Lawrence Oates

Lawrence Edward Grace Oates (Londres, 1880ko martxoaren 17a - Antartika, 1912ko martxoaren 16a) britainiar militar eta esploratzaile antartikoa izan zen. Oatesek bere azken hitzengatik sartu zen historian: "I'm going outside and it may be some time" ("Kanpora noa eta agian denbora luzez"). Robert Falcon Scottek bere espedizioaren egunkarian bildutako hitzek, Oates heroi ingelesaren epitome gisa gogorarazi zuten. Oates-ek Titus goitizena zuen, Titus Oates-en aipamena eginez, konplot papistan parte hartu zuen ingeles elizgizon bat.

Lawrence Oates

Bizitza
JaiotzaPutney (en) Itzuli, 1880ko martxoaren 17a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Erresuma Batua
HeriotzaRoss izotz hesia, 1912ko martxoaren 17a (32 urte)
Heriotza moduasuizidioa: hipotermia
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaEton College
Willington School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Boer Gerra

Find a Grave: 9580940 Edit the value on Wikidata

Biografia

Oates Londresen jaio zen 1880. urtean, eta Eton College-n hezitakoa izan zen. Boerren Gerretan bere zerbitzu militarra egin zuen, Dragoien Gorputzean ofizial gisa. 1910. urtean, Scott-en hego polorako espedizioan sartzeko eskatu zuen, non onartua izan zen zaldiekin zeukan esperientzian oinarrituta eta espedizioaren finantzazioari egindako diru ekarpenagatik. Scott-ek hautatu zuen hegobururako bidaiako azken zatian laguntzeko bost gizonetako bat izateko eta azkenik poloa zapaldu zuten, baina Oatesek, eskorbutoak larriagotutako gerrako zauri zaharra batengatik ahulduta bidaian, ez zuen bereziki ohore hori nahi.

1912ko urtarrilean, bueltako bidean polotik, eta hilabete bat lehenago Roald Amundsenek haraino lehena iristen izatearen frogatzeko utzitako bandera aurkitzeagatiko etsipenaren ondoren, espedizioak zailtasun handiei aurre egin behar izan zien. Edgar Evans galdu ostean, Oates besteentzako zama bihurtu zen. Ez zuen porrota aitortu nahi egoera fisiko penagarrira eta berreskura ezinera heldu ondoren. Horrek, taldekideek izotzetan bera abandonatuta uzteko zuten erresistentziarekin batera, taldearen ibilaldia oztopatzea eragin zuen, espedizioaren gainerako bizitza eta heriotzaren arteko diferentzia eragin zezakeen atzerapena eragin zuelako. Azkenean, Oatesek bere burua sakrifikatzeko beharra aitortuz gainontzekoei bizirik irauteko aukera emateko, kanpadenda utzi zuen elurretan hipotermiaz hiltzeko. Bere 32. urtebetetze eguna zen. Hala eta guztiz ere, azken keinu hau beranduegi iritsi zen eta Scott eta beste ltaldekideak elikagaien biltegi batetik kilometro gutxira hil ziren. Ironikoki, Scottek Oatsek gordailuen kokalekuak jartzeari buruzko aholkuak kontuan izan bazituen, salbatu egin zintezketen.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.