Laval (Quebec)
Laval Quebeceko eskualde administratiboa, eskualdeko konderriko udalerria (MRC) eta udalerria da. Bere lurraldeak Quebeceko administrazioaren hiru mailak betetzen ditu aldi berean. 13 kodea erabiltzen da azaleran Quebeceko txikiena den eskualde hau identifikatzeko.
- Artikulu hau Quebeceko hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Laval».
Laval | |||
---|---|---|---|
city or town (en) | |||
13 Laval Quebecen barruan. Irudi gehiago | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Kanada | ||
Herrialdea | Quebec | ||
Alkatea | Gilles Vaillancourt (2009-2013) | ||
Izen ofiziala | Laval | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 45°35′00″N 73°45′00″W | ||
Azalera | 245 km² | ||
Altuera | 45 m | ||
Mugakideak | Laurentides, Ahuntsic-Cartierville (en) , Rivière-des-Prairies–Pointe-aux-Trembles (en) , L'Île-Bizard–Sainte-Geneviève (en) eta Montreal | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 438.366 (2021) 446.369 (2022ko uztailaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2021) | ||
Metropolia | Montrealgo metropoli komunitatea | ||
Dentsitatea | 1.774,11 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1965eko abuztuaren 6a | ||
Hiri senidetuak | Petah Tikva, Klagenfurt, Laval, Botoșani eta Manila | ||
http://www.ville.laval.qc.ca/ |
Quebeceko hirugarren hiria da biztanlerian Quebec Hiria eta Montrealen atzetik; azken honetako metropoliaren barruan dago eta bere aldirietakoa da.
Geografia
Laval geografikoki ia erabat Jésus uhartearekin (fr. île Jésus) identifikatzen da, hiriaren barruan dauden San Laurendi ibaiak sortutako zenbait uharte txikiz gain. Uhartea Hochelagako uhartedian dago, non Montreal dagoen. Bien artean Rivière des Prairies pasatzen da hego eta hego-ekialdeko mugak markatuz; ipar eta ipar-mendebaldekoetarako Rivière des Mille Îles dago. Bi rivière hauek San Laurendiren adarrak dira.
Lurralde oso laua da eta apenas dagoen muinorik.
Mugakideak
Arestian azaldu bezala lurren bidezko auzokiderik ez du, uharte batzuek osatutako hiria delako.
- Rivière des Prairiesez harago: Montrealgo eskualde administratiboa zein udalerria.
- Rivière des Mille Îlesez harago: Laurentides eta Lanaudière eskualdeak.
Demografia
Montreal hiriko hazkunde handiko aldirian dagoen hiri honetan 170.000 bat biztanle bizi ziren 1965ean fusioaren bidez sortu zenean; gaur egun ia 400.000ra heltzen dira.
- Biztanleria: 398667 (2010)
- Azalera: 245 km²
- Dentsitatea: 21.620,7 bizt./km²
- Jaiotza-tasa: ‰ 11,3 (2009)
- Heriotza-tasa: ‰ 6,3 (2009)[1]
Hizkuntzak
Lehen hizkuntza ehunekoetan:
Banaketa administratiboa
Quebeceko hiru maila administratiboak betetzen ditu; bakoitza autonomoa izan eta konpetentzia desberdinak dituen arren, udalbatzarako aukeratutako kideak dira beste bietarako funtzioak ere hartzen dituztenak.
- Lehen maila: eskualde administratiboa. 1987tik Quebeceko 17 eskualdeetakoa da eta 13 kodea eman zitzaion; lehenago Montrealgoaren barruan zegoen.
- Bigarren maila: eskualdeko konderriko udalerria (Municipalité régionale de comté, MRC). Bere lurraldeak MRC bakarra osatzen du.
- Hirugarren maila: udalerria. 1965eko abuztuaren 6a arte Jésus uhartean 14 udalerri zeuden: Auteuil, Chomedey, Duvernay, Fabreville, Îles-Laval, Laval-des-Rapides, Laval-sur-le-Lac, Laval-Ouest, Pont-Viau, Sainte-Rose, Sainte-Dorothée, Saint-François, Saint-Vincent-de-Paul eta Vimont. Denak fusionatu eta gero uhartean udalerri bakarra dago.
Udalerriko sektoreak
Hiriko auzoak gaur egun 6 sektoretan banatuta daude:
- Duvernay, Saint-Francois eta Saint-Vincent-de-Paul.
- Pont-Viau, Renaud-Coursol eta Laval-des-Rapides.
- Chomedey (Renaud-Coursol izan ezik).
- Sainte-Dorothée, Laval-Ouest, Les Îles-Laval, Fabreville-Ouest eta Laval-sur-le-Lac.
- Fabreville-Est eta Sainte-Rose.
- Vimont eta Auteuil.
Klima
Datu klimatikoak (Sainte-Dorothée) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 13.5 | 15 | 18 | 30.5 | 33.3 | 34.0 | 34.0 | 35.0 | 31.1 | 27.8 | 20.0 | 11.5 | 35 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -5.8 | -4.2 | 2.4 | 10.8 | 19.2 | 23.7 | 26.6 | 25.1 | 19.3 | 12.6 | 5.1 | -2.6 | 11 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -14.8 | -13.8 | -6.8 | 1.0 | 8.2 | 13.4 | 16.2 | 14.9 | 9.8 | 4.0 | -1.8 | -10.3 | 1.7 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -35.0 | -31.5 | -29.0 | -14.5 | -3.9 | 2.0 | 6.0 | 3.3 | -3.0 | -6.1 | -18.5 | -31.5 | -35.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 75.5 | 56.4 | 66.8 | 83.6 | 76.8 | 87.0 | 92.3 | 97.6 | 99.4 | 86.0 | 89.0 | 76.6 | 987 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.2) | 14.1 | 11.1 | 11.5 | 12.4 | 13.1 | 13.5 | 12.1 | 13.4 | 13.1 | 13.6 | 13.3 | 14.0 | 155.2 |
Iturria: Environment Canada[2] |
Erreferentziak
- Iturria: Quebeceko estatistika institutua.
- Environment Canada—Canadian Climate Normals 1971–2000. Retrieved January 1, 2013.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Frantsesez) Hiriaren webgune ofiziala.
- (Frantsesez) CRÉ Conférence régionale des élu(e)s eskualdeko hautetsien konferentzia.
- (Frantsesez) Lavaleko ataria.
- (Frantsesez) Laval Quebeceko estatistika institutuan.
- (Ingelesez) (Frantsesez) Tourisme Laval.