León Amantegi
León Amantegi (Mañaria, ? - 1941) bizkaitar enpresaburua izan zen, Mañariko Harrobiaren jabea.
León Amantegi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mañaria, |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | 1941 |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua |
Kidetza | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Biografia
Mañariko Bazeta baserrikoa, Luzia Artegarekin ezkondua eta bost seme-alabaren aita (Adrián Amantegi, besteak beste). Denda jarri zuen Mañarin, kalean. 1927an Harrobia eskuratu zuen 3.000 pezetaren truke, enkante batean.[1] EAJko kidea, faxistek kartzelatu eta urtebete egin zuen preso. Bien bitartean ondasunak errekisatu eta harrobiari baimena kendu zioten. Kartzelatik osasun eskasagaz bueltatu zen eta 1941ean hil zen.[2]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Adrián Amantegi: «En la cantera me he vuelto un masoquista»» El Correo 2008-03-03 (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
- «Durango 1936 Kultur Elkartea» durango1936.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
Kanpo estekak
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.