León Carrasco
León Carrasco Amilibia (Donostia, 1879ko ekainaren 6a-ib, 1936ko uztailaren 28a) gipuzkoar militarra izan zen. Segoviako Artilleria Akademiatik 1899an atera eta jaioterrira bidali zuten. Bertan egin zuen bere ibilbide profesional osoa. 1934ko Iraultzaren errepresioan parte hartu zuen.
León Carrasco | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1879ko ekainaren 6a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Donostia, 1936ko uztailaren 28a (57 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa: bala zauria |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Segoviako Artilleria Akademia |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Espainiako Lurreko Armada |
Gradua | koronel |
Gerra Zibila piztean Loiolako kuarteleko koronela zen, eta agintari zibilekiko leiala zela adierazi zuen hasiera batean, baina uztailaren 21ean José Vallespín teniente koronelak estatu kolpearen alde egin zuen Loiolan. Kuartela errenditzear zela, miliziano komunistek eraso egin zioten militar eta poliziak giltzapetuta zituzten eraikinari, eta León Carrasco gobernadore militar matxino presoa beren eskuetan hartu zuten. Une horretan, Manuel Irujok salbatu zion bizitza, baina hurrengo egunean berriz atzeman zuten, eta bertan hil (trenbidean utzi zuten haren gorpua).[1]
Erreferentziak
- Preston, Paul. (2013). El Holocausto Español. Odio y Exterminio en la Guerra Civil y después. Bartzelona: Debolsillo, 429-430 or..