León Felipe
Felipe Camino Galicia de la Rosa —León Felipe izenaz ezaguna— (Tábara, Zamora, Espainia, 1884ko apirilaren 11 – Mexiko Hiria, Mexiko, 1968ko irailaren 18a) gaztelaniazko poeta izan zen, Espainiako Gerra Zibilaren ondoren erbesteratua. Bizitza abenturazalea izan zuen.
León Felipe | |
---|---|
(1963) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Felipe Camino Galicia |
Jaiotza | Tábara, 1884ko apirilaren 11 |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Mexiko Hiria, 1968ko irailaren 18a (84 urte) |
Familia | |
Aita | Higinio Camino de la Rosa |
Ama | Valeriana Galicia Ayala |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, farmazialaria, antzerkigilea eta itzultzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | 27ko Belaunaldia |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Haurtzaroa eta gazte garaiak
Familia aberatsean jaioa, haren aita notarioa izan zen. Leónek bi urte zituenean familia osoa Salamankako Sequeros herrira joan zen bizitzera. Bederatzi urte zituela Santanderra joan ziren. 1900tik 1908ra Madrilen Farmazia ikasi zuen, eta lizentziatu ondoren Espainiako hainbat herritan bizi izan zen, hango botikari. Euskal Herrian ere izan zen bolada batean, Balmasedako farmazia eramaten.[1] Lan hori aktore lanarekin uztartu zuen.
Diru-arazo batzuk izan ondoren Santanderreko espetxean hiru urte izan zen; han lehenengo bertsoak idatzi zituen.[2] Libre gelditu zenean Irene Lambarri perutarrarekin ezkondu zen eta Bartzelonan bizi ziren. Harremana ez zen ondo moldatu eta idazlea buru-belarri bizitza bohemiarran sartu zen. Bizimodu horrek porrot ekonomikoa ekarri zion eta horixe zen bere egoera 1919an, Madrilen, serioz idazteari ekin zionean. 1920an León Feliperen lehenengo liburua agertu zen, Versos y oraciones de caminante.
Madrildik, 1920an, Ekuatore Gineara joan zen, hau Espainiako kolonia urte haietan. Han ospitaletan administratzaile bezala lan egin zuen. 1922an Mexiko bisitatu zuen; han Alfonso Reyes idazlea ezagutu zuen eta, haren esker, herri hartako bizitza intelektuala ezagutu zuen. Veracruzen liburuzain lan egin zuen. Estatu Batuetan Cornell Unibertsitatean Espainiako Literatura irakatsi zuen. Bigarren aldiz ezkondu zen, Berta Gamboa irakaslearekin.
Errepublikaren alde
Gerra hasi zenean idazlea Panaman zegoen lanean. Kolpearen berri jaso zuenean Espainiara itzuli zen.[3] Behin militarren kolpea izan, beste intelektual asko bezala idazlea Errepublikaren alde jarri zen. Espainiatik 1938an alde egin zuen inoiz ez itzultzeko. Erbestean ere Errepublikaren alde lan egin zuen. Mexikon erbesteratuta hango Espainiako enbaxadan agregatu kultural bezala lan egin zuen. Mexikoko Gobernuak ez zuen frankisten gobernua onartzen. Mexikon jarraitu zuen idazten eta frankismoaren aurkako lan kultural eskerga egiten. Hango erbesteratuen artean benetako sinboloa bihurtu zen. Mexiko Hirian hil zen, 1968ko irailaren 18an.
Leon Feliperen obra
Urte askotan idazle honek frankisten gorrotoa pairatu du. Bere bizitzan behin baino gehiagotan franskimoaren prentsatik haren aurkako kanpainak antolatu ziren.[4] Horren ondorioz, bere obra sarritan ez da behar den bezala onartu. León Felipek oso poesia pertsonala sortu zuen, ikuspuntu oso pertsonaletik. Indartsua, erlijio kutsuaz, idazleak profeta baten moduan idatzi zuen; horregatik askotan Walt Whitman estatubatuar idazlearekin parekatua izan da. Paco Ibáñez abeslariak haren Como tú poema ezagutzera eman zuen.
Poesía
- Versos y oraciones de caminante (1920 eta 1929).
- Drop a Star (1933).
- La insignia (1936).
- Pescador de caña (1938).
- Español del éxodo y del llanto (1939).
- El gran responsable (1940).
- Canto a mi mismo, Walt Whitmanen poemaren itzulpena (1941).
- El poeta prometeico (1942).
- Ganarás la luz (1943).
- Parábola y poesía (1944).
- Llamadme publicano (1950). Izenburu hori editoreak inposatu zuen (Almendros y Cia. Editores, S.A., Mexiko). Jatorrizko izenburua beste hau zen: Versos y blasfemias del caminante.
- El ciervo (1954).
- ¿Qué se hizo del rey don Juan? (1962).
- Rocinante(1967).
- Israel, Mexiko: Finisterre, 1970. 1967ko uztailaren 31an irakurritako diskurtso bat zen, poema moduan idatzita.
- ¡Oh, este viejo y roto violín! (1968).
- Como tú... (1962).
Antzerkia
Jatorrizko lanak:
- La Manzana (1951).
- El Juglarón (1961).
William Shakespeareren itzulpenak:
- Macbeth o el asesino del sueño (1954).
- Otelo o El pañuelo encantado.
- No es cordero... que es cordera (Twelfh Night lanean oinarrituta).
Obra horiez gain, beste asko ere itzuli zituen, baina gehienak galdu dira.
Bibliografia
- (Gaztelaniaz) José Ángel Ascunce: La poesía profética de León Felipe. Deustuko Unibertsitatea Donostian, 1987. ISBN: 84-404-0809-9.
- (Gaztelaniaz) Luis Rius: León Felipe, poeta de barro (biografia). Mexiko: Málaga S.A., 1974.
Erreferentziak
- Farmazia hura Balmasedako Pio Bermejillo kaleko 13.ean zegoen; han bizi izan zen poeta.
(Ramiro Pinilla: Guía secreta de Vizcaya. Madril: Alborak, 1975, 205. orrialdea.) - Jose Angel Ascunce, 18.or.
- Panamatik alde egin zuenean bere "Good bye Panama poema ospetsua idatzi zuen (J.A.Ascunce, 43.or.
- Horren adibidea Angela Figuera Aymerich. Poesía entre la sombra y el barro liburuan ikus daiteke, 117-118 or. (Pablo González de Langarika eta Jose Ramon Zabala, Bilbo: Muelle de Uribitarte, 2012)
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) http://www.epdlp.com/escritor.php?id=1698 León Feliperi buruzko web orria.
- (Gaztelaniaz) http://www.youtube.com/watch?v=WI1rIvjzKbQ "Como tu" poema León Feliperen ahotsean eta Paco Ibáñezen bertsioa.
- (Gaztelaniaz) http://www.youtube.com/watch?v=Wj3iPcIr9zo Paco Ibáñezen bertsioa zuzenean.
- (Gaztelaniaz) https://web.archive.org/web/20160618175133/https://sites.google.com/site/enlaluchafinal/itinerariopo%C3%A9tico-vitaldele%C3%B3nfelipe. Guillermo de Torrek idatzitako aurkezpena León Feliperen Antología rota liburuan.