Lawrence Kohlberg
Lawrence Kohlberg (1927ko urriaren 25a - 1987ko urtarrilaren 19a) Estatu batuetako psikologo bat zen. Filosofia eta letretan graduatu zen eta ondoren, filosofiako doktoretza lortu zuen Chicagon. 1958an, berriz, adimen moralaren garapenari buruzko tesi doktorala aurkeztu zuen.
Lawrence Kohlberg | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1927ko urriaren 25a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Winthrop (Massachusetts), 1987ko urtarrilaren 19a (59 urte) |
Heriotza modua | suizidioa: itotzea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Chicagoko Unibertsitatea Phillips Academy (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | psikologoa, akademikoa, saiakeragilea, filosofoa eta hezitzailea |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea Chicagoko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Chicagoko eta Yaleko unibertsitateetan irakaslea izan zen. 1968an Hardvarreko unibertsitatera batu zen, hemen 1987. urtera arte egon zen. Unibertsitate honetan, garapen morala eta autonomiari buruzko hausnarketaren zatirik garrantzitsuena garatu zuen. Bere ikerketarako, Jean Piageten moralaren eta autonomiaren inguruan egindako ekarpenak berreskuratu zituen. Kohlberg-en lana, berak Harvard-en sortutako “Garapen eta Hezkuntza morala” zentroan garatzen jarraitu zen. Egoera lazgarrietan hil zen, zenbaitek bere buruaz beste egin zuela pentsatzen dute, aspalditik jasaten zuen depresioaren ondorioz.
Garapen Moralaren Teoria
Kohlberg-rentzat ezinbestekoa zen izaera moralaren arazoei emandako arrazonamenduaren estruktura ulertzea. Bere ikerketetan ez du balore espezifikoetan arreta jartzen arrazonamendu moralean baizik; hau da, pertsonak ekintza bat edo beste aukeratzeko dituzten arrazoietan. Pentsamendu moralaren aspektu formalak dira Kohlberg-ri interesatzen zaizkionak.
1960.urtean, materiala batzen hasi zen bere lana egin ahal izateko. Horretarako, jendeari “dilema moralak” aurkezten zizkien, hau da, erabakia hartzeko kasu gatazkatsuak. Ondoren, lortutako erantzunak sailkatzen zituen. Prozedura honen bidez, arrazoiketa moralaren hiru mailei deritzon sei etapa deskribatu zituen. Horrela, autoreak etapen sekuentzia beharrezkoa dela eta hau ez dela diferentzia kulturalen menpeko baieztatu zuen, Mexikon, Estatu Batuetan, eta Taiwanen emaitza berdinak lortu zituztelako. Jasotako datuen arabera, helduen %25-a bakarrik iritsiko da hirugarren mailara; seigarren egoera, berriz, helduen %5-ak bakarrik lortuko du gainditzea.
Garapen moralaren hiru maila[1]
Kohlberg-ek kategori hauek garapen moralaren maila ezberdinak adierazteko erabili zituen, hau da, pertsona bat hazten eta ikasten doan heinean arrazoitzeko moduan ematen diren ezberdintasunak adierazteko.
Sei etapa hauek, hiru mailatan daude sailkatuta: Konbentzionaltasunaren aurreko fasea, konbentzionaltasun fasea eta azkenik, konbentzionaltasunaren ondorengo fasea.
Konbentzionaltasunaren aurreko fasea
Garapen moralaren lehenengo fase honek, Kohlberg-ek dioenez, bederatzi urtera arte irauten du. Pertsonak, gertaerak berari eragiten dioten moduan epaitzen ditu.
Lehenengo etapa: Obedientzia eta zigorraren orientazioa
Lehenengo etapa honetan, gizabanakoak, bere ekintzen berehalako ondorioetan soilik pentsatzen du, zigorrarekin zerikusia duten esperientzia desatseginak ekiditen saiatzen da, eta soilik bere beharrak asetzea bilatzen du.
Bigarren etapa: interes propioaren orientazioa
Bigarren etapa honetan gizabanakoa baino haratago dagoenaz pentsatzen hasten da, baina hala ere, egozentrismoak bertan jarraitzen du. Aurreko etapan dilema moralaren existentzia ez da antzematen ikuspuntu bakarra dagoelako, etapa honetan, berriz, interes ezberdinen talka ikusten hasi gaitezke.
Arazo honen aurrean, etapa honetan aurkitzen diren pertsonak, kolektiboko baloreekin identifikatzen ez direnez, erlatibismora eta indibidualismora jotzen dute: bakoitzak berea defendatzen du eta ondorioen eskuetan uzten du. Hauek, akordio batera iritsiz gero, hau errespetatu egin behar dela pentsatzen dute; gizabanakoengan eragina eduki dezakeen egoerarik ez sortzeko.
Konbentzionaltasunaren fasea
Konbentzionaltasunaren fasea izaten da, nerabe eta heldu askoren pentsamenduak definitzen dituena. Fase honetan, “aterki” etiko kolektibo bat sortzeko gizabanako bakoitzaren gizarteri buruz dituen iritziak kontuan hartzen dira, gauza bat ona ala txarra den erabakitzeko.
Hirugarren etapa: Adostasunerako orientazioa
Hirugarren etapa honetan, ekintza onak, pertsona batek gainerakoekin duen erlazioan, ekintza onak duten eraginaren arabera definitzen dira. Horregatik, etapa honetan aurkitzen diren pertsonak, gainontzekoengandik onartuak izateko, beraien ekintzak besteek gauza onak definitzeko ezarritako arauekin bat etortzen saiatzen dira.
Ekintzak onak ala txarrak diren definitzeko, horien atzean dauden arrazoiak eta hartutako erabakiak kontuan hartzen dira, baita partekatzen diren balore moralekin bat datozen ala ez.
Laugarren etapa: Autoritateari orientazioa
Garapen moralaren etapa honetan, ona eta txarra dena, gizabanakoetatik at dauden arau batzuen menpe dago. Arauak betetzea gauza on bat bezala kontsideratzen da; arauak ez betetzea, berriz, gauza txar bat bezala.
Konbentzionaltasunaren ondorengo fasea
Fase honetan aurkitzen diren pertsonak printzipio moral propioak dituzte erreferentzi modura. Hauek, ez dute zertan arauekin bat egin behar; balore kolektiboetan eta gizabanako bakoitzaren askatasunean oinarritzen dira eta ez interes propioan.
Bosgarren etapa: kontratu sozialerako orientazioa
Etapa honetan agertzen den moral propioaren arrazoiketa, ezarritako lege eta arauak egokiak diren ala ez biltzen duen hausnarketatik sortzen da. Gizarteak pertsonen bizitza kalitatean eduki dezakeen eraginean eta gizabanakoek erabilgarriak ez diren lege eta arauak alda ditzaketela pentsatzen da.
Seigarren etapa: Printzipio unibertsalen orientazioa
Etapa honen ezaugarri nagusietako bat arrazoiketa morala da, eta hau oso abstraktua da. Printzipio moral unibertsalen sorkuntzan du oinarria eta hau, legeen ezberdina da. Esate baterako, lege bat bidegabekoa denean, hau aldatzea lehentasun bat izan beharko litzatekeela kontsideratzen da.
Eztabaida
Psikologo asko, Kohlberg-en ideiekin ados daude , nahiz eta, oraingoz, aurkikuntzak ez diren behin betikoak. Gainera, garapen moralaren etapek orden berdina jarraitzen duten ala ez eztabaidatzen da. Psikologo batzuk hasierako etapek orden bat jarraitzen dutela diote, baina azkenekoek, berriz, aldaketei lotuta daude.
Eztabaidatua den beste puntuetako bat garapen moralen etapak kultura guztietara aplikagarriak diren ala ez da. Teoriko askok mantentzen dute deskribatutako etapa moralak, sozietate teknologiko batean bizi diren mendebaldeko gizonengan bakarrik direla aplikagarriak.
Teoria honen oztopoa Carol Gillingangandik dator eta emakume eta gizonen arteko ustezko moralean dauden ezberdintasunekin erlazioa dute. Gilligan izan zen Kohlberg-en ikerketetako kolaboratzaileetako bat, eta berak dilema moralak erantzuterakoan, hainbat emakumeen kezkak eta justifikazioak sistematik at geratzen zirela mantentzen du. Gilliganek dio hau emakumeak egian eta justizian zentratu ordez, erlazioetan zentratzen direlako gertatzen dela. Askotan, emakumeek moralitateari buruz dituzten adimenak, justizia eta egiaren menpe egon ordez, zaintza eta erantzunkizunaren arazoen menpe daude.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) La teoría del desarrollo moral de Lawrence Kohlberg. 2016-11-24 (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
- Etapas del desarrollo moral según Kohlberg.
- Las seis etapas del desarrollo moral, por Lawrence Kohlberg (1981)