Lavinia
Lavinia, Latino, latindarren erregearen eta honen emazte Amataren alaba zen. Eneas Laziora, Italiar penintsulan, Troiako Gerraren ondoren, oztopo ugari gainditu eta gero, eta han, erregearekin aliantza bat ezarri zuen. Gainera, Laviniarekin ezkondu zen, Eneas iritsi aurretik Turnorekin hitz emanda zegoena, rutuliarren erregea zena. Lavinia Turnorekin ezkondu ez zenez, Turnok Eneasen aurka borrokatu zuen, eta, Virgilioren bertsioaren arabera, Eneasek, bere ama, Venus jainkosaren laguntzarekin garaitu zuen, oparitu zizkion arma batzuk erabiliz.
Lavinia | |
---|---|
Erromatar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Aita | Latino |
Ama | Amata |
Ezkontidea(k) | Eneas |
Seme-alabak | Silvius (en) eta Ascanius (en) |
Lavinia eta Eneas, ezkondu egin ziren eta Silvio izeneko seme bat izan zuten.
Heroiak, bere emaztearen omenez, Lavinio edo Lavinium izeneko hiria sortu zuen.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.