Lavinio
Lavinio (latinez: Lavinium), Lazioko antzinako hiri erromatar bat izan zen.
Lavinio | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Italiako udalerri | Pomezia |
Koordenatuak | 41°39′11″N 12°28′21″E |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Via del Mare |
Erromatar mitologiaren arabera, hiria, Eneas heroi troiarrak sortu zuen, bere emazte Laviniaren omenez, Latino izeneko latindarren erregearen eta honen emazte Amataren alaba zena. Eneas, Italiara, bere jaioterria izan zen Troiatik ihes egin ondoren iritsi zen, eta rutuliarren buruzagia zen Turnoren kontra borrokatu zuen. Bere garaipenaren ondoren, Lavinio sortu zuen, Latindar Ligaren gune nagusia, nondik, beranduago, Erroma sortuko zen. Eneasen irudiak, honela, Troiako errege etxea, Erromarekin lotzen du.
Lavinioren fundazioa eta rutuliarren aurkako gerra, Virgilioren lan ospetsua den Eneida erromatar epopeiako bi gai nagusi dira. Berrikiago, hiria, Claudio R. Salvucciren Laviniada izeneko olerki epiko modernoan aipatzen da.
Lavinio hirian, txanpon egile izan ziren zazpi familia erromatarrak agertu ziren, horien artean, Luzio Torio Balbo ezagutzen delarik, Zizeronek, "De Finibus bonorum et malorum" izeneko bere lanean eman zuen deskribapenagatik.
Hiri honetan gertatu zen K. a. 745ean Romulorekin diarkia osatzen zuen Tito Tazio erromatar erregearen heriotza mitikoa.