Lauriston Taylor

Lauriston Sale Taylor (Brooklyn, New York, AEB, 1902ko ekainaren 1a - Mitchellville, Maryland, AEB, 2004ko azaroaren 26a) estatubatuar ikertzailea izan zen.

Lauriston Taylor

Bizitza
JaiotzaBrooklyn, 1902ko ekainaren 1a
Heriotza2004ko azaroaren 26a (102 urte)
Hezkuntza
HeziketaCornell Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakfisikaria

Biografia

1928an Estatu Batuetako ordezkari izan zen Erradiologiaren Nazioarteko Bigarren Batzarrean, eta Babes Erradiologikorako Nazioarteko Batzordea sortzearen aldeko aitzindari nagusietako bat. Hain zuzen ere, erakunde horretako idazkari izan zen Lauriston hamahiru urtez. Urte haietan aipagarria da, orobat, Unitate eta Neurri Erradioaktiboen Nazioarteko Batzordean egin zuen lana. 1929an Neurri eta Babes Erradioaktiboen Batzorde Nazionaleko presidente hautatu zuten. Neurrien Bulego Nazionalean X izpien intentsitateak neurtzeko lehen tresna eraiki zuen, eta kableak babesteko erabili ohi den ganbera bat. Tresna eta ganbera hauen erabilera gertakari handia izan zen, beren neurri eta pisu txikien bitartez oso eremu elektriko uniformea sortzea lortzen baitzen. 1930ean lehen ioi-ganbera presurizatua eraiki zuen, urte askotan munduko bakarra. Babes erradiologikoaren eremuan modu eraginkorrenean lan egin zuen ikertzaileetako bat izan zen Lauriston.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.