Laztabin
Laztabina altzairuzko edo burdinazko barra bat da, muturretako batean daratulu moduko bat duena, harriak zulatzeko erabiltzen dena[1]. Hargintzan erabil daiteke harri blokeak ebakitzen laguntzeko, edo meatzaritzan, leherkariak sartzeko.

Harri-zulatzailea kirol lanean, laztabina eskuetan duela.
Harri-zulatzaileen euskal herri kirolean erabiltzen den tresna ere bada[2].
Sinonimoa barrena da, gaztelaniazko hitz bertsua.
Erreferentziak
- «laztabin - Lanbide Arloak eta Tituluak - Euskadi.eus» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-08).
- «Harri zulatzaileak» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-07-08).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.