Lavrenti Beria
Lavrenti Pavlovitx Beria (georgieraz: ლავრენტი პავლეს ძე ბერია, Lavrent'i P'avles dze Beria; errusieraz: Лаврентий Павлович Берия; Merkheuli, 1899ko martxoaren 29a - Mosku, 1953ko abenduaren 23a) sobietar buruzagi komunista izan zen, 1938 eta 1953 urteen artean polizia eta zerbitzu sekretua (NKVD) zuzendu zuena.
Lavrenti Beria | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1953ko martxoaren 5a - 1953ko ekainaren 26a ← Viatxeslav Molotov - Lazar Moiseievitx Kaganovitx →
1950eko ekainaren 12a - 1953ko abenduaren 23a Hautetsia: 3rd legislature of the Supreme Soviet of the Soviet Union (en)
1946ko martxoaren 12a - 1950eko ekainaren 11 Hautetsia: 2nd legislature of the Supreme Soviet of the Soviet Union (en)
1938ko urtarrilaren 17a - 1939ko maiatzaren 31
1938ko urtarrilaren 12a - 1946ko martxoaren 11 Hautetsia: 1st legislature of the Supreme Soviet of the Soviet Union (en)
1931ko azaroaren 12a - 1938ko abuztuaren 8a - Candide Charkviani (en) → | |||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||
Jaiotza | Merkheuli (en) , 1899ko martxoaren 17a (juliotar egutegia) | ||||||||||||
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Azerbaijango Errepublika Demokratikoa Errusiar Inperioa Georgiako Sobietar Errepublika Sozialista | ||||||||||||
Heriotza | Mosku, 1953ko abenduaren 23a (54 urte) | ||||||||||||
Hobiratze lekua | Donskoe cemetery (en) | ||||||||||||
Heriotza modua | : bala zauria | ||||||||||||
Hiltzailea | Pavel Batitsky (en) | ||||||||||||
Familia | |||||||||||||
Ezkontidea(k) | Nino Gegetxkori (1921 - | ||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||
Heziketa | Azerbaijan State Oil and Industrial University (en) | ||||||||||||
Hizkuntzak | mingreliera errusiera | ||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||
Kidetza | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala Politburo of the Central Committee of the Communist Party of the Soviet Union (en) Sobietar Batasuneko Batzorde Betearazle Zentrala | ||||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||||
Adar militarra | NKVD | ||||||||||||
Gradua | Sobietar Batasuneko mariskala Commissar General of State Security (en) | ||||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran Errusiako Gerra Zibila Gerra Hotza | ||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||
Erlijioa | ateismoa | ||||||||||||
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista Russian Social Democratic Labour Party (bolshevik) (en) | ||||||||||||
Barne arazoetako ministroa, Politburoko kidea eta polizi-burua, Stalin hil ondoren, Sobietar Batasuna gobernatu zuen hirukotea osatu zuen Malenkovekin eta Molotovekin batera.[1]
Askotan Purga Handiaren garaiko erailketa eta atxiloketei lotua, azken aldian baino ez zuen NKVDren zuzendaritza izan.[2] Bigarren Mundu Gerra eta Stalinen heriotza artean botere asko izan zuen; Stalin hil eta gero, traidoretzat hartu eta exekutatu egin zuten[3] ziur asko Nikita Khrustxev eta bere jarraitzaileek desestalinizaziorako oztopotzat zutelako.
Bizitza pertsonala
Nino Gegetxkori mingreliarrarekin ezkondu zen hau nerabea zela 1921an, bera ere oso gazte. Handik gutxira izan zuten semea (bakarra), Sergo Beria, ingeniari bilakatuko zena. Emakume gazteekin abenturak izateagatik izan zen ezaguna, sifilisa ere harrapatu zuen, eta Ninorekin ezkontza ez zen zoriontsua izan.
Atxilotu zutenean, Nino emaztea eta Sergo semea ere espetxeratu zituzten, baina urtebeteren buruan, Beria exekutatu eta hilabete batzuetara, askatu zituzten.[2]
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.
- Knight, Amy. (1993). Beria: Stalin's First Lieutenant. Princeton University Press ISBN 0-691-03257-2..
- Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Beria, Lavrenti Pavlovitx. .