Le Chat Noir
Le Chat Noir (euskaraz, katu beltza), Paris hiriko Montmartre auzo bohemioan zegoen XIX. mende amaierako kabaret bat izan zen. 1881eko azaroaren 18an Rochechouart boulevardean Rodolphe Salis[1] artistak inauguratu zuen, eta 1897an itxi zuten (1900ko Erakusketa Unibertsalean bertaratzeko asmoz joan ziren Picasso eta beste hainbaten atsekaberako).
Le Chat Noir | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Île-de-France |
Departamendua | Seine |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Koordenatuak | 48°53′01″N 2°20′03″E |
Inaugurazioa | 1881eko azaroaren 18a |
Kabareta hainbat ikuskizun izateagatik ospetsu bilakatu zen: Aristide Bruant kantautorearen ekitaldiak, Rodolphe Salis eta Henri Rivièrek sortutako txinatar itzalen antzerkia, eta euren ohiko bezeroen artean artista eta jende garrantzitsu asko egon ohi ziren.
Gaur egun ostalaritzako egoitza askok bere izena daramate, adibidez Parisko Chat noir taberna, Bruselako Au chat noir jatetxea, Greziako Corfu hiriko Le Chat Noir kafetegia, Buenos Aires hiriko El Gato Negro kafetegia, eta abar.
Kabaret honetan ohikoak izan ziren hainbat bezero ospetsu:
- Alphonse Allais (1854-1905), idazle eta umorista.
- George Auriol (1863-1938), kantagile, olerkari eta margolaria.
- Aristide Bruant (1851-1925), kantagilea.
- Caran d'Ache (1858-1909), errusiar jatorriko karikaturagilea.
- Coquelin Cadet (1848-1909), antzerkiko aktorea.
- Émile Cohl (1857-1938), marrazki bizidunen sortzailea.
- Charles Cros (1842-1888), olerkaria eta asmatzailea.
- Claude Debussy (1862-1918), konposatzailea.
- Maurice Donnay (1859-1945), dramagilea.
- André Gill (1840-1885), karikaturagile eta kantagile umoristikoa.
- Émile Goudeau (1849-1906), kazetari, eleberri idazle eta olerkaria.
- Yvette Guilbert (1867-1944), abeslaria.
- Jules Laforgue (1860-1887), uruguaiar jatorriko frantziar olerkaria.
- Louis Le Cardonnel (1862-1936), olerkaria.
- Jean Richepin (1849-1926), herri olerkaria, eleberri idazlea eta argeliar jatorriko antzerkigilea.
- Guy de Maupassant (1850-1893), eleberri idazlea.
- Henri Rivière (1827-1883), idazle eta kazetaria.
- Maurice Rollinat (1846-1903), olerkaria.
- Albert Samain (1858-1900), olerkaria.
- Erik Satie (1866-1925), konposatzaile eta pianista.
- Paul Signac (1863-1935), margolaria.
- August Strindberg (1849-1912), idazle eta dramagile suediarra.
- Paul Verlaine (1844-1896), olerkaria.
- Adolphe Léon Willette (1857-1926), margolaria, ilustratzailea eta karikaturagilea.
Bibliografia
- Autour du Chat Noir, Maurice Donnay. Bernard Grasset. París, 1926.
Iruditegia
Alphonse Allais Aristide Bruant Maurice Donnay André Gill autorretrato Yvette Guilbert Toulouse-Lautrecen margoa Maurice Rollinat
Erreferentziak
- "Salis le Grand", in 88 notes pour piano solo, Jean-Pierre Thiollet, Neva Editions, 2015, 146. orrialdea. ISBN 978 2 3505 5192 0