Amélie
Amélie (frantsesezko jatorrizko izenburua: Le Fabuleux Destin d'Amélie Poulain, hots, Amélie Poulainen patu zoragarria) 2001eko Jean-Pierre Jeunet frantziar zinema zuzendariaren filma da. 2001eko apirilaren 25ean, Ipar Euskal Herrian eta Frantzian estreinatu zen eta Hego Euskal Herrian, 2001eko urriaren 19an. Filmaren leloa «Berak bizitza aldatuko dizu...» zen (frantsesez: «Elle va te changer la vie...»).
Amélie | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2001 |
Izenburua | Le Fabuleux Destin d'Amélie Poulain |
Jatorrizko hizkuntza | frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia eta Alemania |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo eta theatrical release (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa, film komikoa, film dramatikoa eta magic realist film (en) |
Iraupena | 122 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Kolonia, Paris, Montmartre, Porte des Lilas - Cinéma (en) eta Gare d'Ermont - Eaubonne (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jean-Pierre Jeunet |
Gidoigilea(k) | Jean-Pierre Jeunet Guillaume Laurant |
Antzezlea(k) | |
Audrey Tautou Mathieu Kassovitz Jamel Debbouze Dominique Pinon Yolande Moreau André Dussollier Isabelle Nanty Rufus Ticky Holgado Andrée Damant Armelle Artus de Penguern Christiane Bopp Claire Maurier Claude Perron Clotilde Mollet Dominique Bettenfeld Fabienne Chaudat François Viaur Frankie Pain Frédéric Mitterrand Guillaume Viry Jean Rupert Jean-Pierre Becker Jonathan Joss Lorella Cravotta Luc Palun Marie-Laure Descoureaux Maurice Bénichou Michel Robin Michel Serrault Philippe Paimblanc Pierre Étaix Serge Merlin Sophie Tellier Thierry Gibault Urbain Cancelier Valériane de Villeneuve Jacques Thébault (en) Patrick Paroux (en) Jean-Pol Brissart (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Claudie Ossard |
Konpainia ekoizlea | France 3 Cinéma (en) Canal+ Miramax UGC Images (en) Tapioca Films (en) MMC Movies (en) |
Ekoizle eragilea | Claudie Ossard |
Edizioa | Hervé Schneid |
Ekoizpen-diseinatzailea | Aline Bonetto (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Yann Tiersen |
Argazki-zuzendaria | Bruno Delbonnel |
Jantzi-diseinatzailea | Madeline Fontaine (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Paris eta Montmartre |
Argumentu nagusia | irudimena, fantasia, human bonding (en) , Herabetasuna eta Maitemina |
Historia | |
Jasotako sariak | Amanda Award for Best Foreign Feature Film (en) Lumières Award (en) Crystal Globe (en) Silver nugget for the best foreign film (en) Europako film onenaren Saria 14th European Film Awards (en) European Film Award - People's Choice Award for Best Director (en) 14th European Film Awards (en) Europako argazki zuzendari onenaren Saria 14th European Film Awards (en) Europako zuzendari onenaren Saria 14th European Film Awards (en) |
Nominazioak | Jameson People's Choice Award for Best Actress (en) 14th European Film Awards (en) Audrey Tautou Europako emakumezko aktore onenaren Saria 14th European Film Awards (en) Audrey Tautou Europako zuzendari onenaren Saria 14th European Film Awards (en) Jean-Pierre Jeunet Europako argazki zuzendari onenaren Saria 14th European Film Awards (en) Bruno Delbonnel European Film Award - People's Choice Award for Best Director (en) 14th European Film Awards (en) Jean-Pierre Jeunet Jameson People's Choice Award for Best Actor (en) 14th European Film Awards (en) Mathieu Kassovitz Europako film onenaren Saria 14th European Film Awards (en) France 3 Cinéma (en) , Jean-Pierre Jeunet, UGC Images (en) , Tapioca Films (en) , MMC Movies (en) Emakumezko aktore onenaren César Saria 27th César Awards (en) Audrey Tautou Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 74. Oscar Sariak Guillaume Laurant, Jean-Pierre Jeunet Soinu onenaren Oscar Saria 74. Oscar Sariak Vincent Arnardi (en) , Guillaume Leriche (en) , Jean Umansky (en) Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria 74. Oscar Sariak Aline Bonetto (en) , Marie-Laure Valla (en) Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria 74. Oscar Sariak Argazkigintza onenaren Oscar Saria 74. Oscar Sariak Bruno Delbonnel |
miramax.com… | |
2002ko film onenaren César Saria, 2001eko Europako Filma Onenaren Europako Zinema Saria eta 2001eko Europako Film Onenaren Goya Saria irabazi zituen, eta 2001eko lau Oscar Sarietarako izendapen jaso .
Argumentua
1997ko abuztu eta irailean girotua da, Lady Di auto istripuan hil zen egunetan (filmean horrexen berri telebistan ematen baita). Paris hiriko Montmartreko auzokide Amélie Poulain (Audrey Tautou) 22 urteko neska gazte ameslari eta onberaren bizitza azaltzen da; aurretik, haren haurtzaroaren sarrera ikus daiteke. Auzo hartako Café les 2 Moulins kafetegian zerbitzari gisa lan egiten du, auzoko pertsona bitxienen topalekuan:
- Suzanne (Claire Maurier), kafetegiaren jabea, iraganean zaldi gaineko artista izana, apur bat herren egiten du (bere zalditik erori baitzen) baina inoiz ez zaio daraman edaririk isurtzen, irabazi ezaren ondorioz atsekabez negar egiten duten atletak ikustea gustatzen zaio, aldiz, heuren haurren aurrean umilatzen duten gizona ikustea desatsegin du.
- Georgette (Isabelle Nanty), kafetegiko tabako saltzaile hipokondriakoa, "zure sabeleko fruitua" esaldiari gorroto dio.
- Gina (Clotilde Mollet), Amélieren lankidea; amona sorgina zuen, eta bere hezurrak kroskatzea gustatzen zaio.
- Hipólito (Artus de Penguern), gainbeheran dagoen idazlea eta kafetegiko ohiko bezeroa, telebistan zezenketariak ikustea gustatzen zaio.
- Joseph (Dominique Pinon), Ginak ezezkoa emandako maitale ohi jeloskorra eta kafetegiko ohiko bezeroa, Gina egun osoz zelatatzen du eta paperezko burbuilak lehertzea besterik ez zaio gustatzen.
- Philomène, hegazkin azafata, katuak katiluarekin lurzoruaren aurka egiten duen soinua gustatzen zaio; era berean, katuari katuari haurren ipuinak entzutea gustatzen zaio.
Améliek ez du mutil lagunik, birritan izaten saiatu zen, baina bietan harremana gaizki atera zitzaion. Aldiz, Amélie eguneroko plazer txikiak lantzea gustatzen zaio: eskuak lekale zakuetan sartzea, kataluniar kremaren gainazaleko azukrezko karamelua goilararekin apurtzea, zinema aretoetako ikusleen aurpegiak ikuntasunean ikustea, Saint Martin kanalean harriak uretara jaurtikitzea edota une zehatz batean hiriko edozein lekutan jendea zer egiten ari den asmatzea.
Arratsalde batez, Amélie etxeko garbiketak egiten ari denean, ustekabean bainugelako harlauza baten atzealdean ume batek aspaldian ezkutatutako kutxatxo bat topatu du. 1997ko abuztuaren 30eko goizeko lauetan, ideia bat du: gaur egun gizon kutxatxo horren nagusia edonon dagoela ere topatu eta kutxatxoa itzultzea. Horrekin jabea hunkitzen ez badu, ongiaren mendekatzaile bilakatu da. Bestela, ezer ere ez.
- Améliek filmean lan egiten zuen Montmartre auzoko Café des 2 Moulins kafetegia.
- Collignon jaunaren barazki eta fruitu denda, Trois Frères karrika, Paris.
Aktoreak
- André Dussollier: narratzailea
- Audrey Tautou: Amélie Poulain
- Mathieu Kassovitz: Nino Quincampoix
- Urbain Cancelier: Collignon, barazki saltzaile zitala
- Jamel Debbouze: Lucien, saltzailearen laguntzailea
- Rufus: Raphaël Poulain, Amélieren aita
- Lorella Cravotta: Amandine Poulain, Amélieren ama
- Serge Merlin: Raymond Dufayel, "beirazko gizona"
- Claire Maurier: Suzanne, Café des deux moulinseko jabea
- Clotilde Mollet: Gina, kafetegiko zerbitzaria
- Artus de Penguern: Hipolito, idazlea eta kafetegiko ohiko bezeroa
- Isabelle Nanty: Georgette, kafetegiko tabako saltzaile hipokondriakoa
- Dominique Pinon: Joseph, kafetegiko ohiko bezeroa
- Yolande Moreau: Madeleine Wells
- Maurice Bénichou: Dominique Bretodeau
- Michel Robin: Collignon jauna
- Andrée Damant: Collignon andrea
- Claude Perron: Eva, Ninoren adiskidea
- Armelle Lesniak: Philomène, hegazkin azafata
- Ticky Holgado: argazkiko gizona