Laurentides (eskualde administratiboa)
Laurentides Quebeceko eskualde administratiboa da. 15 kodea erabiltzen da eskualde hau identifikatzeko. Hiri nagusia Saint-Jérôme da. Izena askoz ere zabalagoa den Laurentides mendilerrotik hartu zuen.
Laurentides | |
---|---|
Kanada | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Kanada |
Probintzia | Quebec |
Hiriburua | Saint-Jérôme (Quebec) |
Zatiketa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 46°26′00″N 74°59′00″W |
Azalera | 21.563 km² |
Mugakideak | Outaouais, Lanaudière, Mauricie, Montérégie eta Laval |
Demografia | |
Biztanleria | 636.083 (2021) 4.354 (2020) |
Dentsitatea | 29,5 bizt/km² |
Ordu eremua | Atlantic Time Zone (en) eta UTC−04:00 |
Geografia
Montrealen itzalean bizi den eskualde hau aspalditik izan da Quebeceko hiri handienaren aisialdirako ihesbidea; hiriburuaren funtzioak betetzen dituen Saint-Jérômetik (65.255 biztanle 2009an) iparraldera zabaltzen diren natura guneetan kokatutako herriek XIX. mendetik Ipar Amerika osoan eskian aritzeko eta oporraldietarako fama hartu zuten: Morin-Heights, Mont-Tremblant, Sainte-Adèle...
Lavaletik bereizten duen San Laurendi ibaiaren adarra den Rivière des Mille Îlesen ertzeko "eskualdeko konderriko udalerrietan" (MRC), beraz Montrealetik hurbilago, biztanleria handia dago: Thérèse-De Blainville (147.403 biztanle), Deux-Montagnes (86.081); pittin bat iparralderago Montreal-Mirabel nazioarteko aireportua dagoen Mirabel (34.000) MRC-udalerria dago. Zati hau Montrealgo metropoli komunitatearen barruan dago eta Lanaudièreko zenbait udalerrirekin batera hiriaren Couronne Nord edo Rive-Nord de Montréal ("Montrealgo iparraldeko ibarra") osatzen du.
Montrealetik iparralderako ardatz nagusitik kanpo Argenteuil konderriko eskualde-udalerria dago, Outaouaiserako bidean.
Mugakideak
- Outaouais ibaiaren edota Rivière des Mille Îlesen hegoaldean, mendebaldetik ekialdera hauexek dira auzokideak:
- Ontario.
- Montérégie.
- Montrealgo eskualde administratiboa, Deux Montagnes aintziraren beste aldean.
- Laval.
- Mendebaldean: Outaouais.
- Ekialdean: Lanaudière.
- Iparraldean zirrikitu batetik Mauricie.
Historia
1966an Quebeceko eskualde administratiboak eratu zirenean Montrealgoa askoz ere handiagoa zen. 1987an eskualde batzuk banatzeari ekin zitzaion, oreka lortu nahirik. Urte horretan sortu zen eskualdeetakoa Laurentides izan zen.
Demografia
Montrealgo metropolian egoteak bere biztanleria handia izatea ekarri du; 2010ean Quebeceko eskualdeen artean laugarrena zen populazioari dagokionez eta gorantza ari da.
- Biztanleria: 543.874 (2010)
- Azalera: 20.560 km²
- Biztanle dentsitatea: 25,2 hab./km²
- Jaiotze tasa: 9,6 ‰ (2005)
- Heriotza-tasa: 6,4 ‰ (2003)[1]
Hizkuntzak
Historikoki komunitate ingeles hiztun batzuk eskualdean plantatu ziren[2] baina gaur egun gehiengo zabala da frantsesa besterik ez dakitenak (%56,2) edota frantsesaz gain ingelesa ere dakitenak (%42, ehunekorik handienetakoa eta eskualdearen soslai kultural altuaren seinale) baina oso gutxi dira ingelesez edo hizkuntza alofonoren bat baino ez dakitenak[3].
Banaketa administratiboa
Eskualdeak 8 "Eskualdeko konderriko udalerri" (MRC) eta 83 udalerri ditu. MRCak eta beren hiriburuak:
- Argenteuil: Lachute.
- Antoine-Labelle: Mont-Laurier.
- Deux-Montagnes: Deux-Montagnes.
- La Rivière-du-Nord: Saint-Jérôme.
- Les Laurentides: Saint-Faustin–Lac-Carré.
- Les Pays-d'en-Haut: Sainte-Adèle.
- Mirabel: Mirabel.
- Thérèse-De Blainville: Blainville.
MRCetatik kanpo
- Kanesatake komunitate autoktonoa.
Erreferentziak
- Quebeceko estatistika institutua.
- Ingeles hiztunen ondarea Lower Laurentians ("Laurentides Behea") eremuan.
- Hizkuntzak 2006ko erroldan.
- Ika-mikari buruzko erreportaia Radio-Canadan.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Frantsesez) Laurentideseko ataria.
- (Frantsesez) Conférence régionale des élu(e)s eskualdeko hautetsien konferentzia.
- (Frantsesez) Outaouais Quebeceko estatistika institutuan.
- (Frantsesez) Informazio turistikoa.
- (Frantsesez) Eskualdeko MRCetako datuak.