Layer Cake (filma)
Layer Cake, batzutan Layer Cake izenburuaz, 2004ko Matthew Vaughn ingeles zinema zuzendariaren ekintza thriller filma bat da. J. J. Connolly ingeles idazle eta gidoigilearen izenburu berdineko Layer Cake eleberrian oinarritua dago. Daniel Craig, Colm Meaney, Sienna Miller eta Michael Gambon aktoreek antzeztu zuten.
Layer Cake (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2004 |
Izenburua | Layer Cake |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | krimenezko filma, lapurreta filma, film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 106 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Layer Cake (en) ![]() |
Grabazio lekua(k) | Amsterdam |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Matthew Vaughn (en) ![]() |
Gidoigilea(k) | J. J. Connolly (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Daniel Craig Colm Meaney Sienna Miller Michael Gambon George Harris Jamie Foreman Tom Hardy Sally Hawkins Ben Whishaw Burn Gorman (en) ![]() Dexter Fletcher (en) ![]() Francis Magee (en) ![]() Jason Flemyng Kenneth Cranham Marcel Iureș (en) ![]() Tamer Hassan Stephen Walters Matt Ryan Dragan Mićanović (en) ![]() Ivan Kaye (en) ![]() | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Matthew Vaughn (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | Sony Pictures Classics (en) ![]() Marv Studios (en) ![]() |
Edizioa | Jon Harris (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Lisa Gerrard |
Argazki-zuzendaria | Ben Davis |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Londres |
Historia | |
Nominazioak | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Izenburuak gizarte estratifikazioari aipamena egiten dio, batez ere Erresuma Batuko legez kanpoko azpimundu kriminalean erabili ohi den hitza da, hain zuzen ere filma bera gauzatzen den giroan.
Argumentua
Bradek (Daniel Craig) itxura on, ongi jantzia eta jatorra den negoziogizona dirudi. Kokaina eta estasuarekin merkantzia arrunta izango balitz bezala negoziatu ohi du. Eskuak zikindu edota bere anonimatoa galdu gabe dirutza egitea lortu du, eta orain negozio horretan nahiko ibili eta oraindik dirutza hartaz gozatzeko gaztea denez erretiroa hartzeko asmoa du. Honela, egun pare batean "negoziotik" at egongo dela aurreikusi eta bere asmoa gauzatzeko zuhur jokatzeko asmoa du.
Jimmy Price (Kenneth Cranham) Londresko krimen antolatuaren nagusia eta buruzagiak Bradi mesede parea eskatuko dizkio. Eddie Temple (Michael Gambon) buruzagi kriminal boteretsuaren alaba drogazalea (Sienna Miller) desagertu egin da eta Pricek Bradi hura topatzeko eskatuko dio. Betebeharra hasiera batean erraza dirudi, baita Pricek eskatuko dion bigarren mesedea ere: "The Duke" (Jamie Foreman) izeneko hiltzaile batek estasi bildaketa handi bat topatu du, Pricek harekin bitartekari lanak egin eta droga hori erosteko norbait behar du, hots, Brad bera. Bradek bi mesede horiek egin eta jada azpimundu ilun horrekin behin-betiko amaituko du, bizi berri bati hasiera emanez. Baina erraza zirudiena okertuz joango da. Joko honetan Slavo izeneko (Marcel Iureş) Serbiako gerra jaun misteriotsu eta ezkutuko bat ere sartuko da, bai eta Brad lagundu edota oztopatuko duten Londresko azpimundu kriminaleko tipo arriskutsuak ere. Brad drogen negoziotik ateratzeko beharbada duen guztia eman beharko duela jabetzen da, baita bizia bera ere.
Aktoreak
- Daniel Craig ... Brad
- Colm Meaney ... Gene
- Kenneth Cranham ... Jimmy Price
- Georges Harris ... Morty
- Jamie Foreman ... The Duke
- Sienna Miller ... Tammy
- Michael Gambon ... Eddie Temple
- Tom Hardy ... Clarkie
- Marcel Iureş ... Slavo
- Tamer Hassan ... Terry
- Ben Whishaw ... Sidney
- Burn Gorman ... Gazza
- Sally Hawkins ... Slasher
- Dexter Fletcher ... Cody
- Steve John Shepherd ... Tiptoes
- Louis Emerick ... Trevor
- Stephen Walters ... Shanks
- Paul Orchard ... Lucky
- Francis Magee ... Paul the boatman
- Dragan Mićanović ... Dragan
- Nick Thomas-Webster ... Dragan's henchman
- Nathalie Lunghi ... Charlie
- Jason Flemyng ... Crazy Larry