Lazkanotarren jauregia
Lazkanotarren jauregia Lazkaoko herrigune historikoan dagoen XVII. mendeko jauregia da. Gaztelar estiloko jauregia da eta 1640. urtean eraiki zuten. Dirudienez, Maria Lazkanok, Antonio Okendo amiralaren emazteak, jauregia eraikitzeko agindua eman zuen 1638. urtean.
Lazkanotarren jauregia | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Lazkao |
Koordenatuak | 43°02′09″N 2°11′16″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1620 - 1640 |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0005142 |
14 | |
Jauregiak erdialdean patio handia du eta bertan iturri bat. Galeria batez inguraturik dago eta jauregiaren aurrealdea hiru dorrez osatzen da. Garai hartako Gipuzkoako eraikuntzarik esanguratsuenetarikoa da.
Jauregi hau Infantadoko Dukearena da. Gaur egun, jauregi honek erabilpenik ez du.
Erreferentziak
- 421/1994 DEKRETUA, azaroaren 2koa, Lazkaoko Herrigune Historikoa Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendapenaz sailkatu eta babesteko araudia ezartzen duena.
- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.