Lauza berinaztatu
Lauza berinaztatua[1] berinaz estalitako adreilu zapala da, hormak eta lurrak estaltzeko erabiltzen dena[2].
Lauza berinaztatu | |
---|---|
ceramic tile (en) | |
Jatorrizko herrialdea | Portugal eta Espainia |
Historia
Indusketa arkeologikoetan ikusi da Mesopotamia antzinakoan lur egosiko lauzak (kanpoaldetik margotuak eta ondoren bernizatuak) erabili izan zirela arkitekturan, zoruetan zein apaingarri gisa, etxe xumeetatik jauregi inperialetaraino. Hori baieztatzen eta dokumentatzen dute Asiriar Inperioaren edo persiar kulturaren hainbat gunetan egindako aurkikuntzek, adibide garrantzitsuekin, hala nola Babiloniako harresietako frisoak, Khorsabadeko gotorlekua, antzinako Ninive hiria edo Susako Jauregia[3].
Azulejoa eta bere teknikak Europan sartu ziren VII. mendean Al-Andalusen bidez, musulmanak nagusi ziren Iberiar erdiuhartean zehar. Kordobako Kalifa-herriaren eta Granadako Nazariar Erresumaren arkitekturan adibide distiratsuak erdietsi zituen teknikak.
Zeramikaren ekoizpeneko tekniken industria-bilakaerak bultzatuta, lauza berinaztatuak bere arrastoa eta marka estetikoa hedatu zuen XIX. mendean zehar hainbat herrialdetako hiri-arkitekturan, eta XX. mendean jarraitu zuen horrela. horrek. Adibidez, publizitatearen euskarri gisa funtzionatu zuen Iberiar erdiuhartean[4].
Euskal Herrian
XX. mendean, Hego Euskal Herrian iberiar penintsulako joerak garapen adibide ederrak eman zituen, bai kaleko publizitatean, zein idazkun publikoetan, adibidez Bizkaiko auzo-ikastoletan[5] zein errepideetako herri-izenen seinaleetan.
- XX. mendeko lauza berinaztatuzko publizitatea Mendaroko tren-geltokian, XXI. mendean desagertua.
- Lauza berinaztatuzko ikastola-idazkuna, XX. mendeko lehen laurdenekoa.
- Lauza berinaztatuzko bide-seinalea, Erro (Nafarroa).
Erreferentziak
- «lauza beiraztatu - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-12).
- Euskaltzaindiaren Hiztegia, Euskaltzaindia. «Azuleju» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
- Centro Virtual Cervantes, CVC. «Porcela y cerámica española» cvc.cervantes.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
- Perla, Antonio.. (). Cerámica aplicada en la arquitectura madrileña. Comunidad de Madrid, Consejeria de Politica Territorial, Dirección General de Arquitectura, 25-32 or. ISBN 84-451-0027-0. PMC 28584016. (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
- «Auzo eskolak — Amorebieta-Etxanoko Udala» www.amorebieta-etxano.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).