Lazkuako behatokia

Lazkuako behatokia balkoi natural luze bat da, San Fausto mendiguneko hormatzar batean dagoena, Deierriko Eraul kontzejuan, Nafarroa Garaian. Urederra haranera talaia bikaina eskaintzen du.[1]

Lazkuako behatokia
Motaibilbide, behatoki eta mendi
Geografia
Honen parte daEuskal Herriko bidaia-gida
KokapenaEuskal Herria
Eraul

Goiko terrazan, Lazkuako behatoki naturalaren amaieran, gurutze handi bat dago. Inguruan dauden hormetan ohikoa da jendea eskalatzen ikustea. Malkorrak Eozenoko kareharriz osatuta daude (58-37 milioi urte). Hormen jatorria itsasoko sedimentuetan dute eta ondorioz, erraza da horiek osatzen dituzten fosilak antzematea.[1]

Inguru horietan hainbat herrixka gotortu ziren Burdin Aroan. Haitzen defentsak eta ibarrarekiko zuen kokaleku pribilegiatuak ematen zizkioten aukerez baliatuz, lehen gotorleku txikia Bargagorriako haitzean egon omen zen K. a. VII. mendetik IV. mendera arte; ondoren, Altikogañako haitzera lekualdatu zen.[1]

Irudiak

Erreferentziak

  1. Arrizabalaga, Mikel. «Lazkuako behatokia» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-12).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.