Laurgain
Laurgain Aiako auzoa da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 70 biztanle ditu.
Laurgain | |
---|---|
Euskal Herria | |
Laurgaingo kaskoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Aia |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
INE kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°14′54″N 2°09′46″W |
Garaiera | 233 m |
Demografia | |
Biztanleria | 69 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat) |
Inguru naturala
Laurgain auzoko lur gehienak Pagoetako natura parkean kokatzen dira. Laurgainen ere Iturraran lorategi botanikoa dago.
Iñurritza biotopo babestuaren zabalpena dela medio, naturgune honen zati bat Laurgain auzoan kokatzen da egun. Bi naturgune hauek bere lurraldean kokaturuik, baiezta dezakegu auzo txiki honek ondare natural garrantzitusa biltzen duela bere baitan.
Baserriak eta kultur eta arkitektura ondarea
Ondarei dagokionez, Laurgain auzoan zenbait eraikin aipagarri daude:
- Laurgaingo jauregia, jauregi gotikoa, auzoko kaskoan kokaturik dagoena.
- Gorostiola baserria, teilatua lau uretara dauka. 2006ko urtarrilaren 10n, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna da.
- Agorregiko burdinola, berreraikitako ola eta bisitariei irekita dagoena.
- Iturraran baserria Pagoetako natura parkearen harrera etxea da. Berreskuratutako baserri bat da aldi berean.
Galeria
- Indalecio Ojangurenek ateratako argazkia.
- Agorregi burdinola
- Agorregi burdinola
- Agorregi burdinola
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.