Le Basque Bondissant

Le Basque Bondissant (euskaraz, «euskaldun jauzilaria») 1936. urtean Georgette eta Pascal Arkondegi senar-emazteek sortutako garraio enpresa da, autobusez bidaiariak garraiatzen espezializatua.[1] Donibane Lohizunen du egoitza.[2]

Le Basque Bondissant
Datuak
Motagarraio enpresa
HerrialdeaFrantzia
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaAkziodunen sozietate sinplifikatua
Historia
Sorrera1936
webgune ofiziala

Hasierako urteetan, enpresak bi autobus zituen: batekin, Donibane Lohizune eta Sara arteko ibilbidea egiten zuten, Larrungo tren ttipia hartzera zetozen turistak garraiatzeko gehienbat; eta bestea bataio eta ezteietarako erabiltzen zuten. Pascal eta haren adiskide bat arduratzen ziren gidatzeaz, eta Georgette, kontabilitateaz.[1]

1970eko hamarkadaz geroztik enpresak hazkunde handia izan du, eta tokiko autobus-konpainia zenbait bereganatu ditu. Egun, ibilbide erregularrak, txangoak eta bidaia turistikoak kudeatzen ditu Ipar Euskal Herrian. Gaur egun, 75 autobus eta 102 enplegatu ditu, eta urtean ia 500.000 bidaiari garraiatzen ditu.[1]

Erreferentziak

  1. Lisa ETCHEBERRY: «Générations bondissantes», Sud Ouest, 2011-05-12.
  2. «Contact», Le Basque Bondissant enpresaren webgunea.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.