déborah François, Josephine Japy, Catherine Mouchet eta Sergi López i Ayats.

Le Moine (2011ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data2011
IzenburuaLe Moine
Jatorrizko hizkuntzafrantsesa
Jatorrizko herrialdeaFrantzia eta Espainia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Iraupena101 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Madril, Plaça de la Catedral de Girona (en) Itzuli, Escales de la Catedral de Girona (en) Itzuli, Barri Vell de Girona (en) Itzuli eta Fontfroide Abbey (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Dominik Moll (en) Itzuli
[[Kategoria:Dominik Moll (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Dominik Moll (en) Itzuli
[[Kategoria:Dominik Moll (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Vincent Cassel
Déborah François
Catherine Mouchet (en) Itzuli
Geraldine Chaplin
Javivi
Jordi Dauder (en) Itzuli
Joséphine Japy (en) Itzuli
Roxane Duran
Sergi López
Ernst Umhauer
Serge Feuillard (en) Itzuli
Jean-Claude Dauphin (en) Itzuli


[[Kategoria:Catherine Mouchet (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Jordi Dauder (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Joséphine Japy (en) Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Serge Feuillard (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Jean-Claude Dauphin (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EdizioaFrançois Gédigier (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaAlberto Iglesias
Argazki-zuzendariaPatrick Blossier
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaEspainia

elmonjelapelicula.es
IMDB: tt1605769 Filmaffinity: 602868 Allocine: 178357 Rottentomatoes: m/the_monk_2011 Mojo: monk2013 Allmovie: v544592 TCM: 796451 Metacritic: movie/the-monk TV.com: movies/the-monk Edit the value on Wikidata

2011ko uztailaren 13an lehenbizikoz Ipar Euskal Herria eta Frantzian estreinatu zen, aldiz 2012ko urtarrilaren 27an Hego Euskal Herria nahiz Espainian.

Argumentoa

Espainia, 1597. urtea, Kaputxinoen monasterio baten atean sorbaldan ubeldura beltz bat duen haurtxo bat utzi berri dute, fraideak hura jaso eta heziketa emango diotelarik.

XVII. mendearen hasiera, Anbrosio (Vincent Cassel) fraide kaputxino gazte bat da, erlijioarekiko bere zorroztasunak jendearen nahiz bere monasterioko fraideeen begirunea irabazi ditu, askok gizon santutzat dutelarik. Gauzak beltz edo zuri, edota ongia eta gaizkiaren arteko mugak bere ustez oso argi dituen fraidea da. Egoera hau filmaren hasieran Anbrosiok gizon ezezagun bati Sergi López i Ayats aitortza hartu eta gaizkiari buruz mintzatzen direnean ongi azaltzen da. Aitrotzar amaitzean eta gizona kalera doan unean Anbrosiori honako galdera hau luzatzen dio: "Ziur al zaude gaizkia edo deabrua sahiestea hain erreza dela?", Anbrosiok honako hau erantzuten diolarik: "Gaizkia sahiesteko, nahikoa da deabruari kasurik ez egitea".

Egun batez, monasterioan mozorroa daraman fraide misteriotsu berri bat sartuko da. Denborarekin Anbrosiok mozorro horren atzean dagoen pertsona Matilde emakumezkoa (Déborah François) dela ohartuko da. Azkenean Anbrosio eta Matildek fraideak ohartu gabe harreman sexualak izango dituzte.

Beste egun batez, monasterioan Antonia neska gazte xaloa agertuko da. Honek Anbrosioren sermoi sakonek unkiturik bere ama gaixoari hitz egin eta kontsolamendua eman diezaion bere Toledo hiriko etxera joateko eskatuko dio. Horrela bada, Anbrosio toledora joan eta Antoniaren amarekin mintzatuko da: amak Anbrosiori Antonia izan aurretik Mateo izeneko seme bat izan zuela eta hura abandonatu egin zuela aitortuko dio. Halere, Antoniak Anbrosiori eskerrak emateko unean Anbrosio berataz maitemindu eta musukatzen saiatuko da, baina Antonia aurretik beste mutil gazte batekin hitzemana dagoenez eta gainera Anbrosio fraide bat denez ezezko borobila emango dio.

Anbrosio monasteriora itzultzean, Matildarekin mintzatu eta honek Anbrosiok Antoniaren jabe bilakatzeko sorginkeri bat egin dezalela aitortuko dio, Anbrosiok baiezkoa emango dio. Hortaz, Anbrosio Toledora itzuli, Antoniaren etxera sartu eta Matilderen sorginkeriaren ondorioz Antonia bortxatzea lortuko du. Halere, Antoniaren ama gertatuaz jabetu eta Anbrosiok erail egingo du, baina hil aurretik amak fraideari sorbaldako ubeldura ikusi eta bere seme Mateo dela ohartuko da. Antonia ama hilda ikustean eta Anbrosiok bere anaia izanik bortxatu duela jakitean zeharo erotuta geldituko da.

Horrela bada, Espainiar Inkisizioak aurrez denen begirunea zuen Anbrosio fraidea erailketa, intzestua eta monasterioaren barnean fraide batekin harremanak izateagatik epati eta errudun dela erabikoki du.

Filmaren amaieran Anbrosio basamortu batean noraezean agertuko da, bapatean lurrean etzan eta erabat indar gabeturik geldituko delarik: orduan filmaren hasieran aitortu eta gaizkiaz mintzatu zitzaion gizon ezezaguna berriz agertuko zaio, Anbrosiori mintzatu eta Satan dela aitortutuko dio, gainera Matilda bere zerbitzaria dela ere agertuko da, deabruak Matildaren bidez hasieran bere buruaren santutasunean konfiantza zuen fraide hura galbidera erraz eramatea lortu duelarik.

Aktorea

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.