Lawrence Erburu
Larry Erburu (izen osoa: Lawrence Michael Erburu Sarzotti; Ojal, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1922ko urriaren 3 – Saipan, Ipar Marianak, 1944ko uztailaren 4) Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputzean aritu zen eusko-estatubatuarra izan zen. Saipango guduan hil zen, alderdi bereko suaren ondorioz[1].
Lawrence Erburu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ojai (Kalifornia), 1922ko urriaren 3a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | euskalduna |
Heriotza | Saipan, 1944ko uztailaren 4a (21 urte) |
Hobiratze lekua | National Memorial Cemetery of the Pacific (en) |
Familia | |
Aita | Michael Peter Erburu |
Ama | Kathryn Sarzotti |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputza |
Gradua | private first class (en) |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra Kwajaleingo gudua Saipango gudua |
Biografia
Lawrence Erbururen gurasoak Ameriketako Estatu Batuetan jaio ziren, baina bere aitaren aldeko aitona, Mariano Erburu, 1857an jaio zen Aurizberrin. Marianok 1874an hartu zuen Kaliforniarako bidea. Bertan Juana Antonia Orellarekin ezkondu zen, euskal jatorrikoa, bere aita Bruno Orella Mendizabal muskiztarra baitzen.
Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatean ikasi eta gero, Marineetan izena eman zuen Pearl Harborko erasoaren ostean, 20 urte zituela. Marineek 4. Dibisioko 24. Erregimentuko 3. Batailoiko L Konpainian aritu zen, lehenengo Kwajelaingo guduan, Marshall Uhartetan eta, ondoren, Saipango guduan. Bertan hil zen guduan, alderdi bereko suaren ondorioz, 21 urte zituela[2]. Urrezko Izardun Bihotz Purpura jaso zuen, eta Honolulun lurperatu zuten, Hawaiin[3].
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Battle Narrative Saipan: D+19. July 4, 1944.» 1-24thmarines.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
- (Ingelesez) Asociación Sancho de Beurko. (2021-10-18). «Fighting Basques: The Basques and Navarrese of the Other ‘D’ Day: Saipan and the Pacific Front» Buber's Basque Page (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
- (Gaztelaniaz) «Lawrence M. Erburu, el tercero de los Marines de nuestro calendario, será nuestro héroe del mes de julio de 2018» www.fightingbasques.net (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).