Lawrence Klein
Lawrence Robert Klein (Omaha, Nebraska, AEB, 1920ko irailaren 14a - Gladwyne, Pennsylvania, 2013ko urriaren 20a) estatubatuar ekonomista izan zen.
Lawrence Klein | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Omaha, 1920ko irailaren 14a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Heriotza | Gladwyne (en) , 2013ko urriaren 20a (93 urte) | ||
Hobiratze lekua | Filadelfia | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Massachusetts Institute of Technology 1944) Doktoretza Pennsylvaniako Unibertsitatea Los Angeles City College (en) Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn Omaha Central High School (en) | ||
Hezkuntza-maila | Doktoretza | ||
Tesi zuzendaria | Paul Samuelson | ||
Doktorego ikaslea(k) | Arthur Goldberger (en) E. Roy Weintraub (en) Bennett Harrison (en) Ignazio Visco Meghnad Desai, Baron Desai (en) Stefan Valavanis Vail (en) Taku Yamamoto (en) Bryan W. Brown (en) Manoranjan Dutta (en) Norman J. Glickman (en) Hiroki Tsurumi (en) Seung-gyu Jo (en) Ronald G. Bodkin (en) Kanta Kumari Marwah (en) Neil McQuinn Swan (en) Nariman Behravesh (en) Jean-Marie Viaene (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Irakaslea(k) | Paul Samuelson | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ekonomialaria eta unibertsitateko irakaslea | ||
Enplegatzailea(k) | Michigango Unibertsitatea Pennsylvaniako Unibertsitatea Oxfordeko Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Influentziak | Paul Samuelson eta Michał Kalecki | ||
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Errumaniar Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientzien Errusiar Akademia Amerikako Sozietate Filosofikoa Econometric Society (en) | ||
Biografia
Berkeleyko Unibertsitatean, Kalifornian, egin zituen ikasketak. Gero Oxfordeko Unibertsitatean, Britainia Handian eta Chicagokoan egon zen ikasketak sakontzen. Estatu Batuetako Garapen Estatistikoko Zentroan lan egin zuen 1949-1954 bitartean, eta Oxford Institut of Statistics erakundean 1949-1954 bitartean. Eskolak eman zituen ondoren Filadelfiako eta Pennsylvaniako unibertsitateetan eta Benjamin Franklin Unibertsitatean, Estatu Batuetako ospetsuenetako batean, eta hitzaldiak ematera deitu zuten Osakakora, Coloradokora, New Yorkekora eta Jerusalemgo Hebrearrera.
1970-1974 bitartean Vienako Ekonomia Institutuan lan egin zuen, Austrian. Ekonomia-aholkulari gisa, Kanadako gobernuarentzat (1947) lan egin zuen, Merkataritza eta Garapenerako Nazio Batuen Batzarrarentzat, eta McMillan enpresarentzat. 1976an Estatu Batuetako lehendakari Jimmy Carterren aholkulari izan zen.
1980ko urrian Ekonomiako Nobel saria jaso zuen, ekonometrian egindako lanarengatik. Kleinek idatziak dira, besteak beste, The Keynesian Revolution (1947, "Iraultza Keynestarra"), Textbooks of Econometrics (1953, "Ekonometriako testuak"), The Economics of Suply and Demand (1983, "Eskaintza eta eskariaren ekonomia"), eta Economics, Econometrics and The LINK (1995).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak