Laurent Jalabert
Laurent Jalabert (Mazamet, Frantzia, 1968ko azaroak 30), Jaja ezizena zuena, txirrindulari-ohi frantziar bat da, 1995eko Espainiako Itzulia eta 1997ko Munduko erlojupeko txapelketa irabazi zituena. Garai guztietako frantziar txirrindularirik hoberenetakotzat hartzen da. Beragan, garaipenak lortzeko erraztasuna nabarmentzen zen, baita bere lankidetza pelotoian eta bere erregulartasuna espezialitate guztietan ere.
2009an Frantziako txirrindularitza hautatzaile bihurtu zen.
Biografia
Profesional bezala 1989an debutatu zuen, Toshiba talde frantziarrean, non txirrindulari azkar eta klasikomano on bezala nabarmendu zen, 2. postu bat lortuz 1991ko Munduko Kopan.
1992an Manuel Saizek bere taldea zen ONCErako fitxatu zuen, talde honetan eman zuen lehen urtean, Munduko errepide txirrindularitzako txapelketan bigarren postu bat lortuz (Gianni Bugnoren atzetik), baita Frantziako Tourreko erregulartasunaren sailkapena ere, beste garaipen batzuen artean. Hurrengo urtean bere eboluzio bikaina jarraitu zuen 18 garaipen lortuz. 1994ko Espainiako Itzulian zazpi etapa garaipen lortuz harritu zuen jendea, baina urte horretako Frantziako Tourrean gertatu zen Jalaberten karreran lehen bat eta gero bat suposatu zuen gertakari bat. Zuhurtzia handirik erakutsi ez zuen frantziar polizia bat errepidera hurbildu zen txirrindulariari argazki bat ateratzeko, eta honek ezin izan zuen polizia saihestu eta lurrera larriki erori zen, erorketa honek ia bere hortz guztiak galarazi zizkiolarik beste kalte batzuen artean.
Dirudienez, erorketa horrek jada berez bikaina zen Jalabert handitu zuen, eta lehiatzera itzuli zenean, 1995ean, Jalabertek 30 garaipen lortu zituen denboraldi ikusgarri batean, ez soilik kopuruagatik, baizik eta kalitateagatik. Jalabertek urte horretan Espainiako Itzulia eta bertako bost etapa irabazi zituen, nazioarteko egutegiko beste ospe handiko zenbait garaipenez gain, ziuraski bere denboraldirik hoberena izan zenean.
Ordutik aurrera, lehen mailako txirrindulari oso bat bezala aldarrikatu zen, bere palmaresean Munduko erlojupeko txapelketa nabarmentzen delarik, profesional bezala eman zituen bere azken urteetan sendotu zen espezialitatea.
2001ean Manolo Saizekin harremana hautsi zuen bederatzi urte elkarrekin eman ondoren eta Bjarne Riisekin joan zen CSC taldera, non bere azken bi denboraldiak oso modu duinean igaro zituen, bi Tourretan mendiko sailkapena, lortuz, baita beste 24 garaipen ere.
2002 amaieran erretiratu zen, profesional bezala 176 garaipen lortuta.
1996ko Atlantako Olinpiar Jokoetan eta 2000ko Sidneyko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen.
Erretiratu ondoren
Erretiratu ondoren, Look bizikleta markaren aholkulari izatera pasa zen, baita frantziar telebistarako komentarista ere.
Kirolak bere bizitzaren zati izaten jarraitu zuen, eta New Yorkeko maratoia 2005ean, Londresko maratoia 2006an eta Bartzelonako maratoia 2007an korritu zituen, non bere markarik hoberena lortu zuen; 2:45:52. Orain triatloira dedikatzen da, eta 2007ko ekainak 24an Zuricheko Ironmanean estreinatu zen, 21. amaituz eta proba honetako gogorrena eta ospetsuena den Hawaiiko ironmanerako sailkapena lortuz.
2007ko urriak 13an Hawaiiko ironmanean parte hartu zuen 76. postu ikusgarri batean amaituz (12. 35 eta 39 urte arteko adin taldean) 1787 lehiakideren artean eta 9:19:58ko denbora eginez, garailea izan zen Chris McCormackengandik ordu bete pasatxora.
2009an Frantziako errepide txirrindularitzako hautatzaile bihurtu zen.
Palmaresa
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
Itzuli Handia | 1990 | 1991 | 1992 | 1993 | 1994 | 1995 | 1996 | 1997 | 1998 | 1999 | 2000 | 2001 | 2002 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | UT | — | — | — | — | — | — | 4 | — | — | — |
Frantziako Tourra | — | 71 | 34 | — | UT | 4 | UT | 43 | UT | — | 54 | 19 | 42 |
Espainiako Vuelta | 70 | — | — | 35 | 75 | 1 | 19 | 7 | 4 | UT | — | — | — |
Munduko Txapelketa | 6 | UT | 2 | 15 | — | — | 7 | 11 | — | — | UT | — | 130 |
Munduko Erlojupeko Tx | — | — | — | — | — | — | — | 1 | — | — | UT | — | — |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Bitxikeriak
- Eddy Merckx eta Tony Romingerren ondoren Itzuli Handi bateko edizio batean sailkapen nagusia, mendiko sailkapena eta puntukako sailkapena irabazi zituen hirugarren txirrindularia izan zen. 1995eko Espainiako Itzulian lortu zuen.
- Eddy Merckx, Djamolidine Abdoujaparov eta Alessandro Petacchirekin batera, hiru Itzuli Handietan (Espainiako Itzulia, Italiako Giroa eta Frantziako Tourra) puntukako sailkapena irabazi duten lau txirrindulari bakarrak dira.
- Bere anaia txikia Nicolas Jalabert ere txirrindulari profesionala da.
Errekonozimenduak
- Urrezko Bizikleta (1995)
- 2. Urrezko Bizikletan (1997)
- Frantziako Urrezko Bizikleta (1992, 1995, 2002)
- Urrezko Mendrisioa (1995)
Kanpo estekak
- (Frantsesez)Webgune ofiziala
Aurrekoa Tony Rominger |
Espainiako Vueltako garailea 1995 |
Ondorengoa Alex Zülle |