Lausana
Lausana edo Lausanne[1] (ofizialki frantsesez Lausanne, italieraz Losanna) Suitza mendebaldeko hiria eta Vaud kantonamenduko hiriburua da. Suitzako bosgarren hiririk populatuena da, eta frantses hiztunak nagusi ditu bertan. Frantziako mugan dago, Léman aintziraren iparraldeko ertzean.
Lausana / Lausanne Lausanne | |||
---|---|---|---|
Suitzako udalerria | |||
Administrazioa | |||
Estatu | Suitza | ||
Suitzako kantonamendua | Vaud kantonamendua | ||
District of the canton of Vaud | Lausana barrutia | ||
Alkatea | Grégoire Junod (en) | ||
Izen ofiziala | Lausanne | ||
Jatorrizko izena | Lausanne | ||
Posta kodea | 1000, 1001, 1003, 1004, 1005, 1006, 1007, 1010, 1011, 1012, 1015, 1018 eta 1002 | ||
Udalerri kodea | 5586 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 46°32′N 6°38′E | ||
Azalera | 41.37 km² | ||
Altuera | 495 m | ||
Mugakideak | Bottens, Bretigny-sur-Morrens, Cheseaux-sur-Lausanne, Crissier, Ecublens (VD), Epalinges, Froideville (en) , Jouxtens-Mézery, Le Mont-sur-Lausanne, Morrens (VD), Prilly, Pully, Romanel-sur-Lausanne, Saint-Sulpice (VD), Savigny, Chavannes-près-Renens, Cugy (VD), Montpreveyres eta Renens (VD) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 141.418 (2022ko abenduaren 31) 799 (2021) | ||
Dentsitatea | 3.418,37 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 021 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Osijek, Akhisar (en) , Bicaz, Mosku, Bangkok eta Pernik | ||
Matrikula | VD | ||
Hizkuntza ofiziala | frantses | ||
lausanne.ch |
Auzo nagusiak: Saint François, Palud, Cité, Gare et Ouchy eta Port.
Klima
Datu klimatikoak (Lausana) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 3.5 | 5.2 | 8.7 | 13 | 17.3 | 21.1 | 24.2 | 23.1 | 19.5 | 14.1 | 7.9 | 4.3 | 13.5 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 1.3 | 2.8 | 5.5 | 9.2 | 13.3 | 16.6 | 19.3 | 18.4 | 15.4 | 10.9 | 5.4 | 2.1 | 10 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -0.5 | 0.5 | 2.7 | 5.6 | 9.4 | 12.7 | 15.1 | 14.6 | 12.1 | 8.4 | 3.7 | 0.6 | 7.1 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 89 | 78 | 84 | 86 | 107 | 117 | 95 | 116 | 96 | 92 | 99 | 93 | 1150 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 11.4 | 10.2 | 11.1 | 10.9 | 12.4 | 10.8 | 8.9 | 9.6 | 8.1 | 8.6 | 10.4 | 10.6 | 123 |
Iturria: meteoswiss[2] |
Ingurune naturala
Leman aintzirak eta 700-800 metroko mendiek inguratzen dute.
Historia
Erromatarrek hiri bat antolatu zuten Lausanium edo Lausona gune zeltan, Leman aintziraren ertzean. Alemaniarren inbasioaren garaian (K.o. 379), bertara jo zuten inguruko lurraldeetako biztanle guztiek, eta 590. urtean Mario Aventicokoak apezpikutegi bat antolatu zuen. Apezpikuek agindu zuten hirian 1536 arte, urte hartan hartu baitzuten bernatarrek Vaudeko kantonamendu osoa. 1798an Vaudeko kantonamendua Bernakotik bereizi eta 1803an bertako hiriburu bihurtu zen Lausanako hiria. Bi hitzarmen garrantzitsu izenpetu dira Lausanan XX. mendean, 1923an eta 1932an.
Lausanako Lehen Hitzarmena
1923ko uztailaren 24an, Lehen Mundu Gerran parte hartu zuten estatu aliatuen eta Turkiako errepublikaren artean, Sèvresko Ituna berrituz, sinatu zen hitzarmena. Turkiak bere egin zituen Greziaren aurkako gerran lorturiko lurraldeak eta, britainiarrak Zipren eta italiarrak Dodekaneson egotearen truke, Kurdistan eta Armenia bere hartan uztea lortu zuen. Horretaz gainera, Turkiako itsasarteak militarren kontrolpetik kanpo geratu ziren, gerra garaian izan ezik. Dokumentu berezi batean zehaztu zen Greziak eta Turkiak Asia Txikian zituzten lurraldeen banaketa.
Lausanako Bigarren Hitzarmena
1932ko uztailaren 9an, Lehen Mundu Gerran parte hartu zuten estatu aliatuen eta Alemaniako errepublikaren artean. Lehen Mundu Gerraren ondoko ordainketa-neurriei amaiera emateko izenpetu zen hitzarmena.
Ekonomia
Industria garrantzitsua da (doitasun-mekanikako industria, kimika- eta janari-industria, plastikoak) eta administrazioa ere bai (banketxeak, aseguru-etxeak, etab.).
Monumentuak
Aipagarriak dira XII. mendeko katedral gotikoa, XIII. mendeko Saint-François eliza, XIV. mendeko Saint-Maire gaztelua, Arte Ederretako museoa eta hiriko berdegune eta lorategi ikusgarriak.
Pertsona ezagunak
- Benjamin Constant (1767-1830), filosofoa eta politikaria.
- Charles Ferdinand Ramuz (1878-1947), idazlea.
- Vincent Pérez (1964-), aktorea.
- Stanislas Wawrinka (1985-), tenis jokalaria.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindiak biak ditu onartuak, 157. arauan.
- Federal Office of Meteorology and Climatology MeteoSwiss. Temperature and Precipitation Average Values-Table, 1961-1990. .